2006-08-30

Espainiako Itzulia gaur hasten da

Beno, hasi hasi larunbatean hasi zen arren gaur ikusiko dugu lehen etapa garrantzitsua. Amaiera La Covatilla portuan izango du eta bertan agertuko dira faboritoen arteko lehen diferentziak. Hortaz egon adi tropelerako interesgarria izan baitaiteke gaurkoa.

2006-08-22

Abordaiako argazkiak

Aste bateko atzerapenarekin bada ere hemen dira abordaiako argazkiak. Eskerrak eman Ander Gortazar alkate hautagaiari irudi bikain hauek bidaltzeagatik. Mila esker beraz berari eta goza ditzazutela.


2006-08-19

Derbia hurrengo astean

Jakingo duzuen moduan hurrengo astean liga hasiko da eta Errealaren lehen arerioa Athletic da. Partidua igandean 21:00tan izango da San Mamesen eta Punzz-i partidura joateko jende bila dabil. Zerbitzari honek ezin du partidura joan baina onartu beharra dut plan oso interesgarria dela. Bada hori da guztia, animatuta baldin bazaudete idatzi hemen edota hitzegin Punzz jaunarekin.

2006-08-13

Xavier Florencio klasikako garaile

Atzo jakingo duzuen moduan Donostiako Klasikoa ospatu zen eta bertan lasterketa mugitu eta interesgarria izan genuen, batik bat Jaizkibelgo igoeran. Jon Bru lehenik eta Mayo ostera Jaizkibelen gora ihes eginda joan ziren baina ezin izan zuten helmugaraino bakarka iritsi. Azkenean amaiera zentzu-gabeko sprint batean erabaki zen, bertan azkarrena Xavier Florencio kataluniarra izan zelarik.
Gure aldetik egun atsegin bat pasa genuen eta nola ez Jaizkibelgo gainan egon ginen txirrindulariak animatuz. Jarraian eguneko argazkiak ikus ditzakezute.

2006-08-10

PALA TXAPELKETA OFIZIALA

Unaiek eginiko proposamena kontutan hartuaz pala txapelketa bat ospatuko da datozen egunotan. Oraindik ez da finkatu txapelketa zein eratan egingo den baina ziurrenik binakakoa izango da. Hau dela eta jendeak izena eman dezala eskatzen da hala parte hartuko duten pertsonen kopurua zehaztua geratu dedin.

2006-08-07

Bihar odola ematera (Koldo Mitxelena, 10:30tan)

Biharko odola emateko geratu gara. Batzuentzat lehen aldia izango denez Koldo Mitxelenan geratu gara, lekua atzealdean baitago. Gogoratu nahi dizuegu ongi janda joatea komeni dela, hortaz gosari on bat ez dadila falta. Hamaiketakoa berriz bertakoen kontu. Animatu!

2006-08-06

Partidu berri bat gaur, zer gertatuko ote da?

Gaur gure Erreala kuttunak partidu lagungarri berri bat du. Kasu honetan Guimaraesgo Vitoria taldearen aurka jokatuko du 22:00tan. Honakoan Aranburu eta Darko taldera bueltatuko dira, espero dezagun lagungarri izan daitezela azken partiduko itxura kaxkarra eraldatzeko.

Partiduarekin zerikusirik ez duen arren honakoa esan beharra dut, saiatu gaitezen denok mezu gutxixeago idazten, izan ere erritmo honetan zoratu egin behar gara. Badakit zaila dela baina beno. Ondo izan.

2006-08-03

Errealak partidua du Olympiakosen aurka (20:45tan ETB1ean)

Gaur Errealak aurredenboraldiko partidu berri bat du, kasu honetan Grezian. Garrantzitsuena lehen aldiz taldea telebistaz ikusteko aukera izango dugula eta beraz fitxaketa berriak jokatzen ikusi ahalko dira. Espero dezagun partidua dibertigarria izan dedila. Tentu Xabi Prietoren jokoari bere kokaleku berrian.

Bisitak