Partidua itsusia izan da, joko nahasiarekin eta aukera garbi gutxitxorekin. Taldea dinbili-danbala ibili da 90 minutuetan zehar eta irregulartasun honek atzealdean akats asko sortarazi ditu. Hala ere lehen zatian esan liteke gure taldea izan dela aukera onenak izan dituena baina ez da golik iritsi. Amarako mutilak nagusi izan arren Munibek bizitasun handiagoa ematen zion baloiari bere erasoko jokaldietan eta horrek arrisku ekarri ditu Godoyren ate inguruan. Lehen zatian ordea ez da golik izan eta hutsnakoarekin joan dira aldageletara.
Bigarren zatian partidua are gehiago zakartu da eta amaieran izan ezik ezer gutxi egin du taldeak. Munibe berriz erasokor aritu da eta jokaldi azkar baten bidez lehenik eta jokaldi eztabaidagarri baten bidez ostera partiduko bi golak eskuratu ditu. Bietan defentsa makal xamar somatu dugu ikusleok baina ezin erdialdea salbu utzi izan ere erraz iritsi baitira aurkariak area ingurura.
Azkeneko minutuak soberan egon dira, taldea antzu agertu da falta inozoak eta buru gutxirekin jokatuaz. Horren ondorio garbia Montoyaren kaleratzea izan da. Hurrengo asterako ez da lanik faltako beraz gaurkoan itxura benetan kaxkarra eskeini baitu taldeak.
NOTAK:
Godoy 2
Aner 2
Montoya 1
Korta 1
Asteinza 2
Miguel 3
Pablo 4
Alberto 3

Toki 3
Iñurri 1
Navarro 3
-----------------
Jonan 2
Ruben 2
Kimi 2
Ibai 1
Mista 2
Iñurri 1
Navarro 3
-----------------
Jonan 2
Ruben 2
Kimi 2
Ibai 1
Mista 2
TEJIDOS JIMENEZ 3 - 2 2KING-UAK
Partidu polita atzo Tejidosek jokatutakoa balda polikiroldegian. Hasiera batean, kanpotarrek irabazi beharreko partidua zen, sailkapenean hirugarrenak zijoazelako, baina partiduko aukera gehienak Tejidosenak izan ziren. Partiduaren lehenengo zatian ez zen golik izan nahiz eta aukera dexente izan zituzten bi taldeek golen bat sartzeko. Nabarmentzekoa izan zen Pol-ek bat-baten aurkako batean eginiko geldiketa bat. Bestalde, bai Hopok, baita Retok ere gola sartzeko aukera paregabeak izan zituzten baina atsedenaldira 0-0 koarekin joan ziren.
Bigarren zatiaren hasieran ere pare bat aukera eduki zituzten Tejidosekoek gola sartzeko. 10. minutu inguruan, aldaketa nahiko garrantzitsu bat gertatu zen emaitzaren onurarentzako; Topo sartu zen, eta sartu eta berehala, baloia zelai erdia baino pixka bat aurrerago zuela, jaurtiketa bikain baten ondorioz iritsi zen lehenengo gola. Honekin batera, etxeko taldea handitu egin zen eta berehala bigarren gola sartu zuen. Bigarren hau Angel-ek sartu zuen kontraeraso batean, errebote baten ondorioz. Bi goleko errenta lortu ondoren, Tejidosekoak lasaitu egin ziren eta "bikingoek" beraien lehenengo gola sartu zuten. Baina errenta nahiko urbil ez zezan, Topok arratsaldeko bere bigarren gola sartuaz, taldearen hirugarrena sartu zuen, honela, partiduari amaiera emanez. Bukaeran, kanpotarrek bigarrena sartu zuten baina Tejidosek bukaera lasaia izan zuela esan daiteke.
Esan beharra dago, epaileak Angel txartel gorri zuzen batekin kanporatu zuela. Jokalariaren hitzek ziotenez, epaileari ondorengoa esan zion: "Zuk nahi baldin baduzu ni kanporatu nazakezu". Eta jokalariari kasu eginez baina arrazoirik gabe, epaileak jokalaria kanporatu zuen.
PUNTUAZIOAK:
Pol 3
Sagas 1
Urki 3
Topo 5
Kimi 3
Iban 2
Angel 3
Reto 3
Hopo 3