2006-11-04

Tejidos 6 - 1 Idiazabal

Gaurkoan futbolzaleak lehen aldiz egon da Tejidosen partidu batetan eta badirudi zortea eman diogula, izan ere lehen garaipena eskuratu baitute gaurko arratsean Baldako polikiroldegian. Partidua nahikoa parekatsu hasi da baina minutuak aurrera joan ahala taldea aukerak izaten hasi da eta hala jokaldi eder batetan Nikok lehen gola eskuratu du. Bigarren erdian iritsi dira beste gol guztiak, aipagarria batez ere Sagasek sarturikoa, urrutiko jaurtiketa bortitz bati esker.
Ikusi beharko da ea garaipen honek hegalak ematen dizkien eta puntuak batzen hasten diren.

20 comentarios:

Iñigo dijo...

Gauza bat, bihar azkenean ez naiz Amara Berriren partidura joango zeren ahaztuta nuen gauza bat egin behar baitut. Ba hori, Mista, Zepe, zuen esku uzten dut lana.

niko dijo...

Bale Tejidos!!!
Garaipen oso garrantzitsua gaur arratsaldean lorturikoa.

Asko eskertzen dizuet jolasten uztea, ta espero det beste batean zuekin jolasteko aukera berriro izatea!

Pd: Aipatu behar da partiduko MVP-a Gaucho izan dela, besteak beste, sartu dituen 2 golei esker.uajajaja!

niko dijo...

VUELVE LA LIGA FANTASTICA!!!!

El plazo para hacer ekipos es del 8 al 18.

aber oraingoan konpetentzia gehio dagoen, bestela...lo tengo chupau!

punzz dijo...

Hemen uzten ditut kotillonera deitzeko telefonoak: 943 473601 eta 943 460439
GOGORATU BIHAR DEITU AHAL DEZUTEKO GELDITZEA ETA AHAL BADA 16.20TIK DEITZEN JARTZEA, AHALIK ETA AZKARREN 5 DEIALDIAK HARTZEKO.
17 gaude apuntaturik eta erlatz eta endipias dudan dauden bakarrak dira(nik dakidanez).

Anónimo dijo...

Bale iñigo lan paregabea!! Bai espero dut konfiantza ematea eta partiduak irabazten hastea, gaur ikusi den bezala kalitatea soberan baitago. Aupa tejidos!!! Gaur nola joango zarete martutenera??

erlantz dijo...

endika, aitor, julen; garbiketa gaur arratsaldean edo egiteko?

Iñigo dijo...

Aber, martura joan nahi duen norbait badago plaza bat geratzen da gure kotxean.

punzz dijo...

Ze ordutan jungo zerate martura???
ni motorrean jungo naiz.

punzz dijo...

Hizkera ez da ulertzen baina aurkezle bat gonbidatu batetaz barrezka.

www.youtube.com/watch?v=i2hvchp7Mb0

Iñigo dijo...

Bostetan da partidua.

Anónimo dijo...

Erlantz lehengo astean ez ginen gu? Esan zidaten Endika aritu zela garbitzen

Anónimo dijo...

Barkatu Erlantz, Aitor, Endika eta nik eduki dugun konfusio bat izan da. Aste honetan taokatzen zaigu bai. NIk bihar ezin nuen eta gaur beheko solairua garbitu det, barkatu konfusioagatik!

punzz dijo...

Biharko beraz, deitu behar dezutenok lokalean azaldu 16.20 aldera, denak batera deitzeko, edo behintzak adostu nork noren izenean deituko duen. Nik ezin izango det egon ordu horretan klasean nagoelako baina 18.30 aldera lokalean azalduko naiz.

niko dijo...

Nik etxetik deituko det, beraz, sarreraren bat lortzen badet, abisatuko dizuet.
Zorte on biharko, aber azkar lortzen ditugun!

punzz dijo...

Oye niko, que mierdas hay para elegir en la liga fantastica, no?

punzz dijo...

Si hasta puedes apostar créditos con otro.... jajajajaja que risas puede ser.

Anónimo dijo...

si bueno no voy a parar de reirme punchi

erlantz dijo...

Ok julen ba ongi orduan biharko goiko pisua geratzen da? ba garbiketarako ni arratsaldean, 5.30ak inguru azalduko naiz; edo bestela ya 9tan, nahiko egun okupatua dakat eta..

punzz dijo...

Erlantz, azkenean bazatoz al kotillon???

punzz dijo...

Valery Karpin a Roberto gomez sobre los comentarios que hizo sobre ronaldo:
"yo soy Ronaldo y te pego dos hostias"

Bisitak