Futbolzaleak bloga bere unerik negargarrienean dago. Atzean geratu dira iada egunero ehundik gora mezu idazten zireneko garai haiek. Gainera gaur egungo zuzendaritza penagarria da:
- Mista jauna: bere azken berria Cachuli atxilotu zutela idazteko izan zen. Ordutik aitzakia ugari eta alperkeria are gehiago.
- Punzz: indartsu hasi zen baina bere ikasketa ordutegi gogorrak indar barik utzi du blogan idazteko.
- Iñigo: Erasmusera joan aurretik ere makal zebilen eta orain gainera konpetentzia egiten du beste blog batekin. Traidorea.
Bueno lagunok, albiste hau pixkat aspertuta nagoelako idazten dut baina egia da blogari bixigarri pixkat sartu behar zaiola. Ez dakit kazetari berriak kontratatu edo zer egin baina beno, gabonetan pentsatuko det.
Besterik ez, ondo izango zaretelakoan besarkada bat KLtik.
Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
2008-11-26
2008-10-20
Agirre Aitorren atzetik atzo!!
Atzo Donostiako 15km-tako lasterketan gertatu zen emaitza: Aitor Agirre baino lehenago iritsi zen helmugara. Denbora ofizialen zain gaude eta ahal dugunean berria betetzen saiatuko gara.
2008-09-24
OSTIRALEAN ELKARTEAN AFARIA
Iñigo, Unai Aldasoro eta Unai Rezabal erasmus-era dijoaz hurrengo astean eta horregatik ostiralean afari bat antolatzea pentsatu dugu.
Erosketak egiteko 19,30tan Arcco-ko atean. Joan ezin duenak mesedez, neri edota joango den beste bati 10 euro eman erosketak egin ahal izateko.
Dirua lehendik jarri behar da, 10 euro hain zuzen ere.
Erosketak egiteko 19,30tan Arcco-ko atean. Joan ezin duenak mesedez, neri edota joango den beste bati 10 euro eman erosketak egin ahal izateko.
Dirua lehendik jarri behar da, 10 euro hain zuzen ere.
2008-09-13
Gaurko Agenda
Hona hemen gaur arratserako agenda:
15:30 Martutene zelaian Martutene K.E B - Amara Berri K.E
15:30 Cesar Benito zelaian Berio F.T - Aretxabaleta K.E
17:30 Martuteneko zelaian UPV/EHU-Vasconia - Trintxerpe C.D.
20:00 Anoeta zelaian Real Sociedad - Murcia
Futbola gustuko ez duenarentzat berriz Espainiako Itzulian Angliruko mendate gogorrean amaituko da guarko etapa. Hortaz aspertzerik ez gaurkoan!

2008-09-04
Erreala aurrera Kopan
Atzokoan Errealak poz handia eman zuen bere jarraitzaileei Zaragoza taldeari gailendu ostean. Ezaguna zaigu gure taldeak Kopako txapelketan izan ohi duen itxura kaxkarra, lehen kanporaketan huts egitea tradizio zelarik. Bart ordea Errealak partidu txukuna egin zuen, une batzuetan joko ona erakutsiz eta estualdi handiegirik pasa gabe. Gola udako beste fitxaketa batek egin zuen, Marcos gazteak alegia, Elustondoren pase on bati esker atezaina gaindituz. Pozgarria da lehen bi partiduetan aurtengo fitxaketek emaniko itxura, garrantzitsua izango da beraien ekarpena taldea lehen mailan ikusi nahi badugu.Orain liga dator berriro ere, honako honetan Romaredan zain izango du Zaragoza. Partidua ziurrenik guztiz ezberdina izango da baina atzo lortutako konfidantza ongi etorriko zaio taldeari. Larunbatean beraz partidua ikusgai etb1-ean 18:30tan.
2008-08-27
Denboraldi berria hastear da!
Larunbat honetan Errealak denboraldi berriari ekingo dio Las Palmasen aurka. Partidua 18:30tan izango da eta bazkide ez direnek telebistaz jarraitu ahal izango dute Etb-tik. Nola ez Badiola hasi da gauzak mugitzen eta sarrerak modu berezian saltzen hasi da aurreko urtean bezala. Honela, aste honetan jubilatuek, emakumeek eta 18 urte azpiko nerabeek 5 eurotan izango dituzte sarrerak. Hamar urte azpiko umeek berriz euro bakarragatik ikusi ahalko dute partidua. Argi dago zelaia bete nahi bada halako proposamenak beharrezkoak direla baina ez dakit bazkideak garen guztiei grazi gehiegirik egiten digun. Zuen eritzia jakin nahiko genuke.Dena dela, aupa Erreala!!!
2008-08-19
Erreala aurkeztu da iada
2008-08-12
Abordaia 2008
Jarraian egunean zehar ateratako argazkiak uzten dizkizuet. Hurrengo urtean bertan izango gara berriro. Gora piratak!
2008-08-04
Jaizkibel 2008
Aurtengo Klasikan ere lagun ugari bildu ginen Jaizkibelen eguna pasatzeko. Gainera urte honetako edizioak arrazoi gehigarri bat izan du, Agirre eta Urkiren arteko apostua hain zuzen ere. Ikuskizuna ez zen falta izan baina pena baita ere diferentziak horren handiak izana, Urkik 7 minututik gora atera baitzion Agirre-Unai bikoteari. Besteok bitartean bakoitza geure erritmoan maldan gora igo ginen, orokorrean sasoi hobekuntza garrantzitsuekin. Bestalde aipagarria izan da motorzaleen kopuru handia.
Besterik kontatzeke ez dudanez larunbatean ateratako argazkiekin uzten zaituztet.
Besterik kontatzeke ez dudanez larunbatean ateratako argazkiekin uzten zaituztet.
2008-08-02
Barbakoa 2008
Benetan ederra atzo arratsean izan genuen barbakoa. Ez zen janaririk falta izan eta eg
uraldia ere ederki portatu zen. Azkenean ia 30 lagun bildu ginen bertan gau giro atseginaz gozatzeko. Menua goxoa eta zabala izan zen: hanburgesa, pintxo morunoa, txistorra, odolkia, hegaluzea... Eta nola ez, "zurrakapote" ospetsua eta birra kantitate beldurgarria. Artikulu hau aprobetxatu nahiko nuke Enekori eta atzoko bi sukaldariei ( Pol eta Mista jauna) eskerrak emateko.
2008-07-29
Ostiralean barbakoa Enekoren eskutik
Iada urteroko usadio bilakatzen ari da udako barbakoa. Honako honetan Eneko jaun txit gorenak bere eskaintzen du ostiral honetan afari eder bat egiteko. Pentsatzeko den moduan ez da ez jan ez edaririk faltako. Enekoren eskariz aipamenetan jartzen den zerrendan apuntatzea eskatzen dizuegu dena argi gera dadin. Erosketa egiteko ere gelditu beharko da hortaz adi egon zaitezte blogera.
2008-07-21
Jaizkibelgo kronika
Zaila zait gaurko kronika hastea, izan ere, nahiz eta hasera batean jarritako erronka bete ez den, onartu beharra dago Agirre jaunak emaniko erakustaldia ikaragarria izan dela.
Arratsaldeko seiak eta erditan Jaizkibelgo magalean prest aurkitzen zen jendea erronkari hasera emateko (jende gehiago espero zen, askok kale egin dute...). Bizikletako manilarra eskuohialaz goxo-goxo jarri eta hortxe abiatu dira lehen metroetan gora Agirre eta Etxebe. Haseratik ordea arazoak somatu dira, Agirre ez zihoan gustura posturaz eta 700 metro gogorren ostean proba gelditu da.
Gauza ordea ez da bertan amaitu, "pisu" berri bat topatu (Julentzio, bere 75 kg-ekin) eta berriro ere portuaren behealdetik hasera eman zaio erronka berriari. Saioaldi honetan biak, bai Agirre zein Julen "gustura" joan dira eta erritmo polit batean mendatearen gailurreraino iritsi dira geldialdirik egin gabe. Denera 47´46" izan dira, benetan denbora bikaina!
Orain erronka berriaren esperoan geratzen gara, eta zeuei, geure irakurle lagunei, animatzen zaituztegu "animalia" honi ideia berri eta ikusgarriak proposatzera. Ziur gustoki hartuko dituela zeuen proposamenak.
Argazki gehiago
Bideoa

2008-07-16
Col D´Aspineko abenturak
Gehienok jakingo duzuen moduan aurreko astuburuan gutako batzuk Tourrean egon ginen Pirineotako 9. etapan. Hortxe ibili ginen Mikel Astarloza taldea eta Haimar Zubeldiaren jarraitzaileekin bertan montaturiko karpa ederrean. Hori bai, larunbat gauean karpak pott egin zuen baina beno, ezin esan gaizki pasa genuenik.
Huts egin zutenak geure txirrindulariak izan ziren. Garaipenen bat espero genuen baina ez zen posible izan. Mikel Astarlozaren kastarekin gelditu behar. Bada beno, luzatu barik bertan ateratako argazkien link-a luzatzen dizuet eta baita karpa hondatu aurretik grabatutako bideoa ere.
Argazkiak

2008-06-27
Frantziako Tourra 2008
Oraindik aste bete falta den arren bada garaia aurtengo Tourraz hitzegiten hasteko, tropela.net-ek prest baitauka iada bere urteroko lehiaketa. Aurtengo edizio honetan txirrindulari ospetsu ugariren falta izango da baina espero dezagun ikuskizunak hutsik ez egitea. Futbolzaleak-eko bisitariak (eta bisitari ez diren batzuk ere bai) beti izan dira Koldo Mitxelena tropeltxoan lehian eta uda honetan ere hortxe izango da lehian.Honekin batera galdekizun bat luzatu nahiko nieke gure irakurleei, prest egongo al zinatekete eurotxo bat jokatzeko? Ez da diru asko eta lehiakortasuna asko igoko litzateke. Hala ere zuen esku uzten dugu erabakia eta ideia berriak ere eskertuko dira.
2008-05-22
Dendoraldiko azken partiduak
Amara Berrik eta Beriok denboraldiko azken partiduak jokatuko dituzte asteburu honetan. Lehenengoek mailari eusteko promozioan daude eta bigarrenak aldiz, hirugarren mailara igotzeko playoff-a jokatzeko aukera ematen duen 2. postuan daude, nahiz eta hirugarrena gainean daukan.
Beriok larunbat arratsaldean dauka partidua eta arerio latza izango du aurrean, ligako txapeldun bilakatu berri den Ordizia hain zuzen ere. Partidua 18.00tan hasiko da eta garaipena ezinbestekoa dute antiguotarrek playoff-ean sartzeko.
Bestalde, Amara Berrik igandean jokatuko du Martutenen eguerdiko 12.15etan. Hauen egoera askoz ezberdina da aurreko taldearekin konparatuz, garaipena beharrezkoa du taldeak hurrengo urtean lehenengo mailan jarraitu nahi badu, izan ere, joaneko partiduan 1-0 galdu zuten Mariño-ren aurka. Beraz, partidu irekia izan liteke eta ea behingoz etxeko taldeak garaipena lortzen duen zeren, abenduaz geroztik ez dakite zer den irabaztea.
Orduan, igande goizean ikasketen deskantsoa Martutenen egin daiteke partiduaz gozatuz.
ANIMO BI TALDEEI!!

2008-05-08
ITALIAKO GIROA HASTEAR DA
Larunbat honetan emango zaio hasera Italiako aurteno giroari eta nola ez tropela.net-en kinielak egiteko aukera izango dugu. Betiko moduan Koldo Mitxelena tropeltxoa bertan izango da eta espero dugu honako honetan jendea kiniela egiteaz ez ahaztea.Aurtengo Giroari dagokionean esan beharra dago benetan ibilbide gogorra izango dutela txirrindulariek, sprinterrek zail izango dutelarik garaipenik erdiestea. Gainera azken unean Astana taldea gonbitatua izateak asko animatu dezake pelotoia, Contador eta Kloden bezalako liderrekin.
Tropelan ikusiko gara beraz, zorte on!
Tropelan ikusiko gara beraz, zorte on!
2008-04-30
SUFRIMENDUAREN JARRAIPENA
- PARTIDUA: AMARA BERRI K.E. - MARTUTENE
- LEKUA: MARTUTENE FUTBOL ZELAIA
- EGUNA: MAIATZAK 1, OSTEGUNA
- ORDUA: 16.30
2008-04-17
Larunbat arratsaldean Martutenera
Larunbat honetan Amara Berrik partidu garrantzitsu bat dauka 17,30etan Martutene futbol Zelaian Bergara-ren aurka (3.ak dijoazte). Izan ere, krisi haundi batean sarturik daudelako eta jeitsiera postuak benetan gertu dituelako (Lagun Onak taldea puntu berdinekin dago eta jeitsiera postuetako lehenengoa da...). Egia esan, taldeak 2007ko abendutik ez du garaipenik lortu eta horrek benetan kondenatu egin du. Denboraldia amaitzeko 4 partidu falta dira eta hauetako bi etxean jokatuko dituzte, bata, larunbat hontakoa eta hemendik bi astera bestea, hil ala biziko partidua izango dena, Martutene-ren aurka.
Hona hemen, sailkapena:
8 MUTRIKU F.T.---------32---26
9 ORIOKO F.T.----------31---26
10 MARTUTENE K.E.------30---26
11 ELGOIBAR C.D.-------29---26
12 ILINTXA S.D.--------29---26
13 AMARA BERRI K.E.----28---26
14 LAGUN ONAK C.D.-----28---26
15 SORALUZE C.F.-------25---26
16 INTXURRE K.K.E.-----14---26
BERAZ, EA ANIMATZEN ZERATEN ETA AMARA BERRIK BEHINGOZ GARAIPEN BAT LORTZEN DUEN!!!

2008-04-02
Euskal Herriko Itzulia 2008
Batzuek iada jakingo duzuen moduan datorren astelehenean EHI-ren aurtengo edizioa hasiko da. Beti bezela kalitate handiko txirrindulariak izango dira, baita urteroko sorpresak ere ( "jabali" Cobo kasu). Hau dela eta urtero bezala Tropela.net-en sartzera gonbitatzen zaituztet denok kiniela egin dezazuen. Beti bezala gure tropeltxoak "koldo mitxelena" izena du, hortaz ez dago galerarik.Besterik gabe agur bat erredaktore alperraren partetik.
2008-03-06
Badiolak bere lorpenak zerrendatu ditu
2008-02-14
Asteburu honetarako partiduak
SASKIBALOIA
Urrezko LEB liga
CAI Zaragoza - Bruesa GBC Ost. 21.00
Bigarren erregional maila
Donosti Dolphins - DKS Lar. 18.00 San Ignacio de Loyola
ARETO FUTBOLA
Hirugarren maila
Naturista Mª Carmen - K. E. Oiartzun Ost. 21.00 Elorsoro polikiroldegia
FUTBOLA
Bigarren maila
Real Sociedad - Las Palmas Ig. 17.00 Anoeta
Gorengoen maila
Berio - Aloña Mendi Lar. 16.00 Cesar Benito
Lehen Erregional maila
Amara Berri - Urola Lar. 17.30 Martutene

2008-01-27
Futbolzaleak Broker Txapelketa
Aspaldian blogzale ugari baloreen merkatua aztertzen hasi dira eta hortik dator txapelketa hau egiteko arrazoia. Txapelketa hau azken batean geure artean lehiatzean datza, honetarako burtsan dirua inbertituz, hori bai, diru birtuala. Badakit blogaren gaiekin erlazio handirik ez duela baina beno, espero dut zuen gustoko izango dela. Jokoaren araudia jarraian:
- Hasera data: otsailak 4
- Amaiera data: ekainak 30
- Ez du balio kontu bat baina gehiago izaterik ez eta duguna reseteatzerik. Inbertsioak gaizki badoaz dirua atera eta beste nonbait inbertitu, pentsa errealitatean egiazko diruarekin arituko ginela.
Bueno, orain jokoan parte hartzeko jarraitu behar diren pausuak argituko ditut:
1) BolsaPHP webgunean sartu.
2) Bertan erregistratu: izena, password-a eta emaila emanez.
3) Kontua eratzean Koldo Mitxelena taldean sartu.
4) Orain gauza garrantzitsu bat. Ikusten duzuten moduan 60.000 euro dituzute inbertitu ahal izateko. Diru hau ordea ez ezazue ikutu astebururarte (otsailak 2 eta 3), orduan hasiko baita txapelketarako prestakuntza. Hau asteburuan merkatua geldi egoten delako da, eta hala astelehenean denok baldintza berean hasi gaitezen. Aurretik mugimenduren bat somatzen badut, kalera.
Ikusi dezakezuten moduan bertan dauden baloreak Ibex35-ko ia guztiak eta beste hainbat dira ( falta diren batzuk I. Renovables, B. Santander eta Criteria, baina beno). Kotizazioa ia ia denbora errealean doa (15 bat minutuko atzerapenarekin). Jarraian zeuen inbertsioak aztertzeko link interesgarri batzuk uzten dizkizuet:
www.finanzas.com
www.bolsacinco.com
www.cincodias.com
Zorte on!

2008-01-20
San Sebastian Eguna
Egun handia gaurkoa donostiarrentzat, batzuk eguraldiaz gozatuko dute paseoan ibiliz, beste batzuk danborra gogor astinduko dute, eta beste batzuk berriz etxean geratuko dira ajea gainditzeko asmoz. Atzo hortxe ibili ginen alde zaharreko kaleetan zehar bueltaka giroaz gozatuz eta Badiolaren laguntxoak ikusiz. Esan beharrik ere ez dago aurtengo afariko gairik jorratuena errealeko presidente berriarena izan dela.
Jarraian bart ateratako argazkien linka uzten dizuet, ez dira asko baina badela zerbait.
Argazkiak
Jarraian bart ateratako argazkien linka uzten dizuet, ez dira asko baina badela zerbait.
Argazkiak
2008-01-17
Badiola bide zuzenetik al dabil?
Iñaki Badiolari berak nahi zuen bezela atera zaio jokaldia. Iriarte bota dute eta Coleman eta Kean "beren kabuz" joan dira errealetik eta komentatzen dutenez, Oliva izan daiteke realeko hurrengo entrenatzailea. Gaur arratsaldean elkartuko dira Badiola eta Aiestaran gai honi buruz hitzegiteko. Baina, bide onetik al dijoa Badiola? Izan ere, Coleman-ek 5. utzi du taldea eta nahiz eta jokalari pare baten faltan zegoen, bide onetik zihoan eta benetan gorantz egiten ari zen (puntu bakar batera dago). Eta nahiz eta igotzeko 45 puntu (inguru gehiago) lortu beharko lituzkete igotzeko, ondo egiten ari zen prestatzaile galestarra.
Bestalde, Aurrekanpainian esandako bi fitxaketa ekartzea lortu ditu (Merida eta Martí) baina nere ustez, falta gehien somatzen dituen postuetarako ez du ezer fitxatu (aurrelari bat eta ezker hegaleko bat) nahiz eta azken hau aste honetan sinatzekotan omen dagoen. Zigic kasua ere oso famatua egin da eta azken asteetan gertatzen ari dena ikusiaz, aurrelaria Valentzian geratzeko asmoa daukala adierazi zuen atzo eta beraz, nahiko zaila izango du errealera etortzea. Honekin batera, Valentziak ez du Zigic salduko Huntelaar aurrelari holandarra fitxatzen ez badu.
Zer pentsatzen duzue zuek, ondo egiten ari al da Badiola?
Gaia aldatuz, larunbatean afaria egingo da lokalean baina akordio batera iritsi beharko gara bakoitzak zer eramateko.
P.D.: Pol-ek proiektorea eramango du lokalera Danborradaren hasiera egoera onetan ikusteko.

2008-01-01
San Silvestrea eta urte berria
Atzo urtero legez San Silvestreko lasterketa burutu zen Donostiako kaleetan zehar eta blogzale ugari bertan izan ginen urteari agur esan aurretik. Lehenik eta behin aipatu izan zen partaidetza altua, 2000 korrikalariak ez ziren urrun izango, eta lagunak ere ugari aritu ginen. Lehenik Amara Berriko talde ia osoak (Niko alperrontziak huts ordea) parte hartu zuen: Mikel, Toki, Navarro, Kimmi, Ansorena, Pablo, Aner eta konpainia. Bestalde libreki aurkeztuak Uñai, Urki, Zabaltza, Lertxundi aita-semeak, Rico Tenientea eta beste pakete bat.
Zorionak beraz guztioi parte hartu izanagatik eta ea hurrengo urtean gehiago garen. Sailkapena oraindik ez da atera, argitaratzean hemen jarriko dugu.
URTE BERRI ON GUZIOI!!!
Zorionak beraz guztioi parte hartu izanagatik eta ea hurrengo urtean gehiago garen. Sailkapena oraindik ez da atera, argitaratzean hemen jarriko dugu.
URTE BERRI ON GUZIOI!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)