Mostrando entradas con la etiqueta txirrindularitza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta txirrindularitza. Mostrar todas las entradas

2008-09-13

Gaurko Agenda

Hona hemen gaur arratserako agenda:

15:30 Martutene zelaian Martutene K.E B - Amara Berri K.E

15:30 Cesar Benito zelaian Berio F.T - Aretxabaleta K.E

17:30 Martuteneko zelaian UPV/EHU-Vasconia - Trintxerpe C.D.

20:00 Anoeta zelaian Real Sociedad - Murcia

Futbola gustuko ez duenarentzat berriz Espainiako Itzulian Angliruko mendate gogorrean amaituko da guarko etapa. Hortaz aspertzerik ez gaurkoan!

2008-05-08

ITALIAKO GIROA HASTEAR DA

Larunbat honetan emango zaio hasera Italiako aurteno giroari eta nola ez tropela.net-en kinielak egiteko aukera izango dugu. Betiko moduan Koldo Mitxelena tropeltxoa bertan izango da eta espero dugu honako honetan jendea kiniela egiteaz ez ahaztea.
Aurtengo Giroari dagokionean esan beharra dago benetan ibilbide gogorra izango dutela txirrindulariek, sprinterrek zail izango dutelarik garaipenik erdiestea. Gainera azken unean Astana taldea gonbitatua izateak asko animatu dezake pelotoia, Contador eta Kloden bezalako liderrekin.
Tropelan ikusiko gara beraz, zorte on!

2008-04-02

Euskal Herriko Itzulia 2008

Batzuek iada jakingo duzuen moduan datorren astelehenean EHI-ren aurtengo edizioa hasiko da. Beti bezela kalitate handiko txirrindulariak izango dira, baita urteroko sorpresak ere ( "jabali" Cobo kasu). Hau dela eta urtero bezala Tropela.net-en sartzera gonbitatzen zaituztet denok kiniela egin dezazuen. Beti bezala gure tropeltxoak "koldo mitxelena" izena du, hortaz ez dago galerarik.
Besterik gabe agur bat erredaktore alperraren partetik.

2007-08-02

Larunbat honetan Donostiako Klasika

Txirrindularitzaren jarraitzaleok urtero moduan zita bat dugu datorren larunbat honetan Donostiako Klasikarekin. Aurtengoan gainera aste bat aurreratua izan da eta ikusi beharko da txirrindulariak zelako sasoian agertuko diren. Guk geure aldetik urtero moduan Jaizkibelgo mendatera abiatuko gara kirol pixka bat egin eta kirolariak animatzeko asmoz. Hortaz animatu zaitezte!

2007-04-15

Euskal Herriko itzulia Coborentzat

Atzo Oiartzunen eman zitzaion amaiera aurtengo Euskal Herriko Itzuliari. Azken etapa Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezentzat izan da. Maillot horia berriz Juan Jose Coborentzat izan da azkenean, bigarren postuan Vicioso geratu delarik eta Samuel Sanchez hirugarren. Itzuli benetan ikusgarria izan da honako hau, sailkapenean etengabekoak izan direlarik aldaketak. Azpimarratzekoa batez ere ostiraleko etapa, non eguraldiak errepidea infernu bilakatu zuen, erorketak eta sustoak etengabekoak bilakatuz.

Azken etapako sailkapena:

1. Samuel Sanchez (Euskaltel) 21:36.
2. Alberto Contador (Discovery Channel) a 2.
3. Juan Jose Cobo (Saunier Duval-Prodir) 4.
4. Damiano Cunego (Lampre-Fondital) 14.
5. Alejandro Valverde (Caisse D´Epargne) 22.
6. Angel Vicioso (Relax-Gam) 40.
7. Jose Angel Marchante(Saunier Duval-Prodir) 41.
8. Egoi Martinez (Discovery Channel) 47.
9. Davide Rebellin (Gerolsteiner) m.t.
10. Cadel Evans (Predictor-Lotto) 55.

Sailkapen orokorra:

1. Juan Jose Cobo (Saunier Duval-Prodir) 21:56.38.
2. Angel Vicioso (Relax-Gam) a 37.
3. Samuel Sanchez (Euskaltel) 1:16.
4. Damiano Cunego (Lampre-Fondital) 2:26.
5. Alejandro Valverde (Caisse D´Epargne) 2:42.
6. Davide Rebellin (Gerolsteiner) 2:50.
7. Tadej Valjavec (Lampre-Fondital) 2:57.
8. Frank Schleck (CSC) 3:13.
9. Joaquin Rodriguez (Caisse D´Epargne) 3:21.
10. Koldo Gil (Saunier Duval-Prodir) 3:41.

2007-04-09

Euskal Herriko Itzulia abian da

Dagoeneko ekin zaio Euskal Herriko Itzuliko aurtengo edizioari. Honako honetan faboritoak ugari dira: Marchante, Samuel, Valverde, Di Luca, Contador, Rebellin... Proba gainera azken urteetan baina gogorragoa izango da, denera 17 mendate igo beharko dituztelarik txirrindulariek. Goza dezagun beraz txirrindularitzaz.

2007-03-20

Koldo Fernandez de Larrearen etapa garaipena

Koldo Fernandezek euskaltelentzat denboraldiko lehen garaipena eskuratu du UCI ProTourreko proba batean, Tirreno-Adriatico-ko azken etapan konkretuki. Bera izan da sprint estu baten ostean lehenengoa marra igarotzen. Probako sailkapen orokorra Andreas Klodenentzat izan da.

Etapako sailkapena:

1. Koldo Fernández (EUS) Euskaltel-Euskadi 4h.38.43
2. Stuart O'Grady (Aus) CSC m.t
3. Gabriele Balducci (Ita) Acqua & Sapone m.t
4. Maximiliano Richeze (Arg) Panaria m.t
5. Allan Davis (Aus) Discovery m.t
6. Danilo Napolitano (Ita) Lampre m.t
7. Robbie McEwen (Aus) Predictor m.t
8. David Kopp (Ita) Gerolsteiner m.t
9. Ren Haselbacher (Aut) Astana m.t
10. Thor Hushovd (Nor) Credit m.t

Clasificación general:
1. Andreas Klöden (Ale) Astana 28h.31.26
2. Kim Kirchen (Lux) T-Mobile a 4
3. Alexandre Vinokourov (Kaz), Astana a 13
4. Stefan Schumacher (Ale), Gerolsteiner a 23
5. Janez Brajkovic (Slo), Discovery a 31
6. Jens Voigt (Ale), CSC a 34
7. Vasil Kiryienka (Blr), Tinkoff a 55
8. Evgeni Petrov (Rus), Tinkoff a 59
9. Michele Scarponi (Ita), Acqua & Sapone a 1.00
10. Michael Boogerd (Hol), Rabobank a 1.12.

Bisitak