2009-12-20

Txooooooooootx!!!


Urtero bezala Sto Tomas eguna hemen daukagu jai-giroa ekarriz. Biharko ze plan daukazue??? ateratzeko intentziorik??? pentsatzen dut baietz... Bihararte!! ta bestela ba egongo gera!!

2009-12-09

Donostiako San Silvestre-a gertu da!!!

Kaixo blogzale guztioi. Gaur zuetako askok bezala email bat
jaso dut Lander Fraile-ren eskutik, denok jakingo duzuen moduan Amara Berriko entrenatzaile ohia izateaz gain azken urteotan San Silvestre lasterketaren antolatzaile ere bada. Bertan izen emateko epea iada irekia dagoela aipatzen du eta lasterketaren webgunera gonbidatzen gaitu. Aurten ere prezioa 10 eurokoa da, 20 euro lasterketa egunean izen eman ezkero. Berrikuntzen artean karrera ostean mobil bidez emaitza jasoko dugula aipatuko nuke. Probak 8,5 km inguru izango dituela dirudi baina ezin dut ziurtatu ez baitut datua webgunean bilatu (Landerri idatzi beharko zaio galdetzeko). Aurreko urteetan bezalaxe txipa izango dugu probarako.

Bestalde Urki-ren eskutik email interesgarri bat jaso dut aurten ediziorako proposamen berri batekin. Nola ez asmoa gure arteko "pikea" bizitzea da eta ideia parte hartuko dugunak bi taldetan banatzea litzateke, talde hauek orekatuak izan beharko dutelarik. Talde bakoitzeko lasterkari guztien denborak batu ostean denbora kaxkarrena lortu duenak pote bat ordaindu beharko dio talde azkarrenari. Oraindik ideia sortu berria da, hortaz zuen proposamen guztiak entzuteko prest gaude hala denon artean lehiaketa polit bat antolatzeko asmoz.

Hori da dena beraz, ea ahalik eta jende gehien animatzen garen eta urtea aldarte onean amaitzen dugun. Zuen proposamenen zain geratzen gara.

2009-11-27

Sautrela: Cien años de soledad

Aste honetan ere literaturaz idaztera animatzen naiz, kasu honetan duela egun gutxi amaitu dudan Cien años de soledad nobelaz. Jakingo duzuen moduan Gabriel Garcia Marquez idazlea da bere egile eta 1967an argitaratu zen lehen aldiz. Kritikari askok gaztelaniaz idatziriko bigarren lan garrantzitsuena bezala kontsideratzen dute, Cervantes-en Don Quijote de la Mancha-ren ondotik. Nik aurretik autorearen bi liburu irakurriak nituen lehenik (horietako bat askok oraindik gogoan dugun Relatos de un naufrago eta bestea Cronica de una muerte anunciada), biek zapore kaxkar xamarra utzi zidatelarik. Ordea ezin dezaket gauza bera esan irakurri berri dudanaz, benetan itzela iruditu baizait.


Nobelak oro har Buendia familiaren bilakaera kontatzen du belaunaldi ezberdinetan zehar. Istorioa Macondo izeneko herri irudikarian kokatzen da, bertan errealitatea eta fantasia etengabe nahasten direlarik. Hala liburuan zehar herriaren sorrera eta haren aldaketen lekuko izango gara, baita familiako oinordekoen istorio tragikoaz. Tituloak berak dioen bezala bakardadea da nobelaren ardatza, ez ordea bakardade fisikoa bakarrik. Bertako pertsonaiek bizitzan aurkitu daitezkeen bakardade mota ezberdinak jasango dituzte: maitatu ezin duenaren bakardadea, maitatua izan ezin denaren bakardadea, esperoan bizi denaren bakartasuna... Idazleak ordea gai ugari jorratzen ditu, hala nola inzestoa, ipar amerikarren konkista gosea, guda, erlijioa, hau guztia fantasia ikutu batekin aurkeztua. Hala nola latinoamerikar herrialdeek historian zehar bizi izandako eboluzioa kontatzen du, beti ere errealitatearekiko distantzia bat mantenduz.

Nobelaren puntu indartsuenetako bat idazleak derabilen teknika narratiboa da. Narratzaileak lehenaldian kontatzen du istorioa, baina noizbehinka ostera gertatuko diren pasarteak aurreratuz. Alde hortatik, Buendiatarren istorioa ziklikoa dela esan liteke, denbora igaro arren aurretiko egoerak errepikatzen direlako etengabe. Ikusiko duzuten moduan ordea hau ez da guztiz betetzen, denborak ez baitu barkatzen Macondon. Nobelaren ziklikotasun edo errepikakortasunak gogoeta ugari sortarazi ditu literatur kritikarien artean.

Uste dut orain arte idatzitakoarekin nahikoa duzutela liburua irakurtzera animatzeko (hala zen nere intentzioa behintzat). Neuri pertsonalki liburu borobila iruditu zait eta sakona, sakonegia akaso. Zorionez edo zoritxarrez orrialdearen behe aldian argibideak zituen edizio bat irakurri dut eta horien bitartez istorioak azpian duen mami guztiaz ohartu naiz. Nik hala ere lehenik "garbi" irakurtzea gomendatzen dizuet.

Besterik ezean besarkada bat eta asteburu oparo bat opa dizuet.

2009-11-22

AURTEN BAI



Ikaragarria beste behin Anoetan ikusitakoa. Gure Errealak Kartajena "handia" lidergorik gabe utzi du gure mesedetan, Agirretxeren gol batekin...azken minutuan!


Lehenengo zatia, ohitura den bezala, penagarria izan da gure mutilen aldetik. Bigarrenak ordea beste itxura bat hartu du. Rivasen borrokak, Ansotegiren defentsa lanak, Griezmannen majiak eta gaur, bereziki, ELUSTONDO HANDIAREN partidu borobilak garaipenaren bidea erakutsi dio taldeari. Murtziakoek bigarren zatia 10ekin jokatzeak ere gauzak erraztu dituen arren, argi zegoen gaur garaipena txuriurdina zela.


Azken minutura arte itxaron izan behar dugu gola ospatzeko eta oihukatzeko. Agirretxek, bazuen garaia, Nsueren erdiraketa bat sare barrura bidali du, taldearen jokaldi on baten ostean. Liderrari irabaztea polita da, gu lehenak izatea hobea, baina horrelako garaipenek benetan talde eta afizio baten fedea erakusten dute.


ERREALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2009-11-14

Literatur gomendioa: Obabakoak

Azken aldian bloga izaten ari den gai zabalkunta ikusita blogzaleoi literatur gomendio bat egitera animatu naiz. Gauza da Donostian igaro nuen astean zehar aspaldian ( 17-18 urte inguru nituelarik) irakurririko liburu bat ikusi nuen liburudendan, Obabakoak. Oroitzen nintzen bere garaian ordurarte irakurririko onenen artean geratu zela nire oroiminean eta igarotako urteek liburuaren bigarren irakurketa bat egiteko aukera ematen zidatela pentsatu nuen. Duda izpirik egin gabe liburua erosi eta dendatik irten nintzen.

Eta zer esango dizuet, liburu honek badu halako magia bat zein oso lan gutxietan aurki daitekeen. Badakit ez naizela kritiko onena izango baina uste dut iada dezente liburu irakurri ditudala esan berri dudana zilegi dela azpimarratzeko.

Obabakoak gehienok jakingo duzuen moduan 1988an argitaratu zen, Espainiako Narratiba Saria lortzen zuen lehen lana izan zelarik. Ipuin-bilduma hau 36 hizkuntza ezberdinetara itzuli da dagoeneko eta are garrantzitsuagoa, euskararen existentzia munduko literaturan zehar zabaldu du.

Liburuak gainontzean egitura "konplexu" xamarra du, bi zati nagusitan banatzen delarik. Lehen erdia istorio labur ezberdinetan banatzen da, gehiengoak alegiazko Obaba herrixkan gertatzen dira edo harekin harremana dute. Obaba herria bera Euskal kultura eta bizimodu zaharraren metafora moduko bat dela esan daiteke, baina fikzioa etengabe errealitatearekin nahastuz.

Bigarren zatian bada istorio nagusi bat, baina tartean istorio txikiak nahasten direlarik bitartean. Hala ere nahiago dut ezer ez esan hauetaz hobe baita irakurleak berak aurki eta irakurri ditzala. Interesgarria da benetan nola horren hurbil eta itxia agertzen den paisaia batetik autoreak ateratzen dituen gogoeta filosofiko eta unibertsalak. Eta niretzat garrantzitsuena, ia istorio orok badu emozioak transmititzeko gaitasun hori.

Zorionez edo zoritxarrez Obaba antzinan geratu zen mundu bat dela esan daiteke, nahiz eta nik uste badiren oraindik gure Euskal Herrian zokoraturik bizi diren obabatar ugari. Obaba eta bere bizimoduaren heriotza Soinujolearen semea nobelan jorratzen ditu Atxagak. 2004an argitaraturiko nobela honek ere sekulako arrakasta izan du bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, zenbait argitalpenek Atxagaren nobela behin-betikotzat hartu dutelarik.

Amaitzeko esan beharra dut, Polonian Obabakoak irakurtzeak benetan bihotza estutzen duela eta horrek uste dut zerbait esan nahiko duela. Honegatik Batxilergoan edota institutoan liburu hau irakurtzera "bortxatuak" izan zinetenoi beste aukera bat ematera animatzen zaituztet, gaztaroko trauma horiek ahaztu eta euskal literaturaren obra handienetako bat denaz goza dezazuen.

2009-11-08

Behobia 2009

Azkenean iritsi da egun handia eta gure korrikalariak fin aritu dira ibilbidean zehar. Euria eta haizeari aurre eginez denera ia 15.000 korrikalarik ekin diote lasterketari. Badirudi eguraldiak jende asko etxean utzi duela, gauza trixtea benetan hainbat jende dortsalik gabe geratzen dela ikusirik. Denen artean azkarrena Rafa Iglesias salamankarra izan da, Chema Martinez faboritoaren aurretik helmugaratu delarik 1:01:16ko denborarekin.

Gure lagunen artean Agirre izan da lehena 1:13:06ko denborarekin. Badirudi azken aldi honetan igarotako bronquitisak ez diola kalte handiegirik egin. Gainontzean sailkapena honakoa izan da.

Postua

Izena

Abizenak

Partziala

Guzt. Denbora

141

Jon

Agirre Dorronsoro

00:35:43

1:13:06

365

Endika

Erregerena Redondo

0:37:08

1:16:50

806

Aitor

Erregerena Redondo

0:38:18

1:19:55

3096

Unai

Rezabal Villaverde

0:44:10

1:28:45

4456

Julen

Landa Etxeberria

0:46:42

1:32:31

6013

Eneko

Urkiola Fabrega

0:46:44

1:36:22

8088

Alex

Zabalza Dorronsoro

0:49:35

1:41:18


Zorionak beraz guztioi eta zuen kronika pertsonalaren esperoan geratzen gara, Polonialde honetatik benetan eskertuko da eta.





Mil esker Olanori argazkiengatik. Hurrengo urtean korrikan ikusi nahi zaitugu hala ere!

2009-10-24

Urki jauna

Ez dakit ondo nola baina argazki honetan Urki agertu zaigu. Nork esango zuen gure pisukide polakoaren Donostiako argazki bilduman aurkituko genuela...

2009-10-16

Rudolf Ares & Company



Inglourious basterds





Mimosin etxera!

Patxiren gabinete berriak jendearen erreakzio anizkoitzak sortarazteaz gain umorerako biderik ere eman du. Goian gehitu ditugun bi muntaia hauek horren adibide bat besterik ez dira. Ikusi daitekeen moduan kreatibitaterik ez da falta euskal internauten artean. Albiste honekin zuei animatu nahi zaituztegu topatutako edozein komiki edo irudi igotzera, denon artean giroa pixka bat erlaxatu dadin.

Klik egin irudian hobeto ikusteko

2009-10-12

Erreala liderra dugu!

Atzo Salamancaren aurka 2-0 irabazi eta gero Erreala bigarren mailaren lidertzan aurkitzen da zazpigarren jardunaldia ostean. Atzo jokatutako partiduan taldeak txispa eta malizia erakutsi zuen, aukerak ugari izan zirelarik partiduan zehar. Azpimarratzekoa aurrealdeko jokalari berriek eskaintzen duten azkartasun eta ideia frexkoak. Griezmann, Zurutuza eta Agirretxe etengabe bilatzen dira elkarri. Argi dago momentu txarrak etorriko direla baina gutxienik goza dezagun ahal dugun bitartean, disgusto nahikoa izan dugu ta azken urteotan.


2009-10-04

Erreala igoera postutan!

Gaurkoan Errealak garaipen benetan garrantzitsua erdietsi du Numantziaren aurka (1-3), igoerarako borrokan aurkari zuzena izango den taldea. Lehen zatian 0-2ko markagailuarekin joan da aldageletara Zurutuza eta Xabi Prietoren golekin. Bigarren zatian partidua itxusi jarri da Numantziaren golarekin baina soriarrak oraindik gola ospatzen ari zirela Xabik hirugarren gola lortu du falta jaurtiketa bat buruz errematatuz.

Azpimarratzekoa batez ere haseratik aritu den hamaikakotik 10 harrobiko jokalariak zirela, denak Claudio Bravo izan ezik. Badirudi gainera Zurutuzak partidu interesgarria egin duela. Hortaz lasaitasuna mantendu behar den arren pozgarria da denboraldia ilusio pixka batekin hastea.

Zuen eritziaren esperoan geratzen naiz. Agur bero bat Wroclaw-etik.



2009-09-08

Mini Ryder Cup

Hernaniko Saretxo Txiki-Golf elkarteak aspaldi ikusi gabeko ikuskizuna eskaini zuten bertara hurbildu ziren 9 golf maixuek.


Ryder Cup famatuaren lehiaketa sisteman oinarrituta hiru talde osatu ziren zorizko aukeraketa batez.

A taldea Tiger, Endika eta Anderrek osatzen zuten. Tigerren putt-ak eta Anderrek aurkeztu zuen golf-lari piurak erreferentzizko talde bilakatu zituen hasieratik. Endikak berandu adierazi zuen bere parte hartzea, kartak gordetzeagatik-edo, eta bere maila inkognita bat zen.




B taldea Sagas, Olano eta Unaiena zen. Talde orekatua, kolpe luze edo motzetan disdira berezirik izan gabe baina zirkuitu duina egiteko ziurtasunarekin.



C taldea berriz Urki, Julen eta Aitorrek bete zuten. Talde tapatua deritzona. Apustuzaleek ez zekiten nolako lana espero. Aitorrek ere azken orduan eman zuen izena eta argazkia ateratzeko unean Urkik golf makila zakilarekin eutsi izana neke seinaletzat hartu zuten artekariek.


Honela hiru lehiaketa multzo osatu ziren taldeen ordezkari nahastuekin, lehen lehiaketa multzoa Sagas, Urki eta Tiger-ek osatu zuten, bigarrena Julen, Endika eta Olanok eta azkena Aitor, Ander eta Unaik. Honen helburua txapelketaren garbitasuna bermatzea izan zen taldeen arteko mesfidantza nabaria baitzen.

Jokoaren irakurketa ezberdina egin zen lehiaketa multzo ezberdinetan. Sagas, Urki eta Tiger-en taldea "puristen" taldea izan zen edozein egoeratan makila sartzen zutelarik. Hauek jokatzeko eraren inguruku kexu nabariak bota zituzten Aitor, Ander eta Unai edo "aperturisten" taldearen aurka. Hauek pilota apur bat mugitzen baitzuten nonbait trabatuta gelditzen zenean

Amaieran emaitzak argiak izan ziren, A taldeak garaipen erosoa lortu zuen Endikaren errekor bikainari esker. B eta C taldearen artean borroka egon bazegoen baina futbolari onenek bezalaxe une erabakigarrian kalitatea azaleratu zuten. Zulo zailena zen 15. eta bertan 17 kolpeko aldea lortu zuten B taldearekiko.

Hemen emaitzen laburpena:


2009-08-24

LOPEZ LEHENDAKARIARI ELKARRIZKETA


Atzo, igandea, Patxi Lopez lehendakariari eginiko elkarrizketa irakurri ahal izan genuen bi egunkarietan. Batzuentzat gustokoa izango da, beste batzuentzat gogaikarria. Nik hiru esaldi atera ditut eztabaidarako, ia norabide bakarrekoak hirurak, elkarrizketa osoari buruz eztabaidatzea luzeegia litzatekeelako:


1. Estamos introduciendo normalidad. Hay muchísima menos crispación política.

2.La condena no es más que un requisito ético y moral, no legal ni político.

3. Hay una libertad de expresión y manifestación que tiene que estar salvaguardada. Y hay una línea muy fina entre eso y la apología de la violencia. Corresponde a la Justicia definir qué es lo que cae a cada lado de la línea.


Elkarrizketa osoa irakurri nahi duenak El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoako webguneetan aurki dezake.


Ea komentario interesgarriak ateratzen diren.

2009-08-21

Proposamenak blogaren etorkizunaz

Iada badira urte batzuk bloga eratu genuela eta nahiz eta egun hobeak bizi izan dituen oraindik ere gutako askorentzat erreferentziazko webgune izaten jarraitzen du. Hala ere onartu behar dut aspaldian guztiz utzia dudala eta honegatik zuei laguntza eske natorkizue.

Nire ideia blogak berriro ere bizia berreskuratzea da eta honetarako zuen laguntza behar dut. Lehenik eta behin administratzaile kopurua igotzea pentsatu dut honela bloga maizago frexkatzeko asmoz. Hortaz zuen artean idazteko prest dagoen edonork bere gmail helbidea eman diezadala. Noski, eskertuko nuke artikuluak nolabaiteko zentzu bat edukitzea, hots, blogak fundamentu pixkat mantendu dezala. Albiste edo artikuluen gaiak ez du axola, beti ere jendearen interesa pizten badu: kirol albisteak, musika gomendioak, gogoetak...

Hori da dena, badakit egun hauek ez direla akaso aproposenak honelako zerbait proposatzeko baina beno, zuen partehartzea espero dut. Nola ez, edozein ideia edo proposamen gustoki jasoko dut.

Ongi izango zaretelakoan besarkada bero bat Polonialdetik.

2009-07-25

Tour-eko azken txanpa

Gaur jokatuko da Tourreko azken lasterketa garrantzitsua, Mont Ventoux handian amaituko delarik. Dagoeneko Tourreko garailea erabakita egon arren (sorpresa handirik ezean) ziur gaurko etapak ikuskizuna eskainiko duela. Espero dezagun Astar handiak gaurkoan ere lan txukuna egitea eta ea hala hamar lehenengoen artean amaitzen duen. Egia esan txalotzekoa izan da bere jarrera Tour guztian zehar eta etapa garaipenak sekulako poza ekarri du jarraitzaile guztiongana.


Besterik gabe egun ona izan dezazuela eta zorionik beroenak nire aldetik Astarloza handiari.

2009-06-27

Poloniara!!!

Denok dakizuen moduan bihar eta etzi Unai, Nekane eta ni Poloniara goaz lau hilabetez praktika batzuk burutzera. Hau dela eta aipatu nahi dizuet datozen hilabeteetako abentura eta argazkiak erbestetik.blogspot.com blogean jarriko ditudala. Bertan argazki nagusiak etab. jarriko ditut baina adi egon baita ere facebook-era. Espero dut zeuen gustoko izatea eta aurrekoan baina partaidetsuago izatea.

Zaindu zaitezte eta hurrena arte!

2009-05-24

AMARA BERRI LEHEN MAILAN!!!

Amara Berriko mutilek erregionaletako lehen mailara igotzea lortu dute asteburu honetan.

ZORIONAK TALDEKIDE GUZTIEI!!!


2009-05-12

Errege Kopako Finala

Beno, lehenik eta behin esan albiste hau dagoeneko pilaturik dagoen mezu kopuru handia dela eta jartzen dudala, denok dagoeneko nahikoa nazkatuta baikaude futbol partida honen albisteetaz. Hala ere finalerako zuen pronostikoa jakin nahiko nuke. Bartzelonak lotsagarri utziko al du Athletic? Hala bilbotarrak beren jarraitzaile zoroek kutsaturik Manchester direlakoan arituko dira? Zuen eritziaren esperoan geratzen naiz.

2009-04-07

Hasi da Euskal Herriko Itzulia

Atzo hasi zen Euskal Herriko Itzulia eta nola ez futbolzaleak-eko hainbat blogzale bertan izan ziren. Aurtengo edizioa Ataunen hasi da eta lehen etapa ere bertantxe amaitu zen, Luis Leon Sanchez izan zelarik garaile. Agirre jaunaren gonbitari esker Ataunen gaua pasatzeko aukera izan dugu, bere "etxetxo" ederrean. Pala partiduak ere ez ziren falta izan bart arratsean.

Besterik gabe argazki batzuekin uzten zaituztet. Ondo izan!







2009-02-18

Lekua hartuta dago

Alorrenea sagardotegian hartu det 20-25 lagunentzako. Bazkaltzeko ordua 14,15-14,30 inguruan azalduko gerala esan diot eta zenbaki zehatza ostiral inguruan esango diodala. Beraz, norbait gehiagok apuntatu nahiko balu, hemen jar dezala edota neri komentatu diezadala. Oraingoz, zihur apuntaturik gaudenak hauek dira:

-Punzz
-Joxpi
-Etxebe
-urki
-Toki
-Landa
-Aitor E.
-Olano
-Zabaltza
-Ayem
-Julen G.
-Agirre
-Inko
-Pol
-Lertxundi
-Niko

Lekua: 13,00tan Txamarta garagardotegian (Venta del Curro ondoan dagoen plazan), autobusa 13,45 inguru hartzeko...

Ba, besterik gabe, larunbatarte!!!

2009-02-08

SAGARDOTEGIA: Proposamena


Joan zen hilean hasi zen 2009ko sagardotegi denboraldia eta urtero bezala, kuadrillako bat egin beharko dugu. Orain jendea askeago egongo da azterketak pasatu ondoren eta nere proposamena otsailak 20-21-22ko asteburu hortan egitea proposatzen dut. Aurreko urtean bazkaria larunbat batean egin genuen ondoren Hernanira joanez eta nik hura errepikatzea proposatzen dut. Ez dakit jendea nola ibiliko den asteburu horretan, baina eskola-kirolik ez dagoenez asteburu aproposa iruditu zait. Beraz, zuen erantzunaren zain geratuko naiz. Hemen jartzearekin nahikoa da.

Beste egunen batean egitea proposatzen baldin baduzue ez dago arazorik. Hori bai, aste honen buruan erantzun horrela ahalik eta denbora gehiago edukiko dugu lekua hartzeko, garai honetan topera egoten baitia sagardotegiak... Bazkaltzeko lekua aurreko urteko toki berdinean egin dezakegu (Alorrenean) edo bestela Lizeaga, Gartziategi... ZUEK ESAN!
Larunbat arratsaldean baude partiduak dituzten batzuk eta horiek etortzeko hoberena afaria egitea da. Azkenean, realak igandean 17,00tan jokatzen du eta ez larunbatean, hasieran jarrita zegoen bezala. ZER NAHI DEZUTE:
AFARIA ALA BAZKARIA?????????

2009-01-01

San Silvestre 2008

Atzo urteari amaiera emateko San Silvestre lasterketan parte hartu genuen blogzale ugarik. Giroa urtero bezala bikaina izan zen eta gainera aurtengoan eguraldia ederki portatu zen, eguzkia lagun izan genuelarik. Hori bai, lasterketan zehar haizeak gogor astindu zuen Kontxako eta Zurriolako paseabideetan. Goraipatzekoa batez ere Aitorren lana, 17. postuan geratu zeelarik helmugan. Besteok hortxe ibili ginen, ahal zen modurik duinenean lasterketan amaitu nahiean. Besterik gabe urte berri on futbolzaleaken partetik.

SAILKAPENA




Bisitak