Partidu kaxkarra jokatu du gaur Errealak Anoetan, eta hori giroa benetan bikaina zela futbolerako ( armailak beteri, eguzkia, beroa...). Partidu ia osoan zehar Sevilla taldea izan da nagusi berdegunean eta hortaz ezer gutxi esan liteke emaitzari dagokionean. Hiru golak bigarren zatian izan dira. Lehena sevillarrek sartu dute kontraeraso azkar baten ostean eta handik minutu batzuetara bigarrena iritsi da penalti bati esker. Penaltia Rekartek eragin du atera zihoan baloi bat eskuarekin geratzean. Hau dela eta bi gol atzetik joateaz gain jokalari bat gutxiagorekin geratu dira donostiarrak.
Amaieran Nihat zelaira atera da baina denbora gutxirako, izan ere epaileak txartel gorria erakutsi baitio falta inozo bategatik. Zorionez bigarren zatian aterata zen Garik jokaldi bikain baten ostean Errealaren gol bakarra eskuratu du defentsaren laguntzarekin.
Partiduak ez du besterik izan eta zertxobait gehiago itxaron beharko dugu salbazioa eskuratzeko. Ea ahalik eta lasterren den.