Futbolzaleak bloga bere unerik negargarrienean dago. Atzean geratu dira iada egunero ehundik gora mezu idazten zireneko garai haiek. Gainera gaur egungo zuzendaritza penagarria da:
- Mista jauna: bere azken berria Cachuli atxilotu zutela idazteko izan zen. Ordutik aitzakia ugari eta alperkeria are gehiago.
- Punzz: indartsu hasi zen baina bere ikasketa ordutegi gogorrak indar barik utzi du blogan idazteko.
- Iñigo: Erasmusera joan aurretik ere makal zebilen eta orain gainera konpetentzia egiten du beste blog batekin. Traidorea.
Bueno lagunok, albiste hau pixkat aspertuta nagoelako idazten dut baina egia da blogari bixigarri pixkat sartu behar zaiola. Ez dakit kazetari berriak kontratatu edo zer egin baina beno, gabonetan pentsatuko det.
Besterik ez, ondo izango zaretelakoan besarkada bat KLtik.