2006-11-26

Lengokoak 0-1 Amara Berri

Ihaz zihurrenik Amara Berrik galduko zuen partidu horietako bat irabazi zuten atzo patxiren mutilek.Partidua nahiko berdindua egon zen momentu askotan, eta epaileak Arka aldageletara bidali eta dena okertuko zela zirudienean, Amarakoen minutu onenak iritsi ziren.

Miguel eta Montoya zelairatu berriak ziren, eta hauen experientzia asko nabaritu zen.Gola sartu baino lehen eta batez ere, hau lortu eta gero, futbol gutxi ikusteko aukera izan genuen Cesar benitora gerturatu ginen guztiok. Amara Berrin askotan sufritu ditugun "perro viejo" horiek azaldu ziren atzo, baino gure alde!

Golari dagokionez, ezer gutxi esaterik.5 minutu exkas geratzen ziren opartidua amaitzeko.Espi(partidu bikaina berea) egaleko sakea egin eta Navarrro saiatu zen buruz errematea egiten.Ez zuen lortu baino han zegoen Alberto, bigarren zutoinean baloia sareetara sartzeko.Gol pixkat kutrea, baino 3 puntu balio dituenetakoa.Ez da aurten lehen aldia Albertok horren gol importatea sartzen duena.

Sailkapenean 3. jarraitzen degu, beraz segi dezagun denon artean gauzak horrela egiten, bai patiduetan eta entrenamenduetan ere...horrela eta ahal badegu hobeto, denen onekaro izango baita.Denon lana beharrezkoa da aurten gauza importanteak egitea lortu nahi badugu, beraz ea denon artean lortzen dugun.

Aupa AMARA BERRI!!!!

Godoy:...................3
Espi:......................4
Aner:.....................3
Mozto:...................2
Arka:.....................2
Pablo:....................3
Jonan:...................2
Toki:......................3
Alberto:................5
Niko:.....................2
Jokin:....................3
_______________
Ruben:..................2
Montoya:..............3
Navarro:...............3
Miguel:.................3
Iñurri:...................2

2006-11-21

Amara Berri 2-2 Oiartzun

Goleatzaileak: Oiartzunek bere atean eta Mikel Asteinza burukada geldiezinaz!!
Hamaikakoa eta notak:

Godoy:.....................1
Asteinza:.................4
Mozto:.....................2
Arka:........................2
Korta:......................2
Pablo:.......................4
Arsuaga:...................2
Niko:........................2
Alberto:...................2
Jonan:......................2
Ruben:.....................2
__________________
Jokin:......................1
Espi:........................1
Navarro:.................2
Iñurri:.....................1
Toki:........................2
**Ibon montoya: 5 - "estuvo mojandose al lado del banquillo, cual pulpo debajo del agua(lo del pulpo es una indirecta, jejejej)"

Argazkietan garbi ikus daiteke partida ez zela baldintza onenetan jokatu.



2006-11-11

Roteta 1-1 Amara Berri

Gaurkoan Amara Berrik ezin izan du garaipena lortu Herreran.Partidua nahiko berdindua egon da, beraz, berdinketa zelaian ikusi denerako egokia dela esan daiteke.

Amara berriren gola partidua hasi eta berehara iritsi da.Tokik erdiraktu du eskuin egaletik eta Jonanek egundoko eskuinkada baten bidez izugarrizko gola sartu du.

Rotetak ordea, bigarren zatian sartu du bere gola.Pablok baloia eskuarekin jo eta epaileak penaltia pitatu ondoren.Gutxigatik baino Berro ezin izan du gola ekidin.

Hamaikakoa:

Berro:.................4
Montoya:...........3
Miguel:...............2
Mozto:................4
Asteinza:............2
Pablo:.................2
Arsuaga:.............2
Alberto:..............3
Toki:....................2
Jonan:.................4
Jokin:..................3
________________
Ruben:.................2
Niko:....................3
Navarro:...............1
Espi:......................2
Iñurri:....................1

2006-11-06

Amara Berri 1-0 Behobia

Denboraldiko 4. garaipena eskuratu du Amara Berrik gaur arratsaldean Martutenen.Amarakoek partidu oso serioa burutu dute arlo guztietan, naiz eta momentu batzuetan defentsan pixkatxo bat sufritu dugun.Aipatu beharra dago, azken lau partiduetan ez dugula golik jaso.

Partiduko gol bakarra Albertok lortu du partidua amaitzeko 10 minutu baino gutxiago gelditzen zirenean.Gola, bideoan ikusi dezakezuenez, ikusgarria eta benetan kalitatez beterikoa izan da.Zorionak Alberto!!

Taldea geroz eta hobeto ikusten dugu.Geroz eta konpetentzia gehiago dago eta guztiak gaude jokatzeko gogoarekin.Ziur nago Patxirentzat lan dela hamaikakoa egitea, gaur egun jokalari askok maila altua dutela erakusten ari direlako.Eta taldea oso ondo joatearen arrazoietako bat hori dela uste dut .Esan dudanaren adibide bezala hurrengo datua aurkezten dizuet;Gaurko partidurako 5 jokalari dealditik kanpo gelditu dira (Niko, Espi, Arka, Mista eta Aner)-(Lehenengo 4ak jokatzeko moduan zeuden, baina entrenatzera ez joatearen ondorioz geratu dira partidutik kanpo.Aner Portugalen dago lan kontuekin)

Sailkapenean 3. postuan jarraitzen dugu.Hurrengo partiduak oso zailak dira(Roteta-2º-,Oiartzun-5º-,euskalduna-1º-), beraz, ea denon artean norgehiagokak aurrera ateratzen ditugun.Zaleen animoak ezinbestekoak izango dira, beti bezala.Horregatik, gaurkoan, zaleen omenez hurrengo bideoa aurkezten dizue Iñigo Azurmendi jaunak(nik neuk grabaturikoa).



Hamaikako eta notak:

Berro:................4
Asteinza:...........4
Montoya:..........4
Miguel:.............3
Korta:...............3
Pablo:...............4
Arsuaga:...........3
Ibai:..................3
Alberto:............5
Jokin:...............4
Ruben:.............3
_____________
Toki:.................4
Mozto:..............3
Jonan:..............3
Navarro:..........3
Iñurri:..............3

2006-11-04

Tejidos 6 - 1 Idiazabal

Gaurkoan futbolzaleak lehen aldiz egon da Tejidosen partidu batetan eta badirudi zortea eman diogula, izan ere lehen garaipena eskuratu baitute gaurko arratsean Baldako polikiroldegian. Partidua nahikoa parekatsu hasi da baina minutuak aurrera joan ahala taldea aukerak izaten hasi da eta hala jokaldi eder batetan Nikok lehen gola eskuratu du. Bigarren erdian iritsi dira beste gol guztiak, aipagarria batez ere Sagasek sarturikoa, urrutiko jaurtiketa bortitz bati esker.
Ikusi beharko da ea garaipen honek hegalak ematen dizkien eta puntuak batzen hasten diren.

Bisitak