Gaurko ibilbideak 170 kilometro zituen, tartean sei mendaterekin: erdiak bigarren mailakoak, eta bertze erdiak hirugarrenekoak. Etaparen une erabakigarria azken kilometroetan Aiara egin beharreko bi igoeretan egon da. Lehenbizikoaren oinetara hamar laguneko taldea ailegatu da. Haien artean zegoen Euskalteleko Amets Txurrukak bakarrik egin du aitzinera, eta bera pasa da lehenbiziko igoeran lasterketa buruan. Jaitsieran, ordea, erori egin da, eta hortik helmugara haren gibeletik zetorren Rodriguezek eutsi dio lasterketa buruari.
Samuel Sanchezentzako bizikleta aldaketa. Ondoan beste Orbea bat eta Schleckentzat ere bai.
Gaurko irabazlea! Zorionak Joaquim!
Robert Gesink sufritzen
Oscar Freire nahiko ondo, argazkian guapo atera nahian edo taldekide bila.