Mostrando entradas con la etiqueta Reala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Reala. Mostrar todas las entradas

2007-08-10

DE GRAAFSCHAP 3 - 0 REAL SOCIEDAD

Errealak 3-0 galdu du gaur arratsaldeak jokaturiko lagunarteko partidan De Graafschap-en aurka. Hasieratik joan da talde donostiarra galtzen izan ere 7. minutuan jaso du lehenengo gola area txikian nahaste baten ondorioz. Eta nahiz eta bi taldeen partetik ez dituzten aukera gehiegirik izan, penalti estu baten ondorioz 2-0eko markagailua jarri dute etxekoek. Bigarren zatian realaren jokoa pixka bat hobetu da baina hobekien jokatzen ari zen momentuan iritsi da partidua bukatutzat eman duen gola. Bukaeran 3-0eko emaitza eta realak nahiko itxura kaxkarra emanez ekingo dio Holandan jokatuko duten azken partiduari.
Aipatzekoa da Delibasic-ek lehenengo hamaikakoan sartu duela Coleman-ek baina ez duela gauza handirik egin.

Hamaikakoak:

DE GRAAFSCHAP: Sessem; Schuurman (De Groot, m. 71), Keller, Volmer, Van Peppen, Hese (Robbemond, m. 75), Jonson (Meijer, m. 68), Vidarson, Tarvajarvi (Bus, m. 71), Schone (Van der Ouweland, m. 75), Powel.

REAL SOCIEDAD: Bravo; Cifu (Gerardo, m. 45), Ansotegi (Labaka, m. 61), Mikel González (Víctor López, m. 61), Castillo (Sarasola, m. 61); Garitano (Rivas, m. 74); Larrea (Estrada, m. 74), Novo (Stevanovic, m. 74), Markel Bergara (Xabi Prieto, m. 74); Oskitz (Skoubo, m. 74), Delibasic (Díaz de Cerio, m. 60).

Golak: 1-0: Tavajarvi (7.m). 2-0: Powel-ek penaltiz (39.m). 3-0: Vidarson (56.m).

Gaur eguerdian aldiz, realak Holandan jokatuko duen azken partidua izango da Willem II taldearen aurka eta ematen duenez, Coleman-ek hamaikakoan aterako dituen jokalariak seguraski ligako lehenengo partiduan jokatuko dutenak izango direla esan du entrenatzaile galestarrak. Beraz, gaurkoa ikustean jakingo dugu zeintzuk izango diren ligako lehen partiduan Castello-ri irabaziko diotenak...

Bisitak