2008-06-27

Frantziako Tourra 2008

Oraindik aste bete falta den arren bada garaia aurtengo Tourraz hitzegiten hasteko, tropela.net-ek prest baitauka iada bere urteroko lehiaketa. Aurtengo edizio honetan txirrindulari ospetsu ugariren falta izango da baina espero dezagun ikuskizunak hutsik ez egitea. Futbolzaleak-eko bisitariak (eta bisitari ez diren batzuk ere bai) beti izan dira Koldo Mitxelena tropeltxoan lehian eta uda honetan ere hortxe izango da lehian.

Honekin batera galdekizun bat luzatu nahiko nieke gure irakurleei, prest egongo al zinatekete eurotxo bat jokatzeko? Ez da diru asko eta lehiakortasuna asko igoko litzateke. Hala ere zuen esku uzten dugu erabakia eta ideia berriak ere eskertuko dira.

Bisitak