2007-07-29

Lagun Onak 1 - 1 Real Sociedad

Atzo Errealak aurredenboraldiko lehen partida jokatu zuen eta ohikoa den moduan itxura kaxkarra erakutsiz hasi zen. Gauzarik aipagarriena taldearen gaztetasuna da, izan ere egiten ari den garbiketarekin harrobiak benetako protagonismoa hartuko du datorren denboraldi honetan. Ikusi beharko ea bigarren maila bezalako liga baten eskakizunei aurre egiteko gai diren.

LAGUN ONAK: Tejera; Lacalle, Romero, Mendinauta, Tena, Iñigo Saizar, Josu Aranburu, Solabarrieta, Pérez, Muñoz, Orbegozo. Entrenatzailea: Aitor Zulaika.
Baita jokatu zuten: Vallejo (portero), Odriozola, Unai Etxeberria, Rubén Aranburu, Alberdi, Santesteban, Arrue.

REAL SOCIEDAD:
Lehen zatia:
Ximun; Gerardo, Labaka, Ansotegi, Garrido; Xabi Prieto, Garitano, Stevanovic, Aranburu; Oskitz, Agirretxe.
Bigarren zatia: Riesgo; Carlos Martínez, Mikel González, Víctor López, Castillo; Estrada, Rivas, Bergara, Novo; Gari Uranga, Díaz de Cerio. Entrenatzailea: Chris Coleman.

Golak: 1-0: Solabarrieta (1 T). 1-1: Gari Uranga (2 T).

2007-07-24

Vinokourov-en positiboa

Gaurkoan txirrindularitzak beste kolpe gogor bat jasan du, Alexandre Vinokourovek positibo eman baitu larunbateko erlojupekoaren ostean eginiko odol analisian. Ustez badirudi odol transfusioren bat burutu izanak ekarri duela positiboa, baina hau kontraanalisi baten bitartez baieztatu beharko da.

Hau dela eta Tourreko antolakuntzak Astana taldea lasterketa uztera "gonbitatu" du eta halaxen erabaki du taldeko zuzendariak ere. Azken berri honek berriro ere kinka larrian ezarri du txirrindularitza, eta batez ere zaletuen etsipena dakar, konfidantza eza are gehiago handituaz. Ikusi behar azkenean zertan geratzen den berria.

2007-07-21

Euskaldunen garaipenik oraindik ez Tourrean


Ia bi aste pasa dira Tourra hasi zenetik eta oraingoz ez dugu euskaldun baten garaipenik izan. Horrek ez du esan nahi saiatu ez direnik, izan ere, Mayok(mendian) eta Amets Txurrukak(ihesaldietan sartuta) garaipenaren atarian geratu dira. Atzoko etapan Kilometro batera geratu ziren Txurruka eta Fedrigo 50. km-tik alde eginda egon ondoren. Mayo aldiz, bigarren geratu zen Rasmussen-en atzetik. Bi txirrindulari hauetaz aparte, Mikel Astarlozak ere nahiko tour txukuna egiten ari da oraingoz baina, gaur egongo den erlojupekoan nahiko denbora dexente galtzekotan daude. Beraz, gaur galtzen dutena Pirinioetan irabazi beharko dute etxekoen oihuaren laguntzaz.

Eta berri onak dauden tokietan, batzuetan berri txarrak egoten dira, izan ere, Igor Antonek etxera joan behar izan zuen atzoko etapan nekeak faktura txar bat pasa ondoren.

2007-07-14

Badator mendia

Urtero bezala Tourreko lehen astea tentsio handikoa izan da eta erorikoak ere askotxo izan dira. Zorionez, zaletuok horren gustoko ditugun mendiko etapak gaur hasten dira. Egia da gaurkoa ez dela gogor horietakoa baina helmuga aurretiko lehen mailako mendate horrek ikuskizuna bermatuko duelakoan gaude. Ikusi beharko da beraz zelako sasoi puntuan iritsi diren faborito ezberdinak. Gozatu dezagun beraz txirrindularitzaz.

2007-07-09

Saskibaloi ikuskizuna


Bihar saskibaloi ikuskizuna ikusi ahal izango dugu BALDA polikiroldegian. Arratsaldean ez dago ikastarorik, beraz, partidutxoa botatzeko arazorik izango ez dugulakoan nago. Gainera, partidua jokatu ondoren igerilekuan bainutxo bat har genezake...

Kirola: Saskibaloia.

Lekua: Balda polikiroldegia.

Ordua: 16,00ak inguru prest.

Beharrezkoa: Kirol Txartela, Baloia (etxebe), kamixeta TXURI bat eta BESTE KOLOREKO beste bat, Bainujantzia eta eskuoihala.


Oraingoz joango direnak: Gorka, Navarro, Etxebe, Jokin, Agirre, Zepe, Mista, Niko, Sagas, Josetxo, Gallas, Toki, Reto, ¿Pol?, Punzz... Eta beste norbaitek etorri nahiko baluke gonbidatuta egongo litzateke!!!!

2007-07-07

Badoaz ala ez doaz?

Azken aste hauek benetan mugituak izaten ari dira Errealaren inguruan. Alde batetik akziodunen biltzar gogor bat izan dugu, orain berriz jokalarien etorkizuna dugu hizketa gai.
Jakina da bigarren mailara jeisteak aitzakia ederra eman diela batzuei ontzitik salto egiteko. Lotina izan zen lehena, bere arrazonamendua anbiguotasun izan zelarik. Orain Garrido eta Xabi Prieto dira tira-biran dabiltzanak. Biak tentatuak izan dira lehen mailako taldeengatik ( Athletic horietako bat delarik) eta oraindik ikusteko dagoen arren badirudi ihes egiteko intentzioa dutela.
Hau dela eta honako galdera luzatzen dut gure blogzaeei: nola demontre izan gintezke kanterako talde bat hauek lehen aukeran alde egiten badute? Edo akaso ematen zaien tratu kaxkarra da hau guztiaren arrazoia? Zuena da hitza.

2007-07-04

Arratsaldean futbol partidua

Aspaldiko partez gaur arratsaldean futbol partidua jokatuko da Ulsan-eko estadio olinpikoan. Beraz, nahi duenarentzako 16.30etan lokalean geratu gera. Oraingoz beraien asistentzia konfirmatua dutenak:
-mista
-niko
-toki
-gorka
-jopkins
-punzz
-etxebe
-mozto
-Endibias

Animatu zaitezte!!

Bisitak