a utzi zidatelarik. Ordea ezin dezaket gauza bera esan irakurri berri dudanaz, benetan itzela iruditu baizait.Nobelak oro har Buendia familiaren bilakaera kontatzen du belaunaldi ezberdinetan zehar. Istorioa Macondo izeneko herri irudikarian kokatzen da, bertan errealitatea eta fantasia etengabe nahasten direlarik. Hala liburuan zehar herriaren sorrera eta haren aldaketen lekuko izango gara, baita familiako oinordekoen istorio tragikoaz. Tituloak berak dioen bezala bakardadea da nobelaren ardatza, ez ordea bakardade fisikoa bakarrik. Bertako pertsonaiek bizitzan aurkitu daitezkeen bakardade mota ezberdinak jasango dituzte: maitatu ezin duenaren bakardadea, maitatua izan ezin denaren bakardadea, esperoan bizi denaren bakartasuna... Idazleak ordea gai ugari jorratzen ditu, hala nola inzestoa, ipar amerikarren konkista gosea, guda, erlijioa, hau guztia fantasia ikutu batekin aurkeztua. Hala nola latinoamerikar herrialdeek historian zehar bizi izandako eboluzioa kontatzen du, beti ere errealitatearekiko distantzia bat mantenduz.
Nobelaren puntu indartsuenetako bat idazleak derabilen teknika narratiboa da. Narratzaileak lehenaldian kontatzen du istorioa, baina noizbehinka ostera gertatuko diren pasarteak aurreratuz. Alde hortatik, Buendiatarren istorioa ziklikoa dela esan liteke, denbora igaro arren aurretiko egoerak errepikatzen direlako etengabe. Ikusiko duzuten moduan ordea hau ez da guztiz betetzen, denborak ez baitu barkatzen Macondon. Nobelaren ziklikotasun edo errepikakortasunak gogoeta ugari sortarazi ditu literatur kritikarien artean.
Uste dut orain arte idatzitakoarekin nahikoa duzutela liburua irakurtzera animatzeko (hala zen nere intentzioa behintzat). Neuri pertsonalki liburu borobila iruditu zait eta sakona, sakonegia akaso. Zorionez edo zoritxarrez orrialdearen behe aldian argibideak zituen edizio bat irakurri dut eta horien bitartez istorioak azpian duen mami guztiaz ohartu naiz. Nik hala ere lehenik "garbi" irakurtzea gomendatzen dizuet.
Besterik ezean besarkada bat eta asteburu oparo bat opa dizuet.
63 comentarios:
Aitorrek idatzia:
Bihar txirrindan ibiltzeko norbait apuntatzen?
Agirre iten deu berriro leitzako buelta?
eskerrik asko Iñigo!!
iñigo, nik zuk bezala relato de un naufrago ta cronica de una muerte anunciada irakurri nituen ta ez zidaten inongo zirrararik sortu.
animatzen da norbait zerbait hartzera?
Endika eta Ni prest gaude
Errealak gaur irabazi egin beharra zuen. Aranburu guztiz desagertua dabil azken aldian eta nere ustez hurrengo partidutik aurrera Zurutuza jarriko nuke bere lekuan.
Landa, Urki eta Ayem:
Finalerako txartelik ezin izan det lortu, agerturik baitzeuden bila joan naizenean...hurrengoan lehenago espabilatu beharko deu!
blaugrana al vent...
http://www.insurgente.org/modules.php?name=News&file=article&sid=18496
Orain aspertu xamar nagoela gauzatxo bat aipatu nahiko nuke, lehenagotik denok dakigun zerbait den arren hemen Polonian are gehiago nabarmentzen ari zaidalako batez ere.
Gauza da gure inguruan gertatzen diren gauzetaz ohartzeko dozena erdi baina egunkari gehiago irakurri beharra izaten ditudala egunero. Negargarria iruditzen zait bai egunkari euskaldun zein espainiarretan dagoen itsutasuna interesatzen ez zaien albisteekiko. Eta esan bezala badakit hau beti eman dela, eta ez bakarrik gure lurraldean, atzerrian ere hala moduz gertatzen baita. Baina hala eta guztiz ere esan bezala trixtea iruditzen zait benetan zelako kazetaritza maila eskaxa dugun, beti ere alor hau objetibotasunaren ikuspuntutik azterturik.
Ez naiz sakonkiago sartuko nire gogoetarako ahalmena eskaxa delako guztiz baina zuen eritzia gusto handiz irakurrik nuke.
Gabon eta ondo lo egin.
iepa iñigo, egunkari dexente internet bidez irakurtzeko ohitura hartu nuen nik ere. Gutxira ohartu nintzen bigarren egunkaritik aurrera albiste errepikatuak besterik ez nituela irakurtzen. Aldatzen dena zuzendaritzaren ildo politiko finkoa besterik ez da. Normalean, jakin daiteke egunkari bakoitzak ze albiste azpimarratu eta zein ikuspegitik aztertuko dituen. Zurekin ados nago gaur egungo kazetaritzak ez duela artikulu sakonik sortzen eta eguneroko pin-pan-pun politiko edo futbolistikoan oinarritzen dira soilik.
Asko hitzegin da prentsa idatzia krisi sakon batetan murgilduta dagoela doainiko egunkari (20 minutos eta ¡Qué! narrazioari irain bat besterik ez dira), internet eta publizitatearen murriztea dela eta. Nik uste det kriston empanadarekin daudela eta ez direla konturatu jendea dagoeneko asetu dutela beraien erdi mailako kazetaritzarekin. Nik geroz eta gehiago erabiltzen ditut blogak informazio iturri bezala: adierazpen askatasun gehiago dute, ikuspegi eta gai ezberdin guztiei buruzkoak dauzkazu eta ideia berritzaileagoak daude. Nik uste tendentzia hori izango dela. Adibidea: hemengo unibertsitatean egunerko El Pais oparitzen dute eta aleak ez dira agortzen.
Ba orain blogak esan dituzula eskertuko nizuke baten bat gomendatuko bazenit. Hain juxtu gaur nere lankide gehienak bidaian joanak dira eta nire lanak amaiturik ditudanez ezer egin gabe nago ordenagailu aurrean.
Iepa iñigo, hauek dira nik normalean bixitatzen ditudanak (RSS sistema gomendatzen dizut post berriak azkarrago topatzeko)
# SUSTATU: albisteak
http://sustatu.com/
Ez da berez blog bat, euskarazko interneteko albistegia da. Bereziki internet, teknologia berriak, euskara eta kulturari buruzko albisteak. Nere ustez oso ondo dago.
# ESPOILER: telebista serieak
http://blogs.elpais.com/espoiler/index.html
Seriei buruzko bloga, astearte eta ostegunero azken orduko albisteak argitaratzen ditu. Gainontzeko egunetan gaur egungo edo iraganeko serieei buruzko post-ak idazten ditu. Nere ustez datu base bikaina da telesail berriak ezagutzeko.
# ESPOILER TV: telebista serie agenda
http://espoiler.tv/
Aurreko blogaren anaia. Astean zehar ze serie emitituko diren ikusi daiteke. Erregistratuz gero ajenda pertsonal oso interesgarria sor daiteke. Oso erabilgarria.
# BUGATTIKO BIHURGUNEA: 1 Formula
http://kanalak.berria.info/1formula/
Berriaren webguneko bloga, albiste ugari eta Toyotako ingeniaria den Xabier Karrarak kolaborazioak egiten ditu.
# EL BLOG SALMON eta GURUSBLOG: Ekonomia
http://www.elblogsalmon.com/
http://www.gurusblog.com/
Sagasi esker ezaguturiko blogak. Oso eguneratuta daude eta ekonomia kapitalistaren nondik norakoak ezagutzeko oso ondo daude, era ulergarria idazten dute eta post teknikoetaz aparte kuriositateak ere sartzen dituzte. El blog salmon-ek "conceptos basicos sobre economia" sail erabilgarria dauka:
http://www.elblogsalmon.com/el-blog-salmon/conceptos-de-economia
Esandakoa, hemen ez dezu sistema ekonomikoari buruzko kritikari irakurriko baina kapitalismoa ulertzeko blog bikainak dira.
# ALDIRI: arkitektura
http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri/
Ander eta bere unibertsitateko kide batzuen artean sorturiko aldizkariaren bertsio digitala. Arkitekturaz ezer gutxi dakigunentzat ere interesgarriak diren gaiak aurkezten dituzte.
# MIKROIPUN-LABEA: mikroipunak
http://baleike.com/blogak/mikroipuinak
Hau gustatuko zaizu, idazle batek ipun laburrak argitaratzen ditu. Ez dakit zer dela eta gaur ez dabil.
Portzierto, egunkariei errepaso azkarra egiteko web gune honetan munduko egunkari famatuenen azalak bistaratu ditzakezu:
http://kiosko.net/
Eskerrik asko hi!!!
Zuzeu iada ezagutzen nuen Unairi esker eta egia interesgarri egoten da. Lastima oraintxen nagusia eta etorri direla, jeje. Etxean ikuskatuko ditut besteak.
Gabonetan DVD batzuetan opari hau pasa beharra dizuet. Niretzat orain arte ikusi dudan serie interesgarrienetakoa. Bigarren denboraldi haseran naiz dagoeneko eta momentuz guztiz harrapatua nauka.
Twin Peaks
JAJAJAJAJAJAJAJA
http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2009/11/que-jueguen-el-partido-de-la-selecci%C3%B3n-sin-estos-p%C3%A9simos-profesionales.html
Badiolak esango lukeen bezala: "Joe Iñaki, pero vaya articulo Iñaki".
Gaur ere badirudi lanik gabe egongo naizela (tristea da, batzutan ordu extrak sartzen egon eta bestetan berriz ezer ez egiteko edukitzea).
El blog salmon delakoa irakurtzen nabil, interesgarria eta gomendagarria benetan.
Iñigo, ni Microsiervos.com eta enchufa2.com en sartzen naiz.
bietan bitxikeri dexente jartzen dituzte
aurrrekoa nin nitzen
aurrekoa ni nintzen
eta aurrekoa ere.
oker ez banago aurrekoa aitor zen
Jode Aitor, protagonista hutsa egina zaude.
Atzo gure elektrikako irakaslea izandako Luis Mari Bandres hil zen. Nork ez du ahaztuko bere "eta orain fasoreen mundura pasako gara".
Albistea
Puf uste det nire repea aspertuta dabilela....!! jeje nik iten dudana iten badu, normala iruditzen zait!!!
Galdera friki bat korrikalarientzat:
Nik uste dut zapaltze neutroa dudala (ez nago guztiz ziur baina hala uste det). Nire galdera da ea pronadoreentzat zuzenduriko zapatilak erosi ahalko nituzkeen. Gauza da hemen Wroclaw-en topatzen ari naizen zapatila guztiak pronadoreentzat direla eta gainera ofertan daude asko. Aitor, igogailuen artean denborarik baduzu eskertuko nizuke zure gomendioren bat.
Iñigo neutro bazea eta pixu ez asko +/- edozein erabili dezakezu batetik besterako aldea errefortzu eta amortiguazioan baitago gehienbat eta zuk ez dezu pronatzaile edo supinatzaileek duten alboetako desgasterik egiten.
Lesioarena honena fisiora jutea da oso zaila baita zehazki zer den jakitea (tendinitis, rotura txiki bat, fasziaren inflamazioa, sobrekarga, hezurrarekin urratua...), beraz fisioak erlajatu dezala zonaldea, gero aste bete geldi egon eta pixkanaka hasi, hori da nere gomendioa.
Ondo segi.
Aurrekoa ni nintzen jajaja
Nin zapatila neutroak erostearen aldekoa naiz!Ze lesio txiki bate eragin dakizuke, edo ez.... hori ez dago jakiterik.
NIk orain ezker txorkatila minduta daukat. Puztu zitzaidan igandean, ta kontua da ez naizela konsziente nola egin ahal izan dudan!!!
Agian mediku deportibo batengana joan beharko naiz begiratzea!!
Ez zera lesionatuta dagoen bakarra Iñigo!!
Joe, ni nire molestia honekin iada desesperatzen hasia naiz. Gauza da egun batzutan ia sentitu ere ez dudala egiten eta ordea gaur bezala, goizean goizetik ibiltzean zerbait nabaritzen dut. Hala ere asteburu honetan korrikan aterako naiz, sikiera 15 minutu eta xuabe-xuabe, hankak nola erantzuten duen ikusteko.
Gauza bat, Donostian non begiratu daiteke zure zapaltze mota? Irakurri dut zenbait kirol dendetan badirela gai esateko. Badakit onena podologo batengana edo joatea dela baina ez dut uste horrenbestera iritsiko naizenik. Orain arte nire Kalenji kutreekin arazorik gabe ibili naiz hortaz xibaritismo gehiegirik ez dut behar.
Proiektu berria:
ED14 TT: Ez dok 14 Txirrindulari Taldea!!
Asmoa, ekipazio herrikoia ateratzea eta txirrindulari klasika ezberdineta lagun-talde bezala parte hartzea!
Entrenamenduak taldean egitea.
Izen ematea:
- Julen
Proiektu berria:
ED14 TT: Ez dok 14 Txirrindulari Taldea!!
Asmoa, ekipazio herrikoia ateratzea eta txirrindulari klasika ezberdineta lagun-talde bezala parte hartzea!
Entrenamenduak taldean egitea.
Izen ematea:
- Julen
-Aitor
Proiektu berria:
ED14 TT: Ez dok 14 Txirrindulari Taldea!!
Asmoa, ekipazio herrikoia ateratzea eta txirrindulari klasika ezberdineta lagun-talde bezala parte hartzea!
Entrenamenduak taldean egitea.
Izen ematea:
- Julen
-Aitor
-Ioritz
Iñigo hobe dezuna da fisio batengana joan. Ea masaje on batekin deskargatzen dizun zonaldea, ze agian kontraktura edo olako zehozer dezu.
Bestela, pisadarena ikusteko, hobe profesional bat. Nai bazu nire podologoraren erreferentzia emango dizut, "avnda libertad" kaletik gertu dago.
ondo segi
Iñigo egin kaso neri eta ez 3'20''-ri zerbaitegatik naiz 3'15'' eta ez 3'20'' jejeje
zuk 3´15 era korritzen bazu, sansilvestre irabazikozu, ta hori ez da posible! ejjeje
Marco zapatilak belar, lur, grabatxo, belar artifizial, asfalto eta gizakiak sortu duen edozein gainazaletarako baliogarriak dira.
Zapatila hauen sendotasunak behatzetako mina zer den ahaztaraziko dizu, zientzialariek frogatu dutenaren arabera Dr. Martins zapatilen pareko propietateak ditu.
Udako lasterketarako primerakoak dira. Azalak duen xurgatze erraztasunarekin bidean aurkituriko putzu guztietatik pasaz gero ur putzu fresko bat izango duzu lasterketa guztian zehar. eskertzekoa benetan.
Negurako ere ez dute parekorik. Esan dugun bezala fluidoak sartu sar daitezke baina ezinezkoa da ezer ateratzea. Gorputzak sorturiko berotasun natural eta izerdia oinetan metatzen du ibilbidea goxo goxoa izan dadin!
Zapaltze neutroa? Marco enpresan ez dakigu hori zer den, gure zapatilek fisionomia guztietarako balio baitute. Hobe esanda, Marco zapatilak dira Zapaltze Unibertsala duten bakarrak.
Zerren zai zaude berriro lasai korrika egiteko? Izan osasuntsu, izan MARCO!
PD: Easo Sportera joan eta Amara Berri KEan jokatzen duzula esanez gero %10eko beherapena izango dezu!
PD2: Azken orduko eskaintza: M letra gorridun serie limitatua atera berri dugu, erosi ezazu zure parea agortu aurretik!
Ez dakit nork idatzi duen azkena baina 5 minutu barre eginez igaro ditut. A zer oroitzapena Marco handiekin.
Txalotzekoa!
Denok dakizuen bezala ni Marcozale amorratua izan naiz beti...nere kirol ibilbidean zehar ez nau sekula bide bazterrean botata utzi!
Para muestra un botón: oraindik armarioan gordeta dakat azkeneko zapatilla parea, hurrengo partidua noiz jolastuko zain!
Benetan bikaina aurreko komentarioa...
MARCO YOU'LL NEVER WALK ALONE!
Dime que botas calzas y te dire quien eres
Proiektu berria:
ED14 TT: Ez dok 14 Txirrindulari Taldea!!
Asmoa, ekipazio herrikoia ateratzea eta txirrindulari klasika ezberdineta lagun-talde bezala parte hartzea!
Entrenamenduak taldean egitea.
Izen ematea:
- Julen
-Aitor
-Ioritz
-Zepe
Apa kuadrilla!! ze muz astea?
Badakit eguraldi txarrakin pereza sartzen dela, baina arratsalden potetxo bat?
Ondo mozto pote eta dardos? 6 edo7tan?
Interneten aurka hartzen ari diren neurriei buruz zeozer jakin nahi duenarentzat:
Adiós la libertad de expresión
norbait animatzen da errealaren partiduaren aurretik palan jokatzera? esaterako 16:00tan?
Film gomendio bat: Looking for Eric. Pelikula ingeles honetan Eric Cantona handiak parte hartzen du. Drama eta komedia arteko nahasketa bat da. Neri pelikula gomendagarria iruditzen zait, batez ere futbol jarraitzailea bazara. Kritika irakurri nahi baduzute hemen duzute link bat:
Looking for Eric
barkau unai ez det mezua irakurri. Gaur ez, baina bihar seguro!
Partidu ostean?
Aupa Real!!! Horrela bai, horrela bai. Eta Ansotegi handia bi goltxorekin.
Zelako gogoak Betis-en partidua Anoetan ikusteko. Disfrutatu behar det gero.
Eguneko albistea
Gaur arratsaldean norbait palara animatzen da?
Ea gaur arratsaldean zerbait idazten dudan blogean, hilda dagoeal baitirudi.
asteasuko ziklo krossera norbait animatzen da??????????
Aupa lagunok, berriro ere lan barik nabil eta idaztera animatuko naiz.
Lehenik esan beharra dut nire hankak asko egin duela onera azken asteburuan. Igandean hemengo mendi batera joan ginen eta txangoak on egin zidala dirudi. Hori dela eta ziurrenik gaur probatzera aterako naiz, xuabe-xuabe. Espero dut aurten erritmo lasaia eraman nahiko duen norbait egongo dela San Silvestrean, zeren ni formateatu berri bezala geratu naiz lesio honekin.
Bestalde, esan hurrengo asteko ostiralean bueltatzen garela azkenean. Ez dakit egun hortan bertan geratu ahalko naizen, arrats-gau partean iristen geralako, baina espero dut asteburuan afaritxoren bat antolatu beharko dugula.
Azkenik, Poloniatik zerbait berezia eramatea nahi badezute orain da momentua (ez du balio polaka bat eskatzeak).
Laister arte beraz.
Ai Iñigo, Polaka bat ezin bada, zuk dakizun garagardo bikaina eskatu beharko dizut...jeje
Iñigo, San Silvestrea lasai lasai egin nahi badezu nere aita eta nerekin etorri zaitezke, hori baino lasaiagoa den erritmorik ez duzu eta topatuko!!
Hitza hartzen dizut Lertxundi! Hala ere ea gaurkoan nola ikusten naizen.
Iñigito eta Lertxundi,
bai, topatuko dezue
Gauza bat, Unaiek eramandako vodka gustatu zitzaizuen? Hala bada gehiago eramango dut datorren astean. Hemen lankideek esan didate probatzeko Uboot delakoa: garagardoa vodkarekin nahastuta. Neurri egokia litro erdi garagardo bakoitzeko txupito bat vodka botatzea omen da. Nik oraindik ez dut dastatu baina arriskutsua dirudi.
Aspaldiko partez erbestetik bloga frexkatu dut. Ea argazkiak gustoko dituzuen:
Erbestetik: mendi txangoa
Olentzero Iñigito, badakizu azkenengo urte hontan oso ona izan naizela... jajaja!
Badakizu edozein gauza ondo eskertua izango dela. Aurreko txandan probatu ezin izan nuen zerbeza, oraingo hontan dastatzea ez litzateke batere gaizki egongo!
Afaritxoarena oso ondo iruditzen zait. Beharbada gehiegi ez bagara, hemen etxean egin genezake... Hitzegingo degu.
Laster arte!
Apa mutilak!!
Ba elkartuko gea asteburun zeoze iteko! Zuk ekarri birra arraro hori dastatzeko!! jeje
Beno baina zaindu beharra daukagu jejej NI iñigo oraindik korritu gabe nabil, halaere txirrindan ibiltzeko ez det min askorik sumatzen!!!
ondo segi ta astebururarte, ni hemen nabil lanean!!
Publicar un comentario