Amara Berrik eta Beriok denboraldiko azken partiduak jokatuko dituzte asteburu honetan. Lehenengoek mailari eusteko promozioan daude eta bigarrenak aldiz, hirugarren mailara igotzeko playoff-a jokatzeko aukera ematen duen 2. postuan daude, nahiz eta hirugarrena gainean daukan.
Beriok larunbat arratsaldean dauka partidua eta arerio latza izango du aurrean, ligako txapeldun bilakatu berri den Ordizia hain zuzen ere. Partidua 18.00tan hasiko da eta garaipena ezinbestekoa dute antiguotarrek playoff-ean sartzeko.
Bestalde, Amara Berrik igandean jokatuko du Martutenen eguerdiko 12.15etan. Hauen egoera askoz ezberdina da aurreko taldearekin konparatuz, garaipena beharrezkoa du taldeak hurrengo urtean lehenengo mailan jarraitu nahi badu, izan ere, joaneko partiduan 1-0 galdu zuten Mariño-ren aurka. Beraz, partidu irekia izan liteke eta ea behingoz etxeko taldeak garaipena lortzen duen zeren, abenduaz geroztik ez dakite zer den irabaztea.
Orduan, igande goizean ikasketen deskantsoa Martutenen egin daiteke partiduaz gozatuz.
ANIMO BI TALDEEI!!
Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
Mostrando entradas con la etiqueta amara berri. Mostrar todas las entradas

2008-05-22
2008-04-30
SUFRIMENDUAREN JARRAIPENA
- PARTIDUA: AMARA BERRI K.E. - MARTUTENE
- LEKUA: MARTUTENE FUTBOL ZELAIA
- EGUNA: MAIATZAK 1, OSTEGUNA
- ORDUA: 16.30
2008-04-17
Larunbat arratsaldean Martutenera
Larunbat honetan Amara Berrik partidu garrantzitsu bat dauka 17,30etan Martutene futbol Zelaian Bergara-ren aurka (3.ak dijoazte). Izan ere, krisi haundi batean sarturik daudelako eta jeitsiera postuak benetan gertu dituelako (Lagun Onak taldea puntu berdinekin dago eta jeitsiera postuetako lehenengoa da...). Egia esan, taldeak 2007ko abendutik ez du garaipenik lortu eta horrek benetan kondenatu egin du. Denboraldia amaitzeko 4 partidu falta dira eta hauetako bi etxean jokatuko dituzte, bata, larunbat hontakoa eta hemendik bi astera bestea, hil ala biziko partidua izango dena, Martutene-ren aurka.
Hona hemen, sailkapena:
8 MUTRIKU F.T.---------32---26
9 ORIOKO F.T.----------31---26
10 MARTUTENE K.E.------30---26
11 ELGOIBAR C.D.-------29---26
12 ILINTXA S.D.--------29---26
13 AMARA BERRI K.E.----28---26
14 LAGUN ONAK C.D.-----28---26
15 SORALUZE C.F.-------25---26
16 INTXURRE K.K.E.-----14---26
BERAZ, EA ANIMATZEN ZERATEN ETA AMARA BERRIK BEHINGOZ GARAIPEN BAT LORTZEN DUEN!!!

2007-05-10
Asteburu hontarako karteldegia
FUTBOLA
LEHENENGO MAILA
Nástic - Real Sociedad Dom 17.00 Nou Stadi (Tarragona)
GORENGOEN MAILA
Ordizia - Berio Sáb 16.00 Altamira (Ordizia)
ERREGIONAL MAILA
Beti Gazte - Amara Berri Sáb 18.30 Mastegi (Lesaka)
ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN "B" MAILA
Aurreko astean bukatu zuten ofizialki denboraldia Tejidosekoek.
SASKIBALOIA
ACB LIGA
Pamesa Valencia - Bruesa GBC Sáb 20.00 La Fonteta (Valencia)
BIGARREN ERREGIONAL MAILA
Plasticos Urteta ZKE - DKS Sáb 20.00 Antonianos (Zarautz)
Bihar amaitzen da Giro-rako zuen apostuak egiteko epea, izan ere, bihar bertan hasten baita karrera taldekako erlojupeko batekin.

2007-04-30
Amara Berri 3 - 1 Lizeo Sto Tomas
Azken asteotan bezala, larunbatean amaratarrek ez zuten partidu txukuna egin nahiz eta Sto. Tomas-i gailentzea lortu zuten.
Lehenengo zatian bi taldeak nahiko makal ibili ziren eta ez zuten aukera askorik sortu. Hasieran Lizeok izan zuen gehiago baloia eta honen ondorioz iritsi zen kanpotarren gola. Lehen zatiaren erdialdean Imanolen semeak ondo ateratako falta bat area txikian errematatu ondoren baloia sareetara bidaltzea lortu zuten lizeotarrek. Baina etxekoek ez ziren kikildu eta lehen zatiaren ondarean aukera paregabeak izan zituzten aurretik jartzeko baina gol bakarra sartzea lortu zuten, nikok hain zuzen ere pase on baten ondorioz atezainaren aurrean bakarrik geratu ondoren. Beste aukera, mistak izan zuen bere eskuinkada bikain baten ondorioz, baina jaurtiketak eskuairan jo eta kanpora joan zen.
Bigarren zatia aldiz, era bat amaratarrentzako izan zen, izan ere kanpotarrek kontraerasoen bitartez egin zituztelako jokaldirik arriskutsuenak. Amara berrik bigarren zatian aukera franko izan zituen baina 2-1ekoa Navarrok lortu baino lehen, Navarrok berak eta Ruben-ek atezainaren aurrean bi aukera garbi izan zituzten, baina jokaldi hauen amaiera berdina izan zen, biak atetik kanpo bukatu zuten. Ondoren eta ia kanpoko taldea hamar jokalarirekin geratu zenean eta erabat hilda zegoenean aurkaria Navarrok berriz gola sartzea lortu zuen behin behineko 3-1ekoa eginez.
PUNTUAZIOAK:
Godoy 3
Asteinza 3
Pablo 4
Arsuaga 3
Espi 2
Mista 3
Iñurri 2
Toki 3
Niko 4
Navarro 4
Ruben 3
Arka 2
Migel 3
Jonan 2
Bestalde, larunbat arratsaldeko beste bi partiduetan jipoi latza jaso zuten Tejidosek eta Beriok. Lehenengoek 2-10 galdu zuten Deusche Schule-ren kontra Endika taldeko jokalaririk onena izanik. Topok eta Ivanek sartu zituzten etxekoen golak. Bestalde, esan beharra dago taldea 5 jokalari besterik ez zituela partida hontarako izan ere, Sagas-ek, Hopok eta Urkik ezin izan zuten partidura joan beraien esanetan konpromezu "garrantzitsuagoak" baizituzten. Amaitzeko, Beriok 5-0 galdu zuen Hernaniren aurka 3. mailara igotzeko zituzten aukera txikiak erabat zapuztuz.

2007-04-02
Amara Berri 2 - 2 Lengokoak
Futbolzaleakeko kazetariak ezin izan zuten partiduan egon, beraz, partiduko notak ondorengo komentarioetan idaztea eskertuko genizueke. Kronika Tokiren laguntzaz betetzea lortu dugu.
Partidu txarra atzo amarakoek atzo eguerdian martutenen jokatutakoa. Lehenengo zatian ondo atera ziren eta aukerak izan zituzten golak sartzeko, baina aurreratu egin zirenak kanpotarrak izan ziren, lehen zatiaren azken laurden txarra jokatu ondoren. 0-1ekoa Navarrok zelai erdian galdutako baloi batera Berrok ezin izan zuen iritsi eta aurrelariak autopase bate ondorioz gola sartzea lortu zuen. Bigarren zatia hasi eta bigarrena egin zuten kanpotarrek. 0-2koarekin amara berri partiduaren bila atera zen eta Montoyaren bi golei esker partidua partzea lortu zuten. Lehenengoa, korner batean burukada on baten ondorioz eta bigarrena, arean izandako zarraparra baten ondorioz lurretik baloia sareetara botatzea lortu zuen. Aipatzekoa da epaileak Lengokoakeko bi jokalari kanporatu zituela gehiegi hitzegiteagatik eta Moztok orkatilean mina egin zuela baina horrek ez zion arazorik eman Irlandara joateko. Bestalde, Kortak bekaina urratu zuen. Bukaeran beraz, inori eragiten ez dion emaitza, 2-2.
Bukatzeko, partidu ondoren denak bazkalzera joan ziren baina ezin izan zuten bazkaria garaipen batekin dastatu.
PUNTUAZIOAK:
Berro
Asteinza
Espi
Montoya
Mozto
Pablo
Mista
Niko
Navarro
Ibai
Toki
-----------
korta
Ruben
Arsuaga
Iñurri
Alberto
Jonan
godoy
Asteburuko beste bi partiduetan porrota izan genuen aipagai. Beriok partidu txar baten ondorioz, igoerari agurra prestatzen hasi zen. Kanpoko taldea aurreratu zen lehenengo zatiaren bukaeran baina bigarren zatiaren erdialdean atezainaren bi hutsei esker martutenek markagailuari buelta ematea lortu zuen. Bestalde, Tejidos-ek ere partidua galdu egin zuen 2-4. Goleatzailean niko eta Reto izan ziren. Reto zuzen-zuzenean dijoa lokaleko Pitxitxi saria irabaztera. Aipatzekoa ere Josetxoren debuta areto futbolean eta epaileak baliogabe utzi zuela Tejidosen gol LEGAL bat hau sareetatik kanpora atera ondoren.

2007-03-25
Oiartzun 1 - 1 Amara Berri
Partidu ona atzo arratsaldean Amara Berrik jokatutakoa. Hasieratik gailendu zitzaion talde oiartzuarrari eta garaipena lortzea merezi izan zuen.
Lehenengo zatian eta partiduko ia momentu gehienetan bezela, talde kanpotarra izan zen jokoaren lehentasuna izan zuena eta aukera garbiak izan zituzten amaratarrek markagailuan aurreratzeko. Bai nikok eta bai tokik(bitan) abagune argiak izan zituzten atezainaren aurrean.
Bigarren zatiaren hasieran, partiduko aukerarik garbiena etxekoentzat izan zen, izan ere, haien aurrelariak jaurtiketa gurutzatu bat zutoinera bota zuen eta jaurtiketa horren aldaratzea berrok "kung fu" eran atera zuen, arriskua aldenduz. Zatiaren erdibidean, oiartzuarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, haien defentsa batek gehiegi hitzegiteagatik. Baina, amara berrirentzat ona zirudiena, benetan amets gaizto bat sortu zen. Jokalariak atzean sartu ziren eta etxekoak handituz, aukerak sortzen hasi ziren eta honen ondorioz, 1-0ekoa iritsi zen jaurtiketa gurutzatu batean. 15 minutu falta ziren eta hoberena iristear zegoen oraindik. Kasu honetan paperak aldatuz, protagonista papera amarak hartu zuen eta aukerak bata bestearen atzetik izan zituzten. Argiena, tokik izan zuen, hondartzan egiten dituen "txilena" horietako batekin eta behin atezaina gaindituta zeukanean defentsa batek atera zuen. Partiduaren ondarean ostera, Mistaren pase on baten ondorioz, Espik baloia area ertzean hartu zuen, bi defentsen ondotik pasa, eta atezaina gaindituz 1-1ekoa sartu zuen 10 minuturen faltan. Bukaeran, kanpotarrek aukeraren bat izan zuten bigarrena sartzeko baina urduritasuna gailendu zitzaien.
Beraz, nahiko puntu ona atera zuten oiartzunetik, nahiz eta irabazteko ahalegin eta aukera gehiago sortu zituzten.
Puntuazioak
Berro: 3
Mozto: 3
Asteinza: 3
Pablo: 5(3+2) Telebista bikaina
Espi: 4
Migel: 3
Mista: 3
Nico: 3
Toki: 4
Ibai: 1
Navarro: 3
___________
Kimi: 1
Ruben: 1
Iñurri: Denborarik Gabe
Asteburu honetako gainontzeko partiduetan, nabarmentzekoa da Berio-ren partidu borobila. 4-1 irabazi dute eta gorkak(2)-behingoz- eta galarragak gola sartu dute. Gorkak komentatu duenez, bizpairu gol gehiago sartzeko aukera izan ditu. Bestalde, Tejidosen porrota aipatu behar da. Jokalari justuekin jun dira Elgoibarrera iban errepide erdian kotxeak utzita geratu baita. Beraz, azken aurrekoen aurka 4-3 galdu dute. Reto(2) eta sagas izan dira goleatzaileak.

2007-03-17
Amara Berri 0 - 2 Roteta
Badirudi honako denboraldi hau beste gabean amaituko zaigula. Azken bi jardunaldietan lorturiko porrotek ezerezean utzi dituzte zaleen ilusio eta esperantzak. Gaurkoan taldeari azken pasea falta izan zaio, izan ere nahiz eta nagusi izan den jokoan ez da gai izan aukera garbiak lortzeko. Eta noski, aukerak urriak badira zaila da golik eskuratzea.
Partidutik aipatu beharko litzateke defentsak eskeini duen itxura kaxkarra, baina ezin zaie defentsako jokalariei bakarrik errua egotzi, izan ere gaurkoan ere tarte handiak ikusi dira aurreko eta atzeko jokalarien artean, honen ondorioz aurkarien jokaldiek arrisku handia sortarazten zutelarik. Hau bereziki bigarren zatian nabarmendu da. Hala lehen zatian Rotetak lehen gola eskuratu du eta aurretik jarri da markagailuan. Aipatu baita ere Mistak arratseko sustoa eman duela jokaldi baten ostean lurrean etzanik eta orkatilari helduta ikusi dugunean, zorionez badirudi ez dela larritasun handikoa.
Bigarren zatian Amara Berrik baloia bere menpe izan du baina ez dira gai izan gol aukera garbirik erdiesteko. Hala ere izan da partiduaren norantza guztiz alda zezakeen jokaldia, hontan Niko sakoneko pase baten ostean atezainaren aurrean agertu da baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu eta kanpora joan da. Partidua amaitzeko minutu gutxi falta zirela Rotetak bigarren gola eskuratu du kontraeraso batean eta hortxe amaitu da partidua.
Azkenik aipatu nahiko genuke epaile jaunaren portaera, zein uneoro begiradak bereganatu nahian aritu den bere erabaki burugabeekin. Hau dela eta hegaleko hainbat jarraitzailek hainbat eta hainbat irain eskeini dizkiote (panoli, fantoche...). Besterik gabe, asteburu gozoa izanen duzuelakoan agur bero bat erredakziotik.

Godoy: 1
Asteinza: 1
Mozto: 1
Montoya: 1
Espi: 2
Pablo: 3
Miguel: 3
Jonan: 2
Kimi: 2
Mista: 1
Ibai: 1
-------------
Niko: 1
Iñurri: 0
Ruben: 1
Toki: 1
2007-03-04
Amara Berri 2 - 0 Irun 1902
Giro sargoria izan dugu gaurkoan Martuteneko futbol zelaian, bai eguraldian baita berdeguneko jokalarien artean ere. Lehenik eta behin esan beharra dago markagailuak ez duela guztiz islatzen partiduan zehar gertaturikoa, izan ere aurkari gogorra izan dute gaurkoan amarako mutilek.
Lehen zatia motel hasi du taldeak, irundarrak izan dituztelarik lehen aukerak. Baliteke haserako hamaikakoaren aldaketa ugariek ezegonkortasun hau eragin izana, izan ere aurreko partidutik jokalari berri ugari sartu dira haseratik. Nabarmentzekoa batez ere zentral gabezia, Pablo defentsa lanetan jarri behar izan delarik Endikarekin batera.
Aipatu den moduan lehen zatian bazirudien bisitariak nagusi zirela zelaian baina zorionez Mistaren zartako ikusgarri batek (ezin dituzue bideoko irudiak galdu) aurretik jarri du taldea. Baloia eskuairan jota barrura sartu da areaz kanpoko jaurtiketa bikain bati esker, ezkertiar zitalez gainera. Gol honi esker atsenaldira markagailuan aurretik iritsi da taldea. Bigarren zatian jokoa are gehiago nahastu da eta Amara Berrik asko sufritu du zenbait unetan, Godoyk ordea ongi bete du bere lana. Partidua ordea hankaz gora jarri da Mistak bigarren txartel horia ikusi eta karrikara joan behar izan duenean. Zorionez handik minutu gutxira Navarroren jokaldi on bati esker lasaitasunaren gola iritsi da. Tokik atezainaren aurrean barrura sartu du Xabik utziriko opari gozoa.
Bigarren erdi honetan iskanbila ugari izan dira bi taldeetako jokalarien artean, batez ere horren "maitatua" den irungo 3 zenbakiarekin. Honen jokaera zikinak amarako jokalariak sutan jarri ditu baina zorionez gureek ongi eutsi diote bere azpijokoari.
Honela amaitu zaigu partidua gaurkoan, 3 puntu gehiago beraz Amara Berrirentzat. Ikusiko dugu ea hurrengo partidua irabazteko gai diren eta hala aurreko lehen postuetan murgiltzen diren.

Godoy: 3
Espi: 1
Pablo: 5
Mozto: 2
Asteinza: 2
Mista: 3
Jonan: 3
Alberto: 2
Toki: 4
Kimi: 3
Ruben: 2
--------
Navarro: 3
Ibai: 1
Iñurri: 1
Patxi: S. C.
2007-02-25
Munibe 2 - 0 Amara Berri
Gaur Berion jokaturiko partiduak benetan zapore mingotsa utzi digu bertan bildu garen zaletuoi, batit bat aurreko jardunaldian taldeak emaniko irudi onaren ostean. Izan ere gaurko partidua aukera aparta zen berriro ere goikaldeari eutsi eta lehian sartu ahal izateko baina esan bezala taldeak huts egin du.
TEJIDOS JIMENEZ 3 - 2 2KING-UAK
Partidua itsusia izan da, joko nahasiarekin eta aukera garbi gutxitxorekin. Taldea dinbili-danbala ibili da 90 minutuetan zehar eta irregulartasun honek atzealdean akats asko sortarazi ditu. Hala ere lehen zatian esan liteke gure taldea izan dela aukera onenak izan dituena baina ez da golik iritsi. Amarako mutilak nagusi izan arren Munibek bizitasun handiagoa ematen zion baloiari bere erasoko jokaldietan eta horrek arrisku ekarri ditu Godoyren ate inguruan. Lehen zatian ordea ez da golik izan eta hutsnakoarekin joan dira aldageletara.
Bigarren zatian partidua are gehiago zakartu da eta amaieran izan ezik ezer gutxi egin du taldeak. Munibe berriz erasokor aritu da eta jokaldi azkar baten bidez lehenik eta jokaldi eztabaidagarri baten bidez ostera partiduko bi golak eskuratu ditu. Bietan defentsa makal xamar somatu dugu ikusleok baina ezin erdialdea salbu utzi izan ere erraz iritsi baitira aurkariak area ingurura.
Azkeneko minutuak soberan egon dira, taldea antzu agertu da falta inozoak eta buru gutxirekin jokatuaz. Horren ondorio garbia Montoyaren kaleratzea izan da. Hurrengo asterako ez da lanik faltako beraz gaurkoan itxura benetan kaxkarra eskeini baitu taldeak.
NOTAK:
Godoy 2
Aner 2
Montoya 1
Korta 1
Asteinza 2
Miguel 3
Pablo 4
Alberto 3

Iñurri 1
Navarro 3
-----------------
Jonan 2
Ruben 2
Kimi 2
Ibai 1
Mista 2
Iñurri 1
Navarro 3
-----------------
Jonan 2
Ruben 2
Kimi 2
Ibai 1
Mista 2
TEJIDOS JIMENEZ 3 - 2 2KING-UAK
Partidu polita atzo Tejidosek jokatutakoa balda polikiroldegian. Hasiera batean, kanpotarrek irabazi beharreko partidua zen, sailkapenean hirugarrenak zijoazelako, baina partiduko aukera gehienak Tejidosenak izan ziren. Partiduaren lehenengo zatian ez zen golik izan nahiz eta aukera dexente izan zituzten bi taldeek golen bat sartzeko. Nabarmentzekoa izan zen Pol-ek bat-baten aurkako batean eginiko geldiketa bat. Bestalde, bai Hopok, baita Retok ere gola sartzeko aukera paregabeak izan zituzten baina atsedenaldira 0-0 koarekin joan ziren.
Bigarren zatiaren hasieran ere pare bat aukera eduki zituzten Tejidosekoek gola sartzeko. 10. minutu inguruan, aldaketa nahiko garrantzitsu bat gertatu zen emaitzaren onurarentzako; Topo sartu zen, eta sartu eta berehala, baloia zelai erdia baino pixka bat aurrerago zuela, jaurtiketa bikain baten ondorioz iritsi zen lehenengo gola. Honekin batera, etxeko taldea handitu egin zen eta berehala bigarren gola sartu zuen. Bigarren hau Angel-ek sartu zuen kontraeraso batean, errebote baten ondorioz. Bi goleko errenta lortu ondoren, Tejidosekoak lasaitu egin ziren eta "bikingoek" beraien lehenengo gola sartu zuten. Baina errenta nahiko urbil ez zezan, Topok arratsaldeko bere bigarren gola sartuaz, taldearen hirugarrena sartu zuen, honela, partiduari amaiera emanez. Bukaeran, kanpotarrek bigarrena sartu zuten baina Tejidosek bukaera lasaia izan zuela esan daiteke.
Esan beharra dago, epaileak Angel txartel gorri zuzen batekin kanporatu zuela. Jokalariaren hitzek ziotenez, epaileari ondorengoa esan zion: "Zuk nahi baldin baduzu ni kanporatu nazakezu". Eta jokalariari kasu eginez baina arrazoirik gabe, epaileak jokalaria kanporatu zuen.
PUNTUAZIOAK:
Pol 3
Sagas 1
Urki 3
Topo 5
Kimi 3
Iban 2
Angel 3
Reto 3
Hopo 3
2007-02-10
Amara Berri 4 - 1 Gure Txokoa
Gaurko partiduaren ostean esan liteke taldea berriro ere martxa onean jarri zaigula. Izan ere arratsalde honetan jokalariek beraietaz espero den maila eskeini dute. Partidua serio hasi dute eta hala segituan iritsi da lehen gola Albertoren eskutik jokaldi on baten ostean. Lehen zatian zehar aukera aunitz izan duten arren ez dira gai izan baloia sare artera bidaltzeko eta bigarren zatia beraz 1-0ko markagailuarekin hasi dute.
Eskerrak Pablori kronika egiterakoan eskaini digun informazioagatik.
Honez gain ez dezagun ahaztu gaur arratsean Tejidosek partidu berri bat jokatu duela. Zoritxarrez 3-7koaz galdu dute baina jokalariak gustura irten dira ia partida osoan estu izan baitute arerioa. Golak Sagas, Reto eta Ansoren eskutik iritsi dira. Esan den moduan ordea taldea gogotsu aurkitzen da eta hurrengo astean ikuskizuna eskeintzeko prest agertu dira hedabideen aurrean. Hala izan bedi.
Taldeak tinko jarraitu du eta hala sakoneko pase eder bati esker Nikok bigarren gola lortu du. Gola bikaina izan da atezainaren aurrean bere gainetik sartu baitu baloia "koilaraz". Beranduago hirugarren gola iritsi da Tokiren oinetatik kontraeraso batean atezaina aurreratuta ikusi eta urreneko jaurtiketa bategaz. Baina hau sartu eta berehala beratarrek beren partiduko gol bakarra izango zena erdietsi dute. Zorionez ezer gutxi aldatu da partidaren itxura eta hala amararrek laugarren gol batez borobildu dute beren lana. Kasu honetan Mistak atezainaren aurrean huts egin ostean Albertok lasaitasun osoz barneratu du baloia atezaina lurrean zen bitartean.
Ea bada azken bi garaipenek taldea gorunzko bidean jartzeko balio duten.

Ea bada azken bi garaipenek taldea gorunzko bidean jartzeko balio duten.
PUNTUAZIOAK:
Berro:2
Asteinza:3
Mozto:3
Montoya:3
Arka:3
Miguel:3
Pablo:3
Alberto:5
Niko: 5
Iñurri:2
Navarro:4
Aner:2
Toki:3
Kimi:2
Ruben:2
Mista:2
Eskerrak Pablori kronika egiterakoan eskaini digun informazioagatik.
Honez gain ez dezagun ahaztu gaur arratsean Tejidosek partidu berri bat jokatu duela. Zoritxarrez 3-7koaz galdu dute baina jokalariak gustura irten dira ia partida osoan estu izan baitute arerioa. Golak Sagas, Reto eta Ansoren eskutik iritsi dira. Esan den moduan ordea taldea gogotsu aurkitzen da eta hurrengo astean ikuskizuna eskeintzeko prest agertu dira hedabideen aurrean. Hala izan bedi.
2007-02-03
Intxaurrondo danak K. E. 1 - 5 Amara Berri
JOKIN ETA LERTXUNDI, ZER MODUZ BELGIKATIK??
Orokorrean, partidu polita jokatu du Amara Berrik gaur arratsaldean matigoxotegin. Partidua amaratarren alde hasi da lehenengo gola sartzeko aukera asko edukiaz. Alde batetik navarrok, bestetik mistak, nikok... baina gola ez da iritsi. Intxaurrondotarrek azkar eman diote buelta egoerari eta aukera on batekin erantzun dute. Ondoren, denbora dexente egon da aukera garbirik gabe lehen zatiaren ondarrera iritsi garen arte. Bukaeran, intxaurrondokoen aurrelariak aukera paregabea izan du bakarrik gelditu ostean lehen gola sartzeko, baina, baloia gehiegi gurutzatu du.
Bigarren zatia aldapan gora jarri zaie amaratarrei. Lehen jokaldian eta Espiren pase txar baten ondorioz lehen gola sartu dute intxaurrondokoek. Baina, amaratarrek ez dute partidua galdutzat eman eta honen eraginez hiru gol sartu ditu sei minutuetan sartu berria zen Albertok. Lehenengoa, jaurtiketa paregabe baten bidez, ateko armiarma sarea apurtuz. Bigarrena, falta jaurtiketa baten ondorioz. Esan beharra dago atezaina hesia prestatzen ari zela eta denoi harritu gaituela gol honek. Hirugarrena jokaldi baten ondorioz iritsi da. Hiru gol hauen ondorioz, amaratarrak bero-bero zeuden eta geihagoren bila atera dira. Honen ondorioz, Kimik sartu du laugarrena asteinzaren erdiraketa on baten ondorioz. Esan beharra dago, pare bat minutu lehenago aukera garbiago bat eduki duela kimik buruz, baina, ozta-ozta zutoin ondotik joan da kanpora. Bosgarren gola montoyak sartu du falta jaurtiketa baten ondorioz.
Egia esan behar da, Intxaurrondotarrek nahiko zikin jolastu dutela eta sarrera nahiko itsusiak egin dituztela ere bai.
Nahiz eta azkenen aurka izan, behingoz irabaztea lortu du amara berrik eta gogor lan egin beharko dute Patxiren mutilek, sailkapenean gora egin nahi badute.
Berro:2
Asteinza:3
Mozto: 3
Montoya:5 (gola + olagarro bikainak)
Espi: 2
Miguel:2
Mista: 2
Niko: 3
Korta: 2
Ruben: 3
Navarro: 3*
Alberto: 5
Jonan: 2
Kimi: 3
Aner: 2
Iñurri: 3

Suscribirse a:
Entradas (Atom)