Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
2007-12-23
Coleman-ek jarraitu behar al du? Eman iritzia
Coleman-ek ez zuen liga hasiera on bat izan, izan ere, oso kritikatua izan zen egin zuen hasierarekin eta denek pentsatzen zuten hoberena bera botatzea eta beste prestatzaile bat ekartzea zela onena, baina, Maria de la Peñak bere kargoa uztea eta beste bat ez fitxatzeak britainarrean fidatzea zen onena eta oraingoz ondo atera zaie apostua. Baina, zer egingo du Badiola jaunak? Egia esan, errealak beharrezkoa dauka aurrelari erreferente bat fitxatzea, baina, beharrezkoak al dira Merida eta Crosas? Nere ustez, jokalari horiek ez dira bigarren mailan dagoen errealarentzako eta gainera zelai erdia Elustondo, Aranburu, Garitano, Bergara, Novo... hauekin nahikoa dela uste dut.
2007-12-11
Ostiral honetan lokaleko batzar ez-ohikoa
2007-11-26
Bruesa GBC-k David Doblas fitxatu berri du

Liga amaiera arte sinatu dute akordioa Bruesa GBCk jakinarazten du David Doblas fitxatu duela. David Doblasek jokatu du denboraldi honetan ACBko Vive Menorca taldean eta aurreneko bi denboralditan Bruesa GBCen aritu zen. Denboraldia amaitu arte sinatu du.
Datuak:
Izena: David Doblas Portilla.
Jaiotze lekua: Santander.
Altuera: 2´06 metro.
Jaiotze data: 06/08/1981, 26 urte.
Ibilbide profesionala:
1997-99 Saski Baskonia Junior.
1999-00 LEB. Melilla. Tau Vitoriak utzita.
2000-01 LEB. Ulla Oil Rosalia.
2001-02 LEB. Ulla Oil Rosalia.
2002-03 EBA. C.B. Granada.
2002-03 ACB. C.B. Granada. 21 partida jokatu zuen.
2003-04 LEB. C.B. Granada.
2004-05 LEB. C.B. Ciudad Algeciras Cepsa.
2005-06 LEB. Bruesa GBC. Liga txapelduna.
2006-07 ACB. Bruesa GBC.
2007-08 ACB. Vive Menorca. Azaroa arte.
Internatzionala
Espainako kadete selekzioa
Espainako 20 urte azpiko selekzioa
2007-11-20
Onartezina
Korrikalari agurgarriak:
Duela aste batzuk eskaera jaso genuen “El Mundo” aldizkaritik, bere bi kazetarik Behobia-Donostia lasterketa barrutik ezagutu ahal izateko eta korrikalari herrikoien giroa gertutik azaldu ahal izateko. Ideia ona iruditu zitzaigun eta oniritzia eman genien.
Emaitza honako helbidean duzue
http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2007/11/12/masdeporte/1194894300.html
Norberak erabaki dezake lasterketan ikusi eta bizi izan zuenaren antza duen hala ez. Nahiago dugu gure iritzia ez ematea, nahiz eta erabat erabiliak sentitzen garen kirolarekin eta lasterketak suposatzen duenarekin zerikusia ez duten helburuekin.
Bide batez zuen parte-hartzea eskertu nahi dizuegu eta barkamena eskatu web gunea itxia egon delako ia bi egunez zerbitzariaren arazo bategatik. Benetan sentitzen dugu.
Agur bero bat.
Fortuna K.E.
2007-11-11
Behobia 2007
2007-11-06
Asteburu honetako partiduak
URREZKO LEB MAILA
ALICANTE COSTA - BLANCA BRUESA G.B.C // OSTIRALA 21:15 ALICANTE
BIGARREN ERREGIONAL MAILA
AINHOA TABERNA - DKS // LARUNBATA 16:00 Lasarte-Oria POL.
FUTBOLA
BIGARREN MAILA
REAL SOCIEDAD - CELTA // IGANDEA 17:00 ANOETA
GORENGOEN MAILA
BERIO F.T. - HERNANI C.D. // LARUNBATA 15:30 CESAR BENITO
ERREGIONAL MAILA
AMARA BERRI K.E. - ORIOKO F.T. // LARUNBATA 17:15 MARTUTENE
ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN MAILA
OIARTZUN K.E. - U.D.A.- IZOTZ // OSTIRALA 21:00 ELORSORO POL.
2007-10-29
Web orria

Unai Aldasorok daukan web orrian bertan kuadrillaren argazki batzuk ikus daitezke, bertan Maritxu Kajoi-eko jaietan ateratako argazkiak, urte hasierako koadrilla afariko argazkiak eta asteburu hontan egon den Lasarteko Kross-eko argazkiak daude. Beraz, nahi izanez gero pasa web orrialdetik.
Orrialdea ondorengoa da: http://picasaweb.google.com/unaialdasoro
2007-10-15
Asteburuko emaitzak
Berio-k bere partidua ere galdu egin zuen. Partiduaren hasieran aurreratu zen etxeko taldea Monreal-en burukada bikain baten ondorioz baina bigarren zatiaren erdialdean zestoarrek markagailuari 30 segundutan buelta ematea lortu zuten. Emaitza 1-2koa izan zen.
Amara Berrik ere bere partidua galdu egin zuen Zumarragako Urola taldearen aurka. Partidua berehala aldapan behera jarri zitzaien amaratarrei izan ere, lehen bost minututan gola sartzea lortu zuten. Goleatzailea Endika "kotxo" izan zen berriz ere beste gol polit batekin. Baina Urolakoak ez ziren kikildu eta nahiz eta bi jokalari gutxiagorekin bukatu partidua, buelta ematea lortu zuten.
Areto futbolean, Sagas eta Endikaren taldeak partzea lortu zuten Prexkuk taldearen aurka. Emaitza honekin, Endika da ligako gol gutxien jaso dituen atezaina.
Saskibaloian aldiz, Bruesa GBC-k Huelvan garaipen garrantzitsu bat lortu zuen, Rosalia (liderra) taldearengatik urrundu nahi ez bazuen. 11 hilabete zeraman kanpoan garaipena lortu gabe, azkenekoa Palau Blaugranan lortu zuen Bartzelonaren aurka. Orain datozkion 5 taldeak nahiko "errezak" izan daitezke eta ahalik eta garaipen gehien lortu behar dute orain goiko taldeen aurka egin duena ez puskatzeko.
DKS-k ere aurredenboraldiko partidu bakarra jokatu zuen ostiralean eta 43-38 galdu zuen Aldapeta talde boteretsuaren aurka. Liga aste honetan asten da eta aurkaria Zarautz taldea izango du aurrean. Irabazteko partidua izango dute eta ezin dute huts egin.
2007-09-30
Partidu garrantzitsua gaur arratsean
2007-09-19
Larunbatean afaria!!!!!
Besterik gabe,
Jai eta gau-ekintzen batzordea
OHARRA: AFARIRA JOAN NAHI DUENAK, 10 EURO EMAN BEHARKO DIZKIO MISTARI, TOKIRI ALA NIRI.
2007-09-12
Potros y potrancas
2007-09-05
Las Palmas 1 - 0 Real Sociedad
Bestalde, hauek izango dira aste hontarako porrako partiduak:
Real Sociedad - Polideportivo Ejido
Celta - Eibar
Sevilla Atlético - Alaves (1-X-2)
Gogoratu, porra norberaren ardura dela eta ez dela inorren atzetik joan behar ea porra egin duen ala ez galdetzen.
2007-08-28
Antonio Puerta Sevilla taldeko jokalaria hil da

Egun batzuk UCI-n egon ondoren, gaur arratsaldeko 14:30tan hil da 22 urte dituen Antonio puerta. Larunbat gauean jokatzen ari zen partiduan, lehenengo bihotzekoak eman zion zelaian bertan baina berriz errekuperatu eta aldageletara eraman zuten, han, beste bihotzeko bat eman ziolarik. Larritasuna ikusiaz erietxera eraman zuten eta zuzenean UCI-ra eraman zuten. Bertan 3 egun pasa ondoren eta larritasunetik hobetzen zihoan bitartean, hil egin da. Partidu batean 22 urteko pertsona bati bihotzekoa emateko dagoen probabilitatea 1/200.000 koa da. Baina orain dela 6 hilabete beste bihotzeko bat eman zion eta oraindela urtebete ere. Hiltzearen arrazoia, buruan eragin diola bihotzekoak, zehazki entzefaloan eta "encefalopatía postanóxica"-rengatik izan da.
Lehen mailako jokalaririk onenetakoa izateko aukera asko zituen, izan ere, 22 urte besterik ez zituen eta Sevilla taldearekin garaipen asko lortu ditu: 2 UEFA txapelketa, Europako superkopa, Espainiako superkopa bat eta Errege kopa bat.
Goian bego
2007-08-22
Arautu da porra
Jardunaldiro hiru partidu sartuko dira porran. Hauetako biren emaitza konkretua asmatu behar da eta hirugarrenaren emaitza (1 x 2).
Printzipioz adostu ditugun taldeak:
- Realaren partidua
- Athletic-en partidua*
- CANAL + ekoa (hau izango da 1X2 eran erabakiko den partidua)**
* Athletic-en partidua C+en bada lehen mailako ligako liderraren partiduak kontatuko luke.
**C+en bi talde hauek jokatuko balute, ligako bigarrenaren partidua izango litzateke porran sartuko litzatekeena.
Lehen Mailan ligarik egon ezean, bigarren mailako euskal taldeen partiduak hartuko lirateke eta hauen artean jokatuko balute (2. jardunaldia kasu), Celtaren partiduak kontatuko luke.
- Reala
- Eibar
- Alaves
- (Celta)
--> Asteburu bakoitzean 2 euro jartzea erabaki dugu, baina jende gehiegik protesta egin ezkero, euro batera jeitsi dezakegu, aurretik hitzeginda.
--> Dirua pertsona batek jaso behar du. Jardunaldi batean norbaitek ordainduko ez balu, hurrengoan bikoitza ordaindu behar du.
--> Emaitzak jardunaldiko lehen partidua baino lehenago jarri beharko dira lokalean egongo den kartulinan. Horretarako, lokaletik pasa beharko dezute apuntatzera eta ostera, emaitza jartzera. Bihar jarriko da kartulina lokalean nahi duenak apuntatzeko.
--> Pertsona ezberdinek apostu berbera egin dezakete. Irabazi ezkero, irabaziak banandu beharko lituzkete.
--> Aste batzuk pasa ondoren, porran sartu nahi duenak ordurarte norberak jarritako diru kopuru berdina jarri beharko du porran parte hartzeko.
--> Oraingoz apuntatuak daudenak hauek dira:
Mista, Niko, Etxebe, Jokin, Toki, Topo, Mozto, Aitor E., Endibias, Gorka, Punzz
Arazorik izan ezkero, komentatu eta beharrezkoak diren aldaketak egingo dira.
2007-08-21
Porra kuadrilan!
2007-08-20
Erreala larunbatean aurkeztu zen
2007-08 denboraldi honetarako Realaren aurkezpen ofiziala Anoetako estadioan ospatu zen larunbatean. Urteroko gertakizuna10,30tan hasi zen eta ez zuen jende gehiegirik mugitu, 1500 inguru. Honek zergati pisua badauka, alde batetik aurreko urteko denboraldia eta bestetik, egindako aurredenboraldiak ez dute asko animatzen...Ekitaldia harrobiko talde txuri urdinen aurkezpenarekin hasi zen eta jarraian lehen taldeko jokalari eta teknikariak izan ziren aurkeztuak. Aranburu kapitainak hartu zuen hitza, jarraitzaileei laguntza eskatuz eta partidu denetara joateko, ondoren entrenatzailean txanda izan zen eta azkenik Maria de la Peña Presidentak hitz egin zuen. Amaitzeko, lehen taldeak entrenamendua burutu zuen.
Aurkezpenean aurpegi berri bakar bat egon zen, Delibasic-ena hain zuzen ere, bestalde, David Vaughan ostiralean iristekoa baita eta momentuz, ez du igandean Castello-ren aurka jokatuko. Aurkezpenean egon ez zen beste jokalari bat Rivas izan zen. Jokalari honek egun batzuk atzera Cadiz taldean utzita jokatuko duelako urtebetez. Aipatzekoa da, Cifu aurkezpenean egon zela baina egun berdinean Valladolid taldeagatik fitxatu zuela. Beraz, aldaketa hauen ondorioz eta gazte batzuen etorrerarengatik, horrela geratu da momentuz 2007-2008 denboraldiko errealaren taldea:
Atezainak: Riesgo eta Bravo.
Atzelariak: Labaka, Gerardo, Mikel Gonzalez, Victor Lopez, Castillo, Ansotegi, Carlos Martinez, Castillo.
Erdilariak: Xabi Prieto, Garitano, Novo, Stevanovic, Estrada, Larrea, Elustondo, Markel Bergara, David Vaughan.
Aurrelariak: Morten Skoubo, Gari Uranga, Diaz de Cerio eta Delibasic.
Igandean dute ligako lehenengo partidua eta aste guztia daukate hobetzeko eta denboraldiko lehen garaipena lortzeko, ea horrela gertatzen den. Partidua igandean arratsaldeko 7tan da Anoetako estadioan Castello-ren aurka.
2007-08-14
Abordaia 2007
Azkenik portura abiatu ginen eta arraultz guda gogor baten ostean uretaruntz abiatu ginen. Esan beharra dago gure baltsa (la balsa de Eliancito deitua) haseratik hondatua izan zela neska tentel baten erruz. Hori gutxi balitz zerbitzari batek azken kolpea eman zion kaitik atera eta denbora gutxira. Handik aurrera bakoitzak ahal zuena egin zuen eta badirudi guziak iritxi ginela.
Iragandakoaren adierazgarri honako irudiok:
2007-08-10
DE GRAAFSCHAP 3 - 0 REAL SOCIEDAD
Aipatzekoa da Delibasic-ek lehenengo hamaikakoan sartu duela Coleman-ek baina ez duela gauza handirik egin.
Hamaikakoak:
DE GRAAFSCHAP: Sessem; Schuurman (De Groot, m. 71), Keller, Volmer, Van Peppen, Hese (Robbemond, m. 75), Jonson (Meijer, m. 68), Vidarson, Tarvajarvi (Bus, m. 71), Schone (Van der Ouweland, m. 75), Powel.
REAL SOCIEDAD: Bravo; Cifu (Gerardo, m. 45), Ansotegi (Labaka, m. 61), Mikel González (Víctor López, m. 61), Castillo (Sarasola, m. 61); Garitano (Rivas, m. 74); Larrea (Estrada, m. 74), Novo (Stevanovic, m. 74), Markel Bergara (Xabi Prieto, m. 74); Oskitz (Skoubo, m. 74), Delibasic (Díaz de Cerio, m. 60).
Golak: 1-0: Tavajarvi (7.m). 2-0: Powel-ek penaltiz (39.m). 3-0: Vidarson (56.m).
Gaur eguerdian aldiz, realak Holandan jokatuko duen azken partidua izango da Willem II taldearen aurka eta ematen duenez, Coleman-ek hamaikakoan aterako dituen jokalariak seguraski ligako lehenengo partiduan jokatuko dutenak izango direla esan du entrenatzaile galestarrak. Beraz, gaurkoa ikustean jakingo dugu zeintzuk izango diren ligako lehen partiduan Castello-ri irabaziko diotenak...
2007-08-05
Futbolzaleak Jaizkibelen egon zen
Zaletuoi dagokienean egun ederra pasa genuen eta giroa aparta izan zen Jaizkibelgo igoeran. Bertan beroa izan genuen areriorik latzena, hau dela eta igoera benetan gogorra bilakatu zelarik eta Monsieur Mazók ez zuen huts egin. Jarraian argazki batzuk gehitzen ditut, espero dut zeuen gustoko izatea.
2007-08-02
Larunbat honetan Donostiako Klasika
Txirrindularitzaren jarraitzaleok urtero moduan zita bat dugu datorren larunbat honetan Donostiako Klasikarekin. Aurtengoan gainera aste bat aurreratua izan da eta ikusi beharko da txirrindulariak zelako sasoian agertuko diren. Guk geure aldetik urtero moduan Jaizkibelgo mendatera abiatuko gara kirol pixka bat egin eta kirolariak animatzeko asmoz. Hortaz animatu zaitezte!2007-07-29
Lagun Onak 1 - 1 Real Sociedad
LAGUN ONAK: Tejera; Lacalle, Romero, Mendinauta, Tena, Iñigo Saizar, Josu Aranburu, Solabarrieta, Pérez, Muñoz, Orbegozo. Entrenatzailea: Aitor Zulaika.
Baita jokatu zuten: Vallejo (portero), Odriozola, Unai Etxeberria, Rubén Aranburu, Alberdi, Santesteban, Arrue.
REAL SOCIEDAD:
Lehen zatia: Ximun; Gerardo, Labaka, Ansotegi, Garrido; Xabi Prieto, Garitano, Stevanovic, Aranburu; Oskitz, Agirretxe.
Bigarren zatia: Riesgo; Carlos Martínez, Mikel González, Víctor López, Castillo; Estrada, Rivas, Bergara, Novo; Gari Uranga, Díaz de Cerio. Entrenatzailea: Chris Coleman.
Golak: 1-0: Solabarrieta (1 T). 1-1: Gari Uranga (2 T).
2007-07-24
Vinokourov-en positiboa
Gaurkoan txirrindularitzak beste kolpe gogor bat jasan du, Alexandre Vinokourovek positibo eman baitu larunbateko erlojupekoaren ostean eginiko odol analisian. Ustez badirudi odol transfusioren bat burutu izanak ekarri duela positiboa, baina hau kontraanalisi baten bitartez baieztatu beharko da.Hau dela eta Tourreko antolakuntzak Astana taldea lasterketa uztera "gonbitatu" du eta halaxen erabaki du taldeko zuzendariak ere. Azken berri honek berriro ere kinka larrian ezarri du txirrindularitza, eta batez ere zaletuen etsipena dakar, konfidantza eza are gehiago handituaz. Ikusi behar azkenean zertan geratzen den berria.
2007-07-21
Euskaldunen garaipenik oraindik ez Tourrean

2007-07-14
Badator mendia
2007-07-09
Saskibaloi ikuskizuna

2007-07-07
Badoaz ala ez doaz?
Prieto dira tira-biran dabiltzanak. Biak tentatuak izan dira lehen mailako taldeengatik ( Athletic horietako bat delarik) eta oraindik ikusteko dagoen arren badirudi ihes egiteko intentzioa dutela.Hau dela eta honako galdera luzatzen dut gure blogzaeei: nola demontre izan gintezke kanterako talde bat hauek lehen aukeran alde egiten badute? Edo akaso ematen zaien tratu kaxkarra da hau guztiaren arrazoia? Zuena da hitza.
2007-07-04
Arratsaldean futbol partidua
-mista
-niko
-toki
-gorka
-jopkins
-punzz
-etxebe
-mozto
-Endibias
Animatu zaitezte!!
2007-06-29
Txitxingorri
Beraz zuekin hona hemen blogzale askorentzat udako abesti bilakatuko denaren bideoa:
2007-06-22
Kamixetak salgai!!!
Prezioak: - Kamixetak 10 euro - Poltsak 6 euro
Hona hemen argazkiak:




2007-06-10
Larunbat beltza atzokoa...
Lehen zita arratseko bostetan zen Amara Berriko nesken eskutik, zeintzu kopako finala jokatzen zuten Ostadar taldearen aurka. Partidua borrokatua izan zen eta azkenean berdinketa batekin amaitu zen partida. Penalti jaurtiketetan ere emozioa izan zen nagusi baina denen zoritxarrerako zortzigarren jaurtiketan kale egin zen eta hortxe joan zen kopa. Hala ere aurten buruturiko denboraldiak esperantzak dakartza hurrengo urteari begira eta espero dezagun hor aurrean ibiliko direla.
Errealari dagokionean ezer gutxi esateko, izan ere gure talde honek hasi zuen bezala amaituko du denboraldia, kale egiten. Izan ere atzoko gau euritsuan haizeak alde ziharduen: Athletic galtzen, Betis lastima ematen... Ordea argi geratu da berriro ere aurten arazoa taldea bera izan dela, une erabakiorretan etengabe huts eginez. Hala ere onartu behar partidua heroizitate kutsu bat ere izan zuela amaiera aldean, non taldea erasokor eta gartsu agertu zen. Azkeneko penaltian huts egiteak are gehiago handitu zuen zaleen herioa.
Partidu amaieran jarraitzaileek txalo zaparrada batez agurtu zuten taldea, txistu eta ohiuak alder batera utziaz. Indiferentzia? Trixtura? Ez dakit, afizio honek bigarren maila baina zertxobait gehiago merezi duelakoan nago. Lehen mailari agur esan genion beraz atzokoan, ea ahalik eta lasterren bueltatzen garen. GORA ERREALA!!!
2007-06-07
Nesken finala larunbat honetan!!!
2007-06-01
Migel Fuentes-ek dimititu egin du eta Iban Mayok irabazi egin du gaurko etapa

2007-05-26
Iritsi da momentua

Hortaz bihar arratsaldeko 17:00tan patua jokoan izango du gure zoro talde honek, espero dezagun ilusioak bizirik jarrai dezala beste aste batez bada ere.
2007-05-19
Aste hontarako karteldegia
LEHENENGO MAILA
Real Sociedad - Celta Ig. 17.00 Anoeta
GORENGOEN MAILA
Berio - Aurrera de Ondarroa Ig. 10.30 Berio
SASKIBALOIA
ACB LIGA (PLAYOFF-AK)
Unicaja Malaga - TAU Cerámica Ig. 12.30 Martin Carpena
BIGARREN ERREGIONAL MAILA
DKS - KATU-KALE KA-1173 Lar. 20.00 Balda polikiroldegia
TXIRRINDULARITZA
GIRO-A
Aste guztian zehar.
2007-05-10
Asteburu hontarako karteldegia
LEHENENGO MAILA
Nástic - Real Sociedad Dom 17.00 Nou Stadi (Tarragona)
GORENGOEN MAILA
Ordizia - Berio Sáb 16.00 Altamira (Ordizia)
ERREGIONAL MAILA
Beti Gazte - Amara Berri Sáb 18.30 Mastegi (Lesaka)
ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN "B" MAILA
Aurreko astean bukatu zuten ofizialki denboraldia Tejidosekoek.
SASKIBALOIA
ACB LIGA
Pamesa Valencia - Bruesa GBC Sáb 20.00 La Fonteta (Valencia)
BIGARREN ERREGIONAL MAILA
Plasticos Urteta ZKE - DKS Sáb 20.00 Antonianos (Zarautz)
Bihar amaitzen da Giro-rako zuen apostuak egiteko epea, izan ere, bihar bertan hasten baita karrera taldekako erlojupeko batekin.
2007-05-06
Amara Berri 0 - 0 Euskalduna
Lehenengo zatian baloia etxekoek izan zuten gehiago baina aukera askorik sortu gabe, izan ere baloia nahiko erraz galtzen baizuten. Aukerarik garbiena Nikok izan zuen lehen zatiaren ondarean atezainaren aurrean gelditu ondoren aukerarik garbiena baina baloia zutoinera bota zuen. Jokalariaren esanetan "defentsak bultzatu egin nau eta ezin izan dut egoera onean jaurti".
Bigarren zatiaren hasieran, protagonista epailea izan zen, izan ere atera berria zen korta bigarren zatiko 12. minutuan kaleratu baizuen txartel gorri zuzen batekin inorrek ikusi ez zuen ostikada baten ondorioz. Amara Berri beraz bat gutxiagorekin zegoen eta Andoaindarrek baloia gehiago edukitzen hasi ziren eta honela Berroren atera gehiago iristen eta honen ondorioz, aukera garbi bat izan zuten erdiraketa batean, baina berrok ondo gelditu zuen baloia. Eta handik gutxira bi aukera garbi izan zituzten Nikok eta Navarrok. Nikok jokaldi on baten ondorioz eta defentsa bat atzean utziaz ezkerkada gogor baten ondorioz kanpora bota zuen. Navarroren aukera aldiz, askoz garbiagoa izan zen. Errebote baten ondorioz penalti puntuan atezainaren aurrean geratu zen eta baloia atezainaren hanketara bota zuen, honek baloia kanpora botaz. Jokaldi hauen ondoren, partidua hila geratu zen ia aukera garbirik sortu gabe. Beraz, partiduaren amaieran 0-0 eta puntu banaketa bi taldeen artean.
PUNTUAZIOAK:
Berro 3
Asteinza 2
Pablo 3
Kimi 3
Espi 1
Mista 3
Alberto 2
Toki 3
Niko 3
Navarro 2
Ruben 2
Korta 0
Iñurri 2
Migel 2
Aner 2
Jonan 2
Montoya (ez zuen jokatu)
Beriok aldiz, garaipena lortu zuen (3-0)Gallas-en partidu bikain baten ondorioz. Jokalari honek bere taldearen hiru goletan parte hartze garrantzitsua izan zuen, zeren, bi gol sartu zituen eta hirugarrenaren pasea berak eman baitzuen.
Tropelean hasiak dira aurtengo Giroa prestatzen, beraz egin ditzakezue zuen apostuak!!
2007-04-30
Amara Berri 3 - 1 Lizeo Sto Tomas
Lehenengo zatian bi taldeak nahiko makal ibili ziren eta ez zuten aukera askorik sortu. Hasieran Lizeok izan zuen gehiago baloia eta honen ondorioz iritsi zen kanpotarren gola. Lehen zatiaren erdialdean Imanolen semeak ondo ateratako falta bat area txikian errematatu ondoren baloia sareetara bidaltzea lortu zuten lizeotarrek. Baina etxekoek ez ziren kikildu eta lehen zatiaren ondarean aukera paregabeak izan zituzten aurretik jartzeko baina gol bakarra sartzea lortu zuten, nikok hain zuzen ere pase on baten ondorioz atezainaren aurrean bakarrik geratu ondoren. Beste aukera, mistak izan zuen bere eskuinkada bikain baten ondorioz, baina jaurtiketak eskuairan jo eta kanpora joan zen.
Bigarren zatia aldiz, era bat amaratarrentzako izan zen, izan ere kanpotarrek kontraerasoen bitartez egin zituztelako jokaldirik arriskutsuenak. Amara berrik bigarren zatian aukera franko izan zituen baina 2-1ekoa Navarrok lortu baino lehen, Navarrok berak eta Ruben-ek atezainaren aurrean bi aukera garbi izan zituzten, baina jokaldi hauen amaiera berdina izan zen, biak atetik kanpo bukatu zuten. Ondoren eta ia kanpoko taldea hamar jokalarirekin geratu zenean eta erabat hilda zegoenean aurkaria Navarrok berriz gola sartzea lortu zuen behin behineko 3-1ekoa eginez.
PUNTUAZIOAK:
Godoy 3
Asteinza 3
Pablo 4
Arsuaga 3
Espi 2
Mista 3
Iñurri 2
Toki 3
Niko 4
Navarro 4
Ruben 3
Arka 2
Migel 3
Jonan 2
Bestalde, larunbat arratsaldeko beste bi partiduetan jipoi latza jaso zuten Tejidosek eta Beriok. Lehenengoek 2-10 galdu zuten Deusche Schule-ren kontra Endika taldeko jokalaririk onena izanik. Topok eta Ivanek sartu zituzten etxekoen golak. Bestalde, esan beharra dago taldea 5 jokalari besterik ez zituela partida hontarako izan ere, Sagas-ek, Hopok eta Urkik ezin izan zuten partidura joan beraien esanetan konpromezu "garrantzitsuagoak" baizituzten. Amaitzeko, Beriok 5-0 galdu zuen Hernaniren aurka 3. mailara igotzeko zituzten aukera txikiak erabat zapuztuz.
2007-04-25
Asteburu hontarako karteldegia
LEHENENGO MAILA
GETAFE C.F. SAD - REAL SOCIEDAD S.A.D. Iga. ALFONSO PEREZ 17:00
GORENGOEN MAILA
HERNANI C.D. - BERIO F.T. Lar. ZUBIPE 16:30
ERREGIONAL MAILA
AMARA BERRI K.E. - STO.TOMAS LIZEOA Lar. MARTUTENE 15:30
ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN "B" MAILA
TEJIDOS JIMENEZ - DEUTSCHE SCHULE Lar. 17:30 KARMELO BALDA
SASKIBALOIA
ACB LIGA
REAL MADRID - BRUESA G.B.C Iga. 12:30
2. ERREGIONAL MAILA
DKS - ERROIBIDE Lar. 20:00 Paco Yoldi POL.
SASKIBALOI IKUSKIZUNA
HARLEM GLOBETROTTERS Iga. 19:00 ILLUMBE
2007-04-19
Asteburu hontarako karteldegia
FUTBOLABERIO F.T. - PASAJES C.D. Larunbata Berio 17:30
OSTADAR F.T. - AMARA BERRI K.E. Larunbata Michelin 15:30
BRUESA GBC - VIVE MENORCA Igandea 12:15 Illunbe
OIARSO - DKS Igandea 11:45 RENTERIA
2007-04-15
Euskal Herriko itzulia Coborentzat
Atzo Oiartzunen eman zitzaion amaiera aurtengo Euskal Herriko Itzuliari. Azken etapa Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezentzat izan da. Maillot horia berriz Juan Jose Coborentzat izan da azkenean, bigarren postuan Vicioso geratu delarik eta Samuel Sanchez hirugarren. Itzuli benetan ikusgarria izan da honako hau, sailkapenean etengabekoak izan direlarik aldaketak. Azpimarratzekoa batez ere ostiraleko etapa, non eguraldiak errepidea infernu bilakatu zuen, erorketak eta sustoak etengabekoak bilakatuz.Azken etapako sailkapena:
2. Alberto Contador (Discovery Channel) a 2.
3. Juan Jose Cobo (Saunier Duval-Prodir) 4.
4. Damiano Cunego (Lampre-Fondital) 14.
5. Alejandro Valverde (Caisse D´Epargne) 22.
6. Angel Vicioso (Relax-Gam) 40.
7. Jose Angel Marchante(Saunier Duval-Prodir) 41.
8. Egoi Martinez (Discovery Channel) 47.
9. Davide Rebellin (Gerolsteiner) m.t.
10. Cadel Evans (Predictor-Lotto) 55.
Sailkapen orokorra:
1. Juan Jose Cobo (Saunier Duval-Prodir) 21:56.38.
2. Angel Vicioso (Relax-Gam) a 37.
3. Samuel Sanchez (Euskaltel) 1:16.
4. Damiano Cunego (Lampre-Fondital) 2:26.
5. Alejandro Valverde (Caisse D´Epargne) 2:42.
6. Davide Rebellin (Gerolsteiner) 2:50.
7. Tadej Valjavec (Lampre-Fondital) 2:57.
8. Frank Schleck (CSC) 3:13.
9. Joaquin Rodriguez (Caisse D´Epargne) 3:21.
10. Koldo Gil (Saunier Duval-Prodir) 3:41.
2007-04-09
Euskal Herriko Itzulia abian da
Dagoeneko ekin zaio Euskal Herriko Itzuliko aurtengo edizioari. Honako honetan faboritoak ugari dira: Marchante, Samuel, Valverde, Di Luca, Contador, Rebellin... Proba gainera azken urteetan baina gogorragoa izango da, denera 17 mendate igo beharko dituztelarik txirrindulariek. Goza dezagun beraz txirrindularitzaz.2007-04-02
Amara Berri 2 - 2 Lengokoak
Partidu txarra atzo amarakoek atzo eguerdian martutenen jokatutakoa. Lehenengo zatian ondo atera ziren eta aukerak izan zituzten golak sartzeko, baina aurreratu egin zirenak kanpotarrak izan ziren, lehen zatiaren azken laurden txarra jokatu ondoren. 0-1ekoa Navarrok zelai erdian galdutako baloi batera Berrok ezin izan zuen iritsi eta aurrelariak autopase bate ondorioz gola sartzea lortu zuen. Bigarren zatia hasi eta bigarrena egin zuten kanpotarrek. 0-2koarekin amara berri partiduaren bila atera zen eta Montoyaren bi golei esker partidua partzea lortu zuten. Lehenengoa, korner batean burukada on baten ondorioz eta bigarrena, arean izandako zarraparra baten ondorioz lurretik baloia sareetara botatzea lortu zuen. Aipatzekoa da epaileak Lengokoakeko bi jokalari kanporatu zituela gehiegi hitzegiteagatik eta Moztok orkatilean mina egin zuela baina horrek ez zion arazorik eman Irlandara joateko. Bestalde, Kortak bekaina urratu zuen. Bukaeran beraz, inori eragiten ez dion emaitza, 2-2.
Bukatzeko, partidu ondoren denak bazkalzera joan ziren baina ezin izan zuten bazkaria garaipen batekin dastatu.
PUNTUAZIOAK:
Berro
Asteinza
Espi
Montoya
Mozto
Pablo
Mista
Niko
Navarro
Ibai
Toki
-----------
korta
Ruben
Arsuaga
Iñurri
Alberto
Jonan
godoy
Asteburuko beste bi partiduetan porrota izan genuen aipagai. Beriok partidu txar baten ondorioz, igoerari agurra prestatzen hasi zen. Kanpoko taldea aurreratu zen lehenengo zatiaren bukaeran baina bigarren zatiaren erdialdean atezainaren bi hutsei esker martutenek markagailuari buelta ematea lortu zuen. Bestalde, Tejidos-ek ere partidua galdu egin zuen 2-4. Goleatzailean niko eta Reto izan ziren. Reto zuzen-zuzenean dijoa lokaleko Pitxitxi saria irabaztera. Aipatzekoa ere Josetxoren debuta areto futbolean eta epaileak baliogabe utzi zuela Tejidosen gol LEGAL bat hau sareetatik kanpora atera ondoren.
2007-03-30
Asteburu hontarako karteldegia
FUTBOLAREAL SOCIEDAD S.A.D. - LEVANTE U.D.
Lar. 20:00 ANOETA
MARTUTENE K.E. - BERIO F.T.
Lar. 17:30 MARTUTENE
AMARA BERRI K.E. - LENGOKOAK S.D.
HIRUGARREN "B" MAILA
TEJIDOS JIMENEZ - ZALDIBI Lar. 17:30 KARMELO BALDA
ACB LIGA
ALTA GESTION FUENLABRADA - BRUESA G.B.C Ig. 12:30
Ez daukate partidurik
2007-03-25
Oiartzun 1 - 1 Amara Berri
Lehenengo zatian eta partiduko ia momentu gehienetan bezela, talde kanpotarra izan zen jokoaren lehentasuna izan zuena eta aukera garbiak izan zituzten amaratarrek markagailuan aurreratzeko. Bai nikok eta bai tokik(bitan) abagune argiak izan zituzten atezainaren aurrean.
Bigarren zatiaren hasieran, partiduko aukerarik garbiena etxekoentzat izan zen, izan ere, haien aurrelariak jaurtiketa gurutzatu bat zutoinera bota zuen eta jaurtiketa horren aldaratzea berrok "kung fu" eran atera zuen, arriskua aldenduz. Zatiaren erdibidean, oiartzuarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, haien defentsa batek gehiegi hitzegiteagatik. Baina, amara berrirentzat ona zirudiena, benetan amets gaizto bat sortu zen. Jokalariak atzean sartu ziren eta etxekoak handituz, aukerak sortzen hasi ziren eta honen ondorioz, 1-0ekoa iritsi zen jaurtiketa gurutzatu batean. 15 minutu falta ziren eta hoberena iristear zegoen oraindik. Kasu honetan paperak aldatuz, protagonista papera amarak hartu zuen eta aukerak bata bestearen atzetik izan zituzten. Argiena, tokik izan zuen, hondartzan egiten dituen "txilena" horietako batekin eta behin atezaina gaindituta zeukanean defentsa batek atera zuen. Partiduaren ondarean ostera, Mistaren pase on baten ondorioz, Espik baloia area ertzean hartu zuen, bi defentsen ondotik pasa, eta atezaina gaindituz 1-1ekoa sartu zuen 10 minuturen faltan. Bukaeran, kanpotarrek aukeraren bat izan zuten bigarrena sartzeko baina urduritasuna gailendu zitzaien.
Beraz, nahiko puntu ona atera zuten oiartzunetik, nahiz eta irabazteko ahalegin eta aukera gehiago sortu zituzten.
Puntuazioak
Berro: 3
Mozto: 3
Asteinza: 3
Pablo: 5(3+2) Telebista bikaina
Espi: 4
Migel: 3
Mista: 3
Nico: 3
Toki: 4
Ibai: 1
Navarro: 3
___________
Kimi: 1
Ruben: 1
Iñurri: Denborarik Gabe
Asteburu honetako gainontzeko partiduetan, nabarmentzekoa da Berio-ren partidu borobila. 4-1 irabazi dute eta gorkak(2)-behingoz- eta galarragak gola sartu dute. Gorkak komentatu duenez, bizpairu gol gehiago sartzeko aukera izan ditu. Bestalde, Tejidosen porrota aipatu behar da. Jokalari justuekin jun dira Elgoibarrera iban errepide erdian kotxeak utzita geratu baita. Beraz, azken aurrekoen aurka 4-3 galdu dute. Reto(2) eta sagas izan dira goleatzaileak.
2007-03-20
Koldo Fernandez de Larrearen etapa garaipena
Etapako sailkapena:
1. Koldo Fernández (EUS) Euskaltel-Euskadi 4h.38.43

2. Stuart O'Grady (Aus) CSC m.t
3. Gabriele Balducci (Ita) Acqua & Sapone m.t
4. Maximiliano Richeze (Arg) Panaria m.t
5. Allan Davis (Aus) Discovery m.t
6. Danilo Napolitano (Ita) Lampre m.t
7. Robbie McEwen (Aus) Predictor m.t
8. David Kopp (Ita) Gerolsteiner m.t
9. Ren Haselbacher (Aut) Astana m.t
10. Thor Hushovd (Nor) Credit m.t
Clasificación general:
1. Andreas Klöden (Ale) Astana 28h.31.26
2. Kim Kirchen (Lux) T-Mobile a 4
3. Alexandre Vinokourov (Kaz), Astana a 13
4. Stefan Schumacher (Ale), Gerolsteiner a 23
5. Janez Brajkovic (Slo), Discovery a 31
6. Jens Voigt (Ale), CSC a 34
7. Vasil Kiryienka (Blr), Tinkoff a 55
8. Evgeni Petrov (Rus), Tinkoff a 59
9. Michele Scarponi (Ita), Acqua & Sapone a 1.00
10. Michael Boogerd (Hol), Rabobank a 1.12.
2007-03-18
Udaberriko Lasterketa
Pto Dorsal Nombre PtoCat T_Final T_Neto Min/Km
1 121 David Martin Blazquez SMN- 1 0:31:39 0:31:39 3:10
2 315 Ekaitz Osa Zabaleta SMN- 2 0:32:06 0:32:04 3:12
3 113 Gotzon Solaegi Ordorika VMN- 1 0:32:07 0:32:05 3:12
79 995 Jon Agirre Dorronsoro SMS- 5 0:37:29 0:37:06 3:43
325 875 Aitor Erregerena Redondo SMS- 20 0:43:11 0:42:14 4:13
467 952 Iñigo Herrero Emezabal SMS- 39 0:46:07 0:44:46 4:29
502 844 Iñigo Azurmendi Berasategi SMS- 41 0:46:41 0:45:55 4:35
503 766 Aitor Azurmendi Berasategi SMS- 42 0:46:42 0:45:55 4:35
511 869 Paul Gurmendi Culla SMS- 45 0:47:01 0:46:02 4:36
513 845 Unai Rezabal Villaverde SMS- 46 0:47:02 0:46:04 4:36
608 749 Josetxo Busca Solanas SMS- 65 0:48:36 0:47:50 4:47
768 979 Jon Olano Urain SMS- 105 0:51:52 0:50:55 5:05
822 738 Xabier Ceberio Alberdi SMS- 113 0:53:22 0:52:21 5:14
842 748 Xabier Ansorena Urchegui SMS- 118 0:54:06 0:53:05 5:18
2007-03-17
Amara Berri 0 - 2 Roteta
Partidutik aipatu beharko litzateke defentsak eskeini duen itxura kaxkarra, baina ezin zaie defentsako jokalariei bakarrik errua egotzi, izan ere gaurkoan ere tarte handiak ikusi dira aurreko eta atzeko jokalarien artean, honen ondorioz aurkarien jokaldiek arrisku handia sortarazten zutelarik. Hau bereziki bigarren zatian nabarmendu da. Hala lehen zatian Rotetak lehen gola eskuratu du eta aurretik jarri da markagailuan. Aipatu baita ere Mistak arratseko sustoa eman duela jokaldi baten ostean lurrean etzanik eta orkatilari helduta ikusi dugunean, zorionez badirudi ez dela larritasun handikoa.
Bigarren zatian Amara Berrik baloia bere menpe izan du baina ez dira gai izan gol aukera garbirik erdiesteko. Hala ere izan da partiduaren norantza guztiz alda zezakeen jokaldia, hontan Niko sakoneko pase baten ostean atezainaren aurrean agertu da baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu eta kanpora joan da. Partidua amaitzeko minutu gutxi falta zirela Rotetak bigarren gola eskuratu du kontraeraso batean eta hortxe amaitu da partidua.
Azkenik aipatu nahiko genuke epaile jaunaren portaera, zein uneoro begiradak bereganatu nahian aritu den bere erabaki burugabeekin. Hau dela eta hegaleko hainbat jarraitzailek hainbat eta hainbat irain eskeini dizkiote (panoli, fantoche...). Besterik gabe, asteburu gozoa izanen duzuelakoan agur bero bat erredakziotik.
2007-03-16
Asteburu hontarako karteldegia
FUTBOLAVILLARREAL C.F. SAD - REAL SOCIEDAD S.A.D. Ig. EL MADRIGAL 17:00
MUTRIKU F.T. - BERIO F.T. Ig. SAN MIGUEL 16:30

AMARA BERRI K.E. - ROTETA C.D. Lar. MARTUTENE 17:30
ZARAUTZ K.E. B - TEJIDOS JIMENEZ Ost. ANTONIANO KIROLDEGIA 21:00
C.B. GRANADA - BRUESA G.B.C Lar. GRANADA 18:30
CAFES AITONA -B- - DKS Lar. BENTA BERRI POL. 16:00