Mostrando entradas con la etiqueta Berio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berio. Mostrar todas las entradas

2008-05-22

Dendoraldiko azken partiduak

Amara Berrik eta Beriok denboraldiko azken partiduak jokatuko dituzte asteburu honetan. Lehenengoek mailari eusteko promozioan daude eta bigarrenak aldiz, hirugarren mailara igotzeko playoff-a jokatzeko aukera ematen duen 2. postuan daude, nahiz eta hirugarrena gainean daukan.

Beriok larunbat arratsaldean dauka partidua eta arerio latza izango du aurrean, ligako txapeldun bilakatu berri den Ordizia hain zuzen ere. Partidua 18.00tan hasiko da eta garaipena ezinbestekoa dute antiguotarrek playoff-ean sartzeko.

Bestalde, Amara Berrik igandean jokatuko du Martutenen eguerdiko 12.15etan. Hauen egoera askoz ezberdina da aurreko taldearekin konparatuz, garaipena beharrezkoa du taldeak hurrengo urtean lehenengo mailan jarraitu nahi badu, izan ere, joaneko partiduan 1-0 galdu zuten Mariño-ren aurka. Beraz, partidu irekia izan liteke eta ea behingoz etxeko taldeak garaipena lortzen duen zeren, abenduaz geroztik ez dakite zer den irabaztea.

Orduan, igande goizean ikasketen deskantsoa Martutenen egin daiteke partiduaz gozatuz.

ANIMO BI TALDEEI!!

2007-05-10

Asteburu hontarako karteldegia

FUTBOLA
LEHENENGO MAILA
Nástic - Real Sociedad Dom 17.00 Nou Stadi (Tarragona)

GORENGOEN MAILA
Ordizia - Berio Sáb 16.00 Altamira (Ordizia)

ERREGIONAL MAILA
Beti Gazte - Amara Berri Sáb 18.30 Mastegi (Lesaka)

ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN "B" MAILA
Aurreko astean bukatu zuten ofizialki denboraldia Tejidosekoek.

SASKIBALOIA
ACB LIGA
Pamesa Valencia - Bruesa GBC Sáb 20.00 La Fonteta (Valencia)

BIGARREN ERREGIONAL MAILA
Plasticos Urteta ZKE - DKS Sáb 20.00 Antonianos (Zarautz)

Bihar amaitzen da Giro-rako zuen apostuak egiteko epea, izan ere, bihar bertan hasten baita karrera taldekako erlojupeko batekin.

2007-04-30

Amara Berri 3 - 1 Lizeo Sto Tomas

Azken asteotan bezala, larunbatean amaratarrek ez zuten partidu txukuna egin nahiz eta Sto. Tomas-i gailentzea lortu zuten.

Lehenengo zatian bi taldeak nahiko makal ibili ziren eta ez zuten aukera askorik sortu. Hasieran Lizeok izan zuen gehiago baloia eta honen ondorioz iritsi zen kanpotarren gola. Lehen zatiaren erdialdean Imanolen semeak ondo ateratako falta bat area txikian errematatu ondoren baloia sareetara bidaltzea lortu zuten lizeotarrek. Baina etxekoek ez ziren kikildu eta lehen zatiaren ondarean aukera paregabeak izan zituzten aurretik jartzeko baina gol bakarra sartzea lortu zuten, nikok hain zuzen ere pase on baten ondorioz atezainaren aurrean bakarrik geratu ondoren. Beste aukera, mistak izan zuen bere eskuinkada bikain baten ondorioz, baina jaurtiketak eskuairan jo eta kanpora joan zen.

Bigarren zatia aldiz, era bat amaratarrentzako izan zen, izan ere kanpotarrek kontraerasoen bitartez egin zituztelako jokaldirik arriskutsuenak. Amara berrik bigarren zatian aukera franko izan zituen baina 2-1ekoa Navarrok lortu baino lehen, Navarrok berak eta Ruben-ek atezainaren aurrean bi aukera garbi izan zituzten, baina jokaldi hauen amaiera berdina izan zen, biak atetik kanpo bukatu zuten. Ondoren eta ia kanpoko taldea hamar jokalarirekin geratu zenean eta erabat hilda zegoenean aurkaria Navarrok berriz gola sartzea lortu zuen behin behineko 3-1ekoa eginez.
PUNTUAZIOAK:
Godoy 3
Asteinza 3
Pablo 4
Arsuaga 3
Espi 2
Mista 3
Iñurri 2
Toki 3
Niko 4
Navarro 4
Ruben 3

Arka 2
Migel 3
Jonan 2


Bestalde, larunbat arratsaldeko beste bi partiduetan jipoi latza jaso zuten Tejidosek eta Beriok. Lehenengoek 2-10 galdu zuten Deusche Schule-ren kontra Endika taldeko jokalaririk onena izanik. Topok eta Ivanek sartu zituzten etxekoen golak. Bestalde, esan beharra dago taldea 5 jokalari besterik ez zituela partida hontarako izan ere, Sagas-ek, Hopok eta Urkik ezin izan zuten partidura joan beraien esanetan konpromezu "garrantzitsuagoak" baizituzten. Amaitzeko, Beriok 5-0 galdu zuen Hernaniren aurka 3. mailara igotzeko zituzten aukera txikiak erabat zapuztuz.

2007-04-02

Amara Berri 2 - 2 Lengokoak

Futbolzaleakeko kazetariak ezin izan zuten partiduan egon, beraz, partiduko notak ondorengo komentarioetan idaztea eskertuko genizueke. Kronika Tokiren laguntzaz betetzea lortu dugu.

Partidu txarra atzo amarakoek atzo eguerdian martutenen jokatutakoa. Lehenengo zatian ondo atera ziren eta aukerak izan zituzten golak sartzeko, baina aurreratu egin zirenak kanpotarrak izan ziren, lehen zatiaren azken laurden txarra jokatu ondoren. 0-1ekoa Navarrok zelai erdian galdutako baloi batera Berrok ezin izan zuen iritsi eta aurrelariak autopase bate ondorioz gola sartzea lortu zuen. Bigarren zatia hasi eta bigarrena egin zuten kanpotarrek. 0-2koarekin amara berri partiduaren bila atera zen eta Montoyaren bi golei esker partidua partzea lortu zuten. Lehenengoa, korner batean burukada on baten ondorioz eta bigarrena, arean izandako zarraparra baten ondorioz lurretik baloia sareetara botatzea lortu zuen. Aipatzekoa da epaileak Lengokoakeko bi jokalari kanporatu zituela gehiegi hitzegiteagatik eta Moztok orkatilean mina egin zuela baina horrek ez zion arazorik eman Irlandara joateko. Bestalde, Kortak bekaina urratu zuen. Bukaeran beraz, inori eragiten ez dion emaitza, 2-2.
Bukatzeko, partidu ondoren denak bazkalzera joan ziren baina ezin izan zuten bazkaria garaipen batekin dastatu.
PUNTUAZIOAK:
Berro
Asteinza
Espi
Montoya
Mozto
Pablo
Mista
Niko
Navarro
Ibai
Toki
-----------
korta
Ruben
Arsuaga
Iñurri
Alberto
Jonan
godoy

Asteburuko beste bi partiduetan porrota izan genuen aipagai. Beriok partidu txar baten ondorioz, igoerari agurra prestatzen hasi zen. Kanpoko taldea aurreratu zen lehenengo zatiaren bukaeran baina bigarren zatiaren erdialdean atezainaren bi hutsei esker martutenek markagailuari buelta ematea lortu zuen. Bestalde, Tejidos-ek ere partidua galdu egin zuen 2-4. Goleatzailean niko eta Reto izan ziren. Reto zuzen-zuzenean dijoa lokaleko Pitxitxi saria irabaztera. Aipatzekoa ere Josetxoren debuta areto futbolean eta epaileak baliogabe utzi zuela Tejidosen gol LEGAL bat hau sareetatik kanpora atera ondoren.

2007-03-25

Oiartzun 1 - 1 Amara Berri

Partidu ona atzo arratsaldean Amara Berrik jokatutakoa. Hasieratik gailendu zitzaion talde oiartzuarrari eta garaipena lortzea merezi izan zuen.
Lehenengo zatian eta partiduko ia momentu gehienetan bezela, talde kanpotarra izan zen jokoaren lehentasuna izan zuena eta aukera garbiak izan zituzten amaratarrek markagailuan aurreratzeko. Bai nikok eta bai tokik(bitan) abagune argiak izan zituzten atezainaren aurrean.
Bigarren zatiaren hasieran, partiduko aukerarik garbiena etxekoentzat izan zen, izan ere, haien aurrelariak jaurtiketa gurutzatu bat zutoinera bota zuen eta jaurtiketa horren aldaratzea berrok "kung fu" eran atera zuen, arriskua aldenduz. Zatiaren erdibidean, oiartzuarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, haien defentsa batek gehiegi hitzegiteagatik. Baina, amara berrirentzat ona zirudiena, benetan amets gaizto bat sortu zen. Jokalariak atzean sartu ziren eta etxekoak handituz, aukerak sortzen hasi ziren eta honen ondorioz, 1-0ekoa iritsi zen jaurtiketa gurutzatu batean. 15 minutu falta ziren eta hoberena iristear zegoen oraindik. Kasu honetan paperak aldatuz, protagonista papera amarak hartu zuen eta aukerak bata bestearen atzetik izan zituzten. Argiena, tokik izan zuen, hondartzan egiten dituen "txilena" horietako batekin eta behin atezaina gaindituta zeukanean defentsa batek atera zuen. Partiduaren ondarean ostera, Mistaren pase on baten ondorioz, Espik baloia area ertzean hartu zuen, bi defentsen ondotik pasa, eta atezaina gaindituz 1-1ekoa sartu zuen 10 minuturen faltan. Bukaeran, kanpotarrek aukeraren bat izan zuten bigarrena sartzeko baina urduritasuna gailendu zitzaien.
Beraz, nahiko puntu ona atera zuten oiartzunetik, nahiz eta irabazteko ahalegin eta aukera gehiago sortu zituzten.

Puntuazioak
Berro: 3
Mozto: 3
Asteinza: 3
Pablo: 5(3+2) Telebista bikaina
Espi: 4
Migel: 3
Mista: 3
Nico: 3
Toki: 4
Ibai: 1
Navarro: 3
___________
Kimi: 1
Ruben: 1
Iñurri: Denborarik Gabe

Asteburu honetako gainontzeko partiduetan, nabarmentzekoa da Berio-ren partidu borobila. 4-1 irabazi dute eta gorkak(2)-behingoz- eta galarragak gola sartu dute. Gorkak komentatu duenez, bizpairu gol gehiago sartzeko aukera izan ditu. Bestalde, Tejidosen porrota aipatu behar da. Jokalari justuekin jun dira Elgoibarrera iban errepide erdian kotxeak utzita geratu baita. Beraz, azken aurrekoen aurka 4-3 galdu dute. Reto(2) eta sagas izan dira goleatzaileak.

Bisitak