Gure blogzaleen papera bikaina izan da, eta batzuek besteek baina gehiago sofritu duten arren denak helmugan txalotu ahal izan ditugu.
Bideoa
Eta jarraian blogeko lagunen sailkapena, klikatu irudia handiago ikusteko:
Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
Deialdi osoa jokalari hauekin osatzen da:
- Athletic Club: Javi Martínez, Yeste, Aduriz, Urzaiz, Gabilondo, Sarriegi, Etxeberria, Iraola y Prieto
- Espanyol: Iraizoz.
- Recreativo: Aitor Tornavaca y López Vallejo.
- Toulouse: Sirieix.




Askok dagoneko badakizuten bezala Jose Mari Bakerok ez du Errealean jarraituko, ez entrenatzaile ez kirol zuzendari bezala. Azken asteetako emaitza kaxkarrek baldintzatu dute irteera hau eta orain ikusi beharko zein eragin duen taldearengan. Bakeroren ordezkoa Migel Angel Lotina bizkaitarra izango da. Ikusiko dugu aldaketa honek jokalariak espabilarazten dituen.
Gogorazi nahiko genuke gaur gauean Bruesak ACB ligako hirugarren partidua jokatuko duela Akasvayu Gironaren aurka (barka izena gaizki idatzi badut). Partidua benetan interesgarria izango da zaletuentzat, izan ere garaipenak aurreko egunekoa amets bat bainan zerbait gehiago izan zela baieztatuko bailuke. Kantxara joan ezin duzutenontzat jakinarazi Teledonostik partida zuzen-zuzenean igorriko duela Melero buru dela. Animo beraz jokalariei!
ketaren lehen partiduak jokatuko direla. Txapelketa binakakoa izango da eta parte hartu nahi duzuenok izena eman behar duzute Atabal, Illunbe edota Recreo tabernan. Bikote bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Edozein duda edo zalantza galdetu hemen izan ere antolatzaile nagusia gure bisitari den Zabaltza jauna baita. Anima zaitezte!
Euskaltel-Euskadi taldeak bigarren etapa garaipena eskuratu du jokoan den Espainiako itzuli honetan, kasu honeta Igor Anton gaztearen eskutik. Galdakaotarrak igoera bikaina burutu du eta lehen postuan zeharkatu du Calar Altoko helmuga. Honako hau bere bigarren urtea da profenionaletan eta dagoeneko igotzaile bikaina dela erakutsi du hainbat lasterketetan, azkeneko Urkiolako Igoeran kasu. Beraz adi egon beharko dugu txirrindulari honen bilakaerari.
Jakingo duzuen moduan hurrengo astean liga hasiko da eta Errealaren lehen arerioa Athletic da. Partidua igandean 21:00tan izango da San Mamesen eta Punzz-i partidura joateko jende bila dabil. Zerbitzari honek ezin du partidura joan baina onartu beharra dut plan oso interesgarria dela. Bada hori da guztia, animatuta baldin bazaudete idatzi hemen edota hitzegin Punzz jaunarekin.










Unaiek eginiko proposamena kontutan hartuaz pala txapelketa bat ospatuko da datozen egunotan. Oraindik ez da finkatu txapelketa zein eratan egingo den baina ziurrenik binakakoa izango da. Hau dela eta jendeak izena eman dezala eskatzen da hala parte hartuko duten pertsonen kopurua zehaztua geratu dedin. 


















