Plano profesionalean, Gilbert izan dugu garaile, izugarrizko poderioz gainera. Argi utzi du Mirakruz-en gora bera zela ahaltsuena, eraso gogor batekin Samu eta konpainia atzean utzirik. Goraipatzekoa neure ustez Haimar Zubeldiaren lasterketa gaur, ausart eta aurpegia emanez aritu baita.Azkenik esan urteroko legez Klasikaren helmuga lekuz aldatzeaz hitzegin dugula batzuek, eta horren aldeko mugimenduren bat sortzeko asmotan gaude, facebook edota halamodukoez baliatuz. Ideia Boulevard-ean beharren Igeldoko faroan amaitzea litzateke. Ziurrenik erokeria bat izango da, baina ea gutxienez nahi hau antolakuntzaren belarrietara eramaterik dugun. Hortaz pentsatu nola egin dezakegun.




