2007-09-30

Partidu garrantzitsua gaur arratsean

Errealak aukera bikaina du gaurkoan sailkapenean aurreko postuetan bete-betean sartzeko. Horretarako ordea 3 puntuak eskuratu beharko ditu Xerez taldearen aurka. Denboraldi hasera eskaxa izan duen arren badirudi bigarren mailara puntua hartzen hasi zaiola eta gaur irabazteak hiru garaipen errenkadan lortzea izango litzateke. Hortaz bada oroitu, gaur arratsaldeko 18:00tan partidua.

2007-09-19

Larunbatean afaria!!!!!

Kurtso berria hastear dagoenez afaritxo bat prestatzea erabaki du kuadrillako jai eta gau-ekintzen batzordeak. Afaria irailak 22 larunbatean izango da elkartean eta tokia harturik dago iada 25 pertsona inguruentzako. Arazoa, afariaren erosketan egongo da, izan ere, larunbat arratsaldean errealak 18,30tan jokatzen du anoetan eta Amara Berrik aldiz, 19,30tan Martutenen. Beraz, partiduen aurretik egin beharko da erosketa eta ondoren, lokalean utzi "material" guztia partiduaren ondoren bila joateko eta afaria prestatzeko.

Besterik gabe,

Jai eta gau-ekintzen batzordea

OHARRA: AFARIRA JOAN NAHI DUENAK, 10 EURO EMAN BEHARKO DIZKIO MISTARI, TOKIRI ALA NIRI.

2007-09-12

Potros y potrancas

Askok jakingo duzuten moduan aurreko larunbatean zenbait blogzale hipodromora joan ziren zaldi lasterketen mundu miresgarriaz gozatzeko. Dena ongi ikasita eraman zuten arren ez zuten zorte handiegirik izan apustu egiterako orduan. Hala ere arratse polit bat pasatzeko aukera izan zuten eta Zizurkilgo Ponny-Pottok klubaren ikuskizuna ikusi ahal izan zuten. Testigantza moduan hurrengo bideoa uzten dizuet.

2007-09-05

Las Palmas 1 - 0 Real Sociedad

Partidu penagarria izan da gaur errealak Kanariar Irletan jokatutakoa. Partidua oso ondo jarri zaio epaileak 2. minutuan Las Palmas taldeko jokalari bat kaleratu duenean txartel gorri zuzen batekin Castillo-ri eginiko sarrera gogor baten ondorioz. Baina, realarentzako ona izan litekeena amets-gaizto bat baino ez da bihurtu. Izan ere, etxeko taldeak eraman baitu partiduaren menpea eta reala momentu askotan atzetik joan da arrisku larririk sortu gabe. 25.minutuan Juanmak 1-0ekoa sartzea lortu du korner batean eta hor amaitu da partidua. Hortik aurrera realak ez du gauza handirik egin, amaieran izan ezik, pare bat aukera izan dituelarik baina aukera garbirik eduki gabe. Eta hau gutxi balitz, partiduaren ondarrean epaileak Skoubo eta Xabi Prieto kaleratu ditu. Lehenengoa txarte gorri zuzenarekin eta bestea aldiz, bi txartel horiengatik, hauetatik bigarrena, protestatzeagatik. Beraz, Igandean jokatuko duen partidurako bi baja garrantzitsu edukiko ditu Coleman-en taldeak.


Bestalde, hauek izango dira aste hontarako porrako partiduak:
Real Sociedad - Polideportivo Ejido
Celta - Eibar
Sevilla Atlético - Alaves (1-X-2)
Gogoratu, porra norberaren ardura dela eta ez dela inorren atzetik joan behar ea porra egin duen ala ez galdetzen.

Bisitak