2007-10-29

Web orria



Unai Aldasorok daukan web orrian bertan kuadrillaren argazki batzuk ikus daitezke, bertan Maritxu Kajoi-eko jaietan ateratako argazkiak, urte hasierako koadrilla afariko argazkiak eta asteburu hontan egon den Lasarteko Kross-eko argazkiak daude. Beraz, nahi izanez gero pasa web orrialdetik.
Orrialdea ondorengoa da: http://picasaweb.google.com/unaialdasoro

2007-10-15

Asteburuko emaitzak

Futbolari dagokionez, Realak 2-1 galdu zuen Numantziaren aurka azken minutuan marrazainak adierazitako berez ez zen falta baten ondorioz. Talde Txuriurdinak partiduaren zati gehienean baloia izan zuen baina zer egin jakin gabe. Goleatzailea "iñigol" izan zen baina hontan bere golak ez zuen ezertarako balio izan. Aste honetan aurkari gogor bat dator Anoetara, Sporting hain zuzen ere eta realak gogotik lan egin beharko du partidua aurrera atera ahal izateko.

Berio-k bere partidua ere galdu egin zuen. Partiduaren hasieran aurreratu zen etxeko taldea Monreal-en burukada bikain baten ondorioz baina bigarren zatiaren erdialdean zestoarrek markagailuari 30 segundutan buelta ematea lortu zuten. Emaitza 1-2koa izan zen.

Amara Berrik ere bere partidua galdu egin zuen Zumarragako Urola taldearen aurka. Partidua berehala aldapan behera jarri zitzaien amaratarrei izan ere, lehen bost minututan gola sartzea lortu zuten. Goleatzailea Endika "kotxo" izan zen berriz ere beste gol polit batekin. Baina Urolakoak ez ziren kikildu eta nahiz eta bi jokalari gutxiagorekin bukatu partidua, buelta ematea lortu zuten.

Areto futbolean, Sagas eta Endikaren taldeak partzea lortu zuten Prexkuk taldearen aurka. Emaitza honekin, Endika da ligako gol gutxien jaso dituen atezaina.

Saskibaloian aldiz, Bruesa GBC-k Huelvan garaipen garrantzitsu bat lortu zuen, Rosalia (liderra) taldearengatik urrundu nahi ez bazuen. 11 hilabete zeraman kanpoan garaipena lortu gabe, azkenekoa Palau Blaugranan lortu zuen Bartzelonaren aurka. Orain datozkion 5 taldeak nahiko "errezak" izan daitezke eta ahalik eta garaipen gehien lortu behar dute orain goiko taldeen aurka egin duena ez puskatzeko.

DKS-k ere aurredenboraldiko partidu bakarra jokatu zuen ostiralean eta 43-38 galdu zuen Aldapeta talde boteretsuaren aurka. Liga aste honetan asten da eta aurkaria Zarautz taldea izango du aurrean. Irabazteko partidua izango dute eta ezin dute huts egin.

Bisitak