Lasterketen denboraldia (Ramadan izenaz ere deitua) dagoeneko hemen da. Urtero moduan urrian hasi eta abendurarte asteburuak kirol probetaz beteko dira. Hori dela eta, jarraian datozen asteetan izango diren proba nagusiak gehitzen ditut, norberak beren planning-a egin dezan.
Irailak 18, Igandea - Baxurde Krossa 10,750 km
Irailak 24, Larunbata - Faro de Plata Igoera 5 km
Irailak 25, Igandea - Josetxo Imaz Memoriala 10 km
Urriak 1, Larunbata - Zumaiako Zakila Bira 20 km
Urriak 2, Igandea - Goierri Garaia Herri Lasterketa 8,500 km
Urriak 9, Igandea - 3 Ondartzatako Krossa 10 km
Urriak 16, Igandea - Goierri Garaia Mendi Lasterketa 22 km
Urriak 16, Igandea - 15 km Donostiako Klasikoa 15 km
Urriak 23, Igandea - Donibane Lohitzune-Hondarribia 21,097 km
Urriak 23, Igandea - Ataungo Hiru Auzoetako Krossa 17,300 km
Urriak 30, Igandea - Lasarte-Oria Bai! Kross Herrikoia 10,800 km
Azaroak 5, Larunbata - Aintxintxika Krossa 10 km
Azaroak 13, Igandea - Behobia-Donostia 20 km
Azaroak 26, Larunbata - Azkoitiko Raka Herri Lasterketa 10 km
Azaroak 27, Igandea - Donostiako Nazioarteko Maratoia 42,195 km
Abenduak 31, Larunbata - San Silvestre Donostiarra 8,700 km
Ikusten duzuen moduan bada zer aukeratu. Esan gainera gaurkoan Olano Baxurde Krossan estrenatzen zela, hortaz adi egon beharko gara bere kronikara.
Besterik gabe agur bat eta ea datorren asteetan korrika egiteaz gain bizitza sozialaz ahazten ez garen.