Gure lagunen artean Agirre izan da lehena 1:13:06ko denborarekin. Badirudi azken aldi honetan igarotako bronquitisak ez diola kalte handiegirik egin. Gainontzean sailkapena honakoa izan da.
Postua | Izena | Abizenak | Partziala | Guzt. Denbora |
| 141 | Jon | Agirre Dorronsoro | 00:35:43 | 1:13:06 |
| 365 | Endika | Erregerena Redondo | 0:37:08 | 1:16:50 |
| 806 | Aitor | Erregerena Redondo | 0:38:18 | 1:19:55 |
| 3096 | Unai | Rezabal Villaverde | 0:44:10 | 1:28:45 |
| 4456 | Julen | Landa Etxeberria | 0:46:42 | 1:32:31 |
| 6013 | Eneko | Urkiola Fabrega | 0:46:44 | 1:36:22 |
| 8088 | Alex | Zabalza Dorronsoro | 0:49:35 | 1:41:18 |
Zorionak beraz guztioi eta zuen kronika pertsonalaren esperoan geratzen gara, Polonialde honetatik benetan eskertuko da eta.
Mil esker Olanori argazkiengatik. Hurrengo urtean korrikan ikusi nahi zaitugu hala ere!
41 comentarios:
Pixkat txapuzero geratu da tabla baina beno, denborak ongi ikusten dira. Zuen kroniken esperoan geratzen naiz.
Kaixo lagunak!
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot horrenbeste lagundu gaituen afizioari.
Gure lasterketaren kronika ondorengoa izan da (pentsatzen dut karrera aurreko kakalarrien berri ez duzuela izan nahi):
Urki, Zabaltza eta hiruok irteera 11:22etan genuen. Urkiren 11:02etako komentarioa ondorengoa izan da: "máxima probabilidad de granizo entre las 11:00 y las 13:00". 11:03etan kazkabar gozo-gozoa.
Koloreko dortsalen artean aurpegiak benetan seioak ziren; baina, txurien tokian kontrakoz, musika lagun sekulako dantzaldiak bota ditugu Kortatu eta Franz Ferdinand-en erritmoekin. Benetan esaten dizuet txoznaren bat gertu izan bagenu katxi bat eskatuko genuela!
Behin lasterketa hasita gauza handirik ez. Zabaltzak hasi bezain pronto hartu du bere erritmoa, eta Urki eta biok erritmoa erregulatzeari ekin diogu. Gantxurizketako gainean gregario lanetan ibili naiz Urkiren erritmoa ez baitzen nik nahi bezain exijentea.
Lezorako bidean Pol handia ikusi dugu (aipatu Grosen berriro zegoela eta esango nuke neska panpox baten konpainian).
Pasairako portuko sarreran erritmo bizia markatzen hasi naiz. Urki atzean gelditzen zitzaidan, eta karraxika, animokoa eta bere zain egon naiz aurrera joateko esan didan arte.
Behin bakarrik gelditu naizela, ikuskizuna Kirolez Kirol saiorako erreportai baten merezimenduzkoa. Mirakruzeko gaintxoan estualdi bat izan dut. Hau ez da arazo izan, eta amaieran 1:32:31ko erregistroa.
Ez nuke aipatu gabe utzi nahi, Agirrerekin bertan geratu zen apostuan; beraz balizko apostu edo apostu birtualean garaile atera naizela, ez baita 20 minutu ateratzeko gai izan!!!
Gero bazkari eta patxarana!
Kronika bikaina!
landak ongi kontatu bezela hasiera oso motibagarria izan da kazkabarra eta dantzaldiekin, lehen kilometoretan ongi gindoazen, baina gaintxurizketan sufritzen hasi naiz, pultsazioak berehala igo zaizkit eta landaren erritmoa jarraitzea kostatu zait, hala ere gora iritsi eta batera jarraitu dugu, baina Lezora iristean erritmo horretan ez nintzela iristen ikusi dut eta Portuan ginela Landari ezin jarraitu eta aurrera joateko esan diot, martxa politean jarraitu dut, lehen baina pixka bat polikiago baina mirakruzen kriston txakalaldia eduki eta kilometro hori 6:30 egin ondoren eta 1:33ra ez nintzenez iristen lasai jarraitu dut, jetsieraz eta zegoen anbienteaz disfrutatzen!
lehen esperientzia izugarria izan da!!!datorren urtean 1:30tik behera!!!
Nere partetik kronika honakoa da:
Hasiera Landa jaunak esan bezala zoragarria izan da, kazkabarra eta musikaz lagunduta...ambientazo!
Hortik aurrera nere erritmoa hartu det (esan beharra dago erlojua etxean ahaztu dudala asike ez dut jakin ze erritmo neraman karrera guztian zehar) eta egia esan oso gustora ibili naiz, lo que se dice "sobrau" (bueno, ez hainbeste, baina gustora,estualdirik gabe).
Denbora guztian bakarrik jutea psikologikoki gogorra den arren esan beharra daukat aurreko krossetan baina gustorago jun naizela. Gaintxurizketa erraz igo det eta Lezorarteko "tobogan" delakoak nahiko eramangarriak egin zaizkit. Horiek horrela behin Lezora iritsita nere barruan nuen guztia ematen saiatu naiz, trintxerpe aldera iritsi naizen arte (Pasaiako portua etzait psikologikoki gogorra egin). Mirakruzeko igoera "sin prisa pero sin pausa" burutu det, jendearen animo ordainezinen artean, baina hara non, behin Arzak-era iritsita eta maldan behera nindoala ("zapatilla" emateko momentuan) nere kaxa torazikoak nolabaiteko "aski da!" ohiua bota du eta sekulako arazoak pasa ditut. Gorputzaren eskubiko partean, birika inguruan sekulako limako antzeko bat pairatu dut, ezin nuen aurrera jarraitu, ezin nuen arnasa hartu...Hori ikusita eta momentu horretan ikusle gutxi zegoela ikusirik (hay que mantener la imagen), oinez ibiltzen hasi naiz, baina arazoak bere horretan jarraitzen zuela ikusirik gelditu beharrean ikusi det nere burua. Minutu erdiko atsedena ta gero martxa hartu det berriz ere eta era duin batean iristeko kapaza izan naiz.
Nere helburua 1:40tik jeistea zen arren, uste det erlojua eramanez gero marka horretatik jeisteko kapaza izango nintzela, eta hala izango ez balitz ere oso gustora nago eginiko karrerarekin, oso gustora ibili naiz eta!
Amaitzeko,benetan esperientzia zoragarria Behobiarena, enuen inondik ere espero horrelakoa izango zenik...dudarik gabe berriro egitekoa!Ibilbide guztian zehar jendea animatzen, txaloka, Gaintxurizketan mandarinak eskaintzen...pfff,ahaztezina!
PD- Benetako txakalaldia bazkarian pasa det, lehenengo platerra iritsi bitartean...lehenago harturiko zerbezak eta karreratik nekarren nekeak jota utzi naute!Bazkarian zehar beste bi zerbeza edan eta gero, ta kafea hartu ondoren, Patxarana errazegi sartu da!
zabaltza, dorsal gorria media maraton 1:38an in beharko deu o ze?
Embusteo polita neretzat gaurkoa!!
Kuadrilako eliteko korrikalariok dorsal berdeen aurreko zonaldean egin dugu topo eta bakoitzaren estrategia komentatu eta ezer gutxiagorako izan dugu denbora Urki, Landa eta Zabaltzaren lasaitasunari esker batez ere, ejem ejem.
Ondoren atera eta Aitor eta ni aurreruntz joan gara, Endikak bere erritmoa hartu du ez oso urrun eta ikusi denez oso ondo egin du aukera hori hartzean. Irunen kazkabarra hasi du eta blai eginda geratu gea, que gozada, lasterketa hasteko hoberena. Ondoren ni erritmoa mantentzen jarraitu det eta bapatean Aitor ez zetorrela konturatu naiz, momentu horretan keinua egin dit aurrera egin nezan, argi zegoen arazorenbat izan zuela. Ondoren Endikak esan dit izterreko arazoak izan dituela, hala ere bukatzea benetan txalotzekoa ez baita gozoa zure aukeren azpitik lasterketan jarraitzea. Hortik aurrera taldetxo batean joan naiz eta gustora, jendearen animoak benetan eskertzekoak izan dira lasterketako borrokan mantentzeko.
Orain San Silvestrea a tope prestatzera, apostuak onartzen dira!!!!
Neretzat honela izan da:
Lehenik barkamenak aitor eta endikari berandu iristeagatik. Beroketa azkar batentzako denbora besterik ez degu izan.
Beno, zuek esaten dezuten euri zaparrada hori, nere lehen 100metrotan izan da ibai ertzetik haizearekin. Busti bustita hasi gara, baina arroparekin arazo gabe eta hotzik ez det pasa karrera guztian.
1:30 tipoaren (un crack) aurretik ibili naiz karrera guztia, bere aurrean hasi naiz konturatu gabe. Horrek lasaitasun pixkat eman dit, gorria mantentzeko noski. Hasieran nere ondoan zegon, baina aldapan gora atzean utzi det, gaintxurizketa inguruan.
Aurten jende asko zegoela nabaritu det, beti bezala. Nik behintzat barkamena eskatzeko ohitura daukat konturatu gabe gurutzatzen banaiz, beste batzuek, en fin..
Beti bezela nere erritmoan ibili naiz Lezo arte erlojuari gehiegi begiratu gabe 4 t'erdian, eta gero agirreren super gelarekin pasaian dena ematen ibili naiz.
Mirakruz beheran denbora ona neraman ni izateko...hori bai jada ezin nuen erritmoa igo eta ahalik eta hoberen amaitzera jun naiz. Azkenean igoera gogorra baina beti bezela neretzat. Beno aldapa behera igoerako eta karrerako nekea pilatu zait, eta he motxau zurriola harte.
Zurriola ingurua kostata pasa det egiten zun haizeakin eta 1:28:45koarekin iritsi naiz. Hurrengo urterako gorria izango det berriz.
Ea serieak hobetzen ditudan hurrengo urterako!
Ta atxaldean sukalde guztia lekuz aldatzen obratarako, a tope
Barkatu argazkia ez dezutenoi!
Landa, Aitor eta Zabaltza ez ditut ikusi, eta Rezabal ikusi dudanerako argazkia ateratzea nahiko zaila izan da, ikus daitekeenez argazkien kalitatea ez da onena...
San Silvestrerako artekariek lan itzela izango dute!
ZORIONAK parte hartu dezuen guzti-guztiei! San Silvestrean ea eguraldi xamurragoa dezuen eta ikustera joateko aukera dagoen.
http://www.diariovasco.com/multimedia/fotos/ultimos/46310-behobia-sebastian-2009-llegada-(1215)-0.html
http://www.diariovasco.com/multimedia/fotos/ultimos/46310-behobia-sebastian-2009-llegada-(1215)-0.html
APa mutikos!!
Ba nik nire bizian oraingoz ez dut horrelako sufrimendurik bizi!!
Agirrek ondo esan duen bezala, 4.kman molestia sentitu dut eskubiko musloan (fisioak esan zidan bezala: estas de culo...).NIk ez nion kaso egin ze festan parte hartu nahi nuen. Beroketa laburrean ondo ikusi naiz eta erritmo bizia eramateko gai ikusi naiz.
Gaintxurizketa baino lehen nijoan "el cojo manteca" bezala!!! dando asako de pena, baina por mis huevos iritxiko naizela donostira.
Hor endikak pasa nau eta hor ze demontre egiten nuen galdetu dit.NIre korrika egiteko moduak argi erakutxi dio gaur zein zen nire errealitatea!!!Aurrera jarraitzeko esan diot, baina detaile handiz segundu batzuk nirekin egin ditu animoak emanez!
Aldapa gora ez nuen min asko sentitzen, aldapa behera nire pata paloak (ze horrela nuen, arroka bat bezain gogor) kriston mina ematen zidan. Dena ezkerraldean kargatzen joan naiz ta horregatik jada MIrakruzerako biak gogor gogor nitun. Arzaketik metaraino usten nun ez nintzala iritsiko, baina helmugara ez iristea niretzako porrot handia da, ohinez bazen ere iritsiko nintzan erretiratzea mierda bat delako.
Saguesseko kurba bainon lehen 1h20min-zeraman banderitak pasa nau.Azken finean ez negoen karrera txarra egiten ari.
Pozik amaitu det, barrera psikologiko batzuk pasa ditudalako, sufrimenduarena behintzat bai. Gainera beste karrera bat ikusi det atope kontzentratua zoazenean ikusten ez duzuna. Animoak asko eskertzen ziren eta dortsalean izena eramateak jendeak zure izenez animatzeak, asko pozten du. Niretzat gaurko eguraldi txarra ez da oztoporik izan eta mutikos hurrengo urtean espero det beste egoera batetan aurkitzea!!!
ZOrionak bukatu dezuen guztiei.
Agirre ea hurrengo urten dortsal berria lortzen degun
Beno orain egun batzutan stop!jeej
Ondo segi.
Ni hemen nabil igogailuen inguruan !!!
ATZOKOAN GOGORRENA IKUSLEA IZATEAN IZAN ZEN
Behobiak eman digun forma puntuari jarraipena emateko,hurrengoa proposatzen dut:
-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkartea klubak azaroaren 21an arratsaldeko 16:30ean egingo den lasterketa antolatu du. Lasterketa Azkoitiko Herriko enparantzan hasi eta amaituko da.
Lasterketako ibilbidea Azkoitiko kaleetan zehar egingo da. Zirkuituari bira txiki bat eta bi handi eman beharko zaizkio probaren 10 kilometroak egiteko.
Ondoren Suhazin afaldu genezake, larunbat arratsaldea dela kontuan edukiz eta gero parranda!!!aspaldiko partez!!
Printzipioz animatuko direnak:(zuek konfirmatu!)
-Zabaltza
-Ander
-Olano
-Rezabal
-Landa
-Urki
-...
konfirmatu bai karrera eta bai afariarena!!!
Apa!
NI sendatuta banago, korrika egitera joango nintzake, inungo tentsiorik gabe! Ea ordurako errekuperatzen naizen!
Ni hasiera batean apuntatuko naiz, ez daukat gauza handirik egiteko.. korrika egin besterik ez. Voy a parecer forrest gump.Hala ere, no nos precipitemos, eguraldia eta ikusi beharko da lehenengo, jeje.
Bueno bueno, lehenago gauza bat argitu behar da: asteburu hontan inork ez du parranda duin bat botako??Bestela ni segurunik animatuko naiz, baina ikusi beharko nere belaunek nola eboluzionatzen duten (momentu hontan behintzat oso gaizki ditut).
Tenia que llegar el dia:
http://www.diariovasco.com/20091109/deportes/mas-futbol/carcel-depedro-conducir-borracho-200911091840.html
Tenia que llegar el dia:
http://www.diariovasco.com/20091109/deportes/mas-futbol/carcel-depedro-conducir-borracho-200911091840.html
Behobiako lasterketan oso ondo pasa nun.Kriston giroa zeon irteera inguruan,abesti kañeroak, joseina hitzegiten puff izugarria jeje...Aitor ta ni bitartean rotondan bueltak ematen gorputza pixkat berotzeko.
Aitor ta Agirrekin lasterketa hasi bezain pronto bistaz galdu nituen,azkarregi zijozten niretzako.
Gaintxurizketa igo baino pixkat lehenago Aitor harrapatu nun, ez ulertu egoera ta esan zidan izter aldean molestia zula.Galdetu zidan ea anbulantzi bat ikusi nun, hor bukatuko zela bere abentu.Hori entzunda,animoak eman nizkion aurrera jarraitzeko.Gaintxurizketa igota taldetxo batekin heldu nintzen,erritmo bizian gindoazen baina gustora haize boladetatik pixkat babesteko.
Portuko zatia urtero bezala luze-luzea egin zitzaidan.
Trintxerpera iritsita, berriro aldapa gora,nahiko gaizki pasa nun euri zaparrada ta haize indartsua hari zun,horren ondorioz taldearekiko kontaktua galdu nun,pena. Arzak pasata erritmoa estotu ta korrikalari batzuekin bat egitea lortu nun.
Kurssal pasata esprin luzetxo bat eginez nerekin zijoaztenak metro batzuk atzean uztea lortu nun.Bukaerari xarma ta pike pixkat emateko.jeje
Zorionak parte hartu dezuen lagun guztioi !! A ta animatzen egon zareten guztioi!zuek bai meritua!
Azpeitikora ezin izango det, lana dakat baina afarira bai. Aste gehiegi parranda egin gabe ta gogokin nago.jeje
Agirre Behobian
http://www.atletismoatope.com/nggallery/post/behobia-san-sebastian-2009-llegada-1215/?pid=5804
El PP y el PSOE-PSE deciden que el mensaje navideño del Rey de España se vea por ETB y en directo
EITB ITZALI!!:
http://www.youtube.com/watch?v=7_l6kZ6_L8c
Where The Wild Things Are
Trailer
Uste det bideo hau jarri nuela baina neri txundituta utzi zidan ta pelikula ikusteko irrikitan nabil.
Ume baten fantasiazko historia kontatzen da.
Musikazaleentzat, banda sonora kristona daka.
Informazio gehiago
Zepe, interesgarria dirudi pelikulak, ikusi beharko da beraz.
Bestalde honako bide hau uzten dizuet, nire lagun Mikelena. Egia esan tipoa animoso ikusten da gitarra jotzen. Egia da oraindik ez duela oso ongi jotzen baina nik uste det dezente hobetu dula jotzen hasi zenetik. Esan ere bere diskoa oso ongi dagola, edo hala iruditu zait niri behintzat. Hortaz apuntatu Durangoko azokarako.
Negua
Banda sonora kristona kristonaaaaa.... discrepo jejejejeje
Portzierto ahaztu zait esatea bihar ez dugula lanik bihar Poloniaren Independentzia Eguna baita. Garagardo bat hartu beharko da beraz poloniarren omenez.
Cuando Chuck Norris se lava la cara, no se moja. El agua se impregna de Chuck Norris.
Aste honetan FlashForward telesaila ikusten hasi naiz eta dagoeneko lehen 2 kapituluak ikusi ditut. Hasera nahiko ongi dago baina ez dakit mailari eusteko gai izango den. Zer deritzozue zuek, badakidalako dagoeneko 7 kapitulu emanak dituztela.
Gomendagarria. Suposatzen dut gainera doan izango dela. Ni egon nintzen Zornotzan eta interesgarria iruditu zitzaidan. Mikel eta Kirmen, musika eta poesia.
Internet Kafe
Iñigo!
Mikelek txundituta utzi nau. Again tokitxoren bat egin beharko diot Durangoko azokarako!
Una visión distinta de los piratas somalies:
http://www.diagonalperiodico.net/Una-vision-distinta-de-los-piratas.html
Bideo interesgarria da. Horrelako bideoek eta aurrekoan jarririko artikuluak bezalakoek gauzen bi aldeak ikusten laguntzen gaituzte.
Bestalde Landa, zer txunditu zaitu Mikelengandik, bideoak edo diska berriak?
Bere gitar abileziak txunditu nau!
Iepe jente!!!!
zer moduz doaz agujeta horiek?? behin Behobian ezin parte hartu eta koadrila erdiak ez du parte hartu ba!!! kabrones!!!
hurrengo urtean berriz itzuliko naiz merezi dudan lekura, sufritzen mingaina lurrean dutela helmugara iristen diren horiekin batera.
Ni hemen gustora nabil, bihar proiektuaren aurkezpenaren ensaio bat daukat irakaslearen aurrean, akatsak zuzendu eta hemendik bi astetara ofiziala egiteko. Ea zer ateratzen den.
Abendu hasieran naiz proiektua aurkeztekoa eta horrekin batera pixkat oporretan noa, Oaxaca eta Chiapasera noa lagun batekin. Ea zer ikusterik daukagun. Ayem, lasai, goraintziak emango dizkiot Marcosi zure partez!
Gainera asteburu honetan DFra jeitsiko gera bertako bi sumendi igotzeko. Ez dakit ea gailurra ikutzerik edukiko dugun mendi altuak bait dira hauek (Iztaccihuatl 5200m eta Orizaba 5700m), eta itsas mailan bizitzera ohiturik ez dakit mal de altura deiturikoak nola eragingo didan. Hementxe nabil nere gelan kranpoiak eta pioleta probatzen, un panorama!! Gogo biziz saiatuko naizela zin dagit, gero gerokoak...
Ia laister bueltan egongo gera, pena dut ez naizela santo tomasetarako iristen, baina botako dugu parrandaren bat mariachi batzuk kantatzen!!!
ondo ibili!!
Jode, 5.700 metro???? Iñurrategi anaien pare amaitu behar dezu.
Alturan entrenatzen San Silvestrea prestatzeko, que nivel jejeje
A ze enbidia 5700m-tako mendia igotzea, gozatu!! eta argazkiak atera.
candidatas a Miss Gipuzkoa:
http://www.enterat.com/blogs/noticias/gipuzkoa-al-dia/2009/11/13/miss-mister-gipuzkoa-2009/?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter
Concierto de Berri Txarrak en Radio 3:
http://www.rtve.es/alacarta/index.html#627765
Norbait geratu behar da arratxaldean?
Apa planik bai atsalderako?
Publicar un comentario