Gogoratzen al duzue talde mitiko hura? Lertxundiren gelditu bikainak, Kaiser Aldasoro eta Zepenbauerren sendotasun defentsiboa, Polen eta Unairen abiadura zorabiagarria, Urki edo Herreroren magia aurrealdean...
Talde hark erakusten zuen kemena eta gogoa ez dira berriz ikusi Donostiako hondartzetan ezta Euskal Herriko futbol zelaietan ere. Berriz ikusteko aukerarik izango ote dugu? Alegia, datorren denboraldian futbol taldea osatzeko jendea animatuko al litzateke?
