2011-09-18

Kross Denboraldia hemen da!!!

Lasterketen denboraldia (Ramadan izenaz ere deitua) dagoeneko hemen da. Urtero moduan urrian hasi eta abendurarte asteburuak kirol probetaz beteko dira. Hori dela eta, jarraian datozen asteetan izango diren proba nagusiak gehitzen ditut, norberak beren planning-a egin dezan.

Irailak 18, Igandea - Baxurde Krossa 10,750 km
Irailak 24, Larunbata - Faro de Plata Igoera 5 km
Irailak 25, Igandea - Josetxo Imaz Memoriala 10 km
Urriak 1, Larunbata - Zumaiako Zakila Bira 20 km
Urriak 2, Igandea - Goierri Garaia Herri Lasterketa 8,500 km
Urriak 9, Igandea - 3 Ondartzatako Krossa 10 km
Urriak 16, Igandea - Goierri Garaia Mendi Lasterketa 22 km
Urriak 16, Igandea - 15 km Donostiako Klasikoa 15 km
Urriak 23, Igandea - Donibane Lohitzune-Hondarribia 21,097 km
Urriak 23, Igandea - Ataungo Hiru Auzoetako Krossa 17,300 km
Urriak 30, Igandea - Lasarte-Oria Bai! Kross Herrikoia 10,800 km
Azaroak 5, Larunbata - Aintxintxika Krossa 10 km
Azaroak 13, Igandea - Behobia-Donostia 20 km
Azaroak 26, Larunbata - Azkoitiko Raka Herri Lasterketa 10 km
Azaroak 27, Igandea - Donostiako Nazioarteko Maratoia 42,195 km
Abenduak 31, Larunbata - San Silvestre Donostiarra 8,700 km

Ikusten duzuen moduan bada zer aukeratu. Esan gainera gaurkoan Olano Baxurde Krossan estrenatzen zela, hortaz adi egon beharko gara bere kronikara.

Besterik gabe agur bat eta ea datorren asteetan korrika egiteaz gain bizitza sozialaz ahazten ez garen.

97 comentarios:

Anónimo dijo...

http://www.youtube.com/watch?v=0cTpWxrEUDQ&feature=player_embedded

Olano dijo...

Gazteok!!

Giro aparta gaur Usurbilen izan duguna; karrera petit komite (300 korrikalari inguru), ibilbide ederra eta exigentea (pare bat aldapa gogor amaiera aldera) eta, nola ez, sekulako euri zaparrada. Gustatzen zaigunontzat bikain.

Hasiera gogotsu hasi dut, eta lehenengo kilometroa 4:08an ikusi dudanean frenoa bota dut, bestela 5. kilometrorako pott. Hortaz erritmo politean baina jasangarrian egin ditut lasterketaren bi heren. Nahiko atzean irten naiz, eta oraindik 7-8 kilometroetan jendea arrapatzen eta aurreratzen egoteak motibazioa guztiz pizten zuen.

Amaierako 3 kilometroetan burua hotz, aldapa batzuk nahiko gogorrak zirelako, eta aldapan bera (lokatza tartean) kontuz ibili beharra zegoelako. Ez nuen ibilbidea ezagutzen, eta kokatu naizenerako azken 200 metroren faltan! zapatilla eta helmuga.

Azkenean 46:17, kilometroa 4:18ko erritmoan (inoiz baino bastante hobeto) eta euforiari eutsi ezinik. Zozketatu duten legatz puska etxera eramatea falta!!

Hurrengoa, Josetxo Imaz!

aitorerreg dijo...

earra OLANO!

forman gaudela ikusten da...ejje enbidia pasa dut kronika irakurtzen...

portzierto gaur atsaldean geratu beharko gara ezta?

Imak gaur earra in dik!! krison postu ona lortu du!! 7ak aldera datorrela esan dit....


benga animatu atsalderako!!

Unknown dijo...

jode, barçak baina kalendario gogorragoa daukagu..
olano ez nekien jun behar zinenik, jakin izan banu joango nintzan!




arratxaldean trago bat hartzeko asmoa badezue abisatu.

POLicarpio dijo...

mutikos nahi duenarentzat: Larunbateko faro de platako igoerarako izena eman berri det. lasterketa motza baina indarrekoa, paraje ezin hobe batean.

gogorra da, hasiera nagusiki, 5km-tako lasterketa batean errekorra 3,45min/km egoteak badio zerbait.

PD: 13 dorsala. zorte ona emango..

POLicarpio dijo...

mutikos nahi duenarentzat: Larunbateko faro de platako igoerarako izena eman berri det. lasterketa motza baina indarrekoa, paraje ezin hobe batean.

gogorra da, hasiera nagusiki, 5km-tako lasterketa batean errekorra 3,45min/km egoteak badio zerbait.

PD: 13 dorsala. zorte ona emango..

Iñigo dijo...

Nik aurreko urtean egin nuen Urki ta Imanolekin ta diozun moduan motza baina gogorra da. Gutariko gehienak igandean Josetxo Imaz-a korritzeko asmoa dugu Lazkaon. 10 km eta ia lauak.

mozto dijo...

Larunbaten Iturenera noa egun pasa eta Iñigok esan duen moduan Lazkaon karrera daukagu.

KUKUTZA AURRERA!!

Urki dijo...

Kukutza eraistea baimendu dute,
norbait animatzen da GAUR Bilbora Kukutzaren aldeko manifara??

mozto dijo...

Kukutza eraisteko baimena eman du epaileak!!KABROIAK!!
Urki jungo nintzateke, tamalez laa daukat.

Iñigo dijo...

Egia esan ez nuen besterik espero. Argi dago hemen jauntxoek zerbait erabaki ezkero ez dagoela atzera bueltarik. Kabroi galantak bai.

Unknown dijo...

Norbait trago bat hartzeko arratxaldean?
Ni farode la platara noa. Geratzen bazeate bidali mezu bat edo zerbait

mozto dijo...

Korrikalaris biharko nola gelditu zerate?kotxea jartzeko prest nago.

Julen G dijo...

bihar ze intentzio?? jun da etorri edo han gelditu bazkaltzen?? jun da etorri bada ni apuntatzen naiz!

Josetxo Imaz dijo...

http://atletismoatope.diariovasco.com/fotos/galeria/262/memorial-josetxo-imaz-meta.html

Maratoi dijo...

maratoiko errekor berria gaur Berlinen: 2h 3min 38seg

Kilometroa 2min 56seg

Runner dijo...

Abisatzen det 3 hondartzetako lasterketarako iada dortsal gutxi geratzen direla (2700eko muga dago ta dagoeneko 2200 inguruk eman dut izena). 15 kilometrokoarekin ere antzeran gertatuko da hortaz badakizute, ez lo hartu!

aitorerreg dijo...

NIk atzo eman nuen izena, eta arrazoia dezu...

karrerekin jada ezin lo hartu eta antelazioakin apuntatu behar gara!!

ea larunbateko Trainée nola ateratzen den!!
oso gogorra iten da eh..!!
"Al loro" Endikarekin....

urki dijo...

nire apostua endika irabazle!

El Pulidor dijo...

A GRANDES MALES, GRANDES REMEDIOS:

http://www.deia.com/2011/09/29/ocio-y-cultura/que-mundo/se-puede-quitar-un-tatuaje-con-una-pulidorar

IKUSTEKOA!!!!

mozto dijo...

Arratsaldean garagardo fresko bat hartuko degu, ezta?

imander dijo...

Aupa!
Endika ta biok 19:30tan jarri degu zita bulean, beraz hordurako datorrena ondo eta bestela abisa dezala,aiooo

imander dijo...

Barkau deitu gaitzala jeje

Iñigo dijo...

Ni ere agertuko naiz, baina nire proposamena gero easoko karpara joatea da.

Julen G dijo...

ni beranduxeago agertuko naiz! deituko dizuet, gero arte!

Iñigo dijo...

Bueno mutilak, atsaldeari begira nola geratuko gara azkenean?

Olano dijo...

Kotxea jartzen dugunak 17htan egongo gara Anoetako topoan, hortaz kotxez gerturatu nahi duzuenok han agertu. Ezeizan eztakit, hitzordua 17h30tan zen, ez?

aitorerreg dijo...

endika ta ni topoan izango gara 17:00tan gure kotxea jartzeko!

Ojo al parche dijo...

Por países, quien encabeza el ranking con más posibilidades de despedir el euro es Italia. Aquellos que decidan apostar por que los italianos volverán a pagar con la lira en lugar de con el euro antes de finales de 2012, William Hill ofrece 1,25 euros por cada uno jugado.

Sin embargo, España no se encuentra lejos del país transalpino. En concreto, las apuestas dan 1,75 euros por cada uno apostado a que volverá a usar pronto la peseta.

http://www.eleconomista.es/mercados-cotizaciones/noticias/3330440/08/11/Que-posibilidades-tiene-Espana-de-volver-a-la-peseta-La-casa-de-apuestas-William-Hill-pregunta-sobre-el-fin-del-euro.html

mozto dijo...

Kukutza: auzoaren 3 eguneko okupazioaren kronika. 12 minutuko irudi ikusgarriak!!

http://www.youtube.com/watch?v=W6InPkrqIgQ

KUKUTZA AURRERA!!

runner dijo...

Datorren asteburuko 15km lasterketarako dortsalak amaitu dira

Amara berriko Jaiak dijo...

Gaurtik hasita Amara berriko jaiak dira

Gaur: bizikleta poteo + kontzertuak (skakeitan ta blaka)

Bihar: Bazkaria + bertsolariak + jokuak + poteo elektrotxarangarekin + kontzertuak (abas dsk + xalbala + zein da zein)

Batzuk gaur atsaldtik joateko intentzioa dugu, animatu!!!

Bazkarira ere joango gara

aitorerreg dijo...

Imanolekin 7:30tan geratu naiz bulean zehozer hartzeko eta txarlatzeko!

nahi duenak badaki...abisatu mesedez jakiteko itxoin behar dugun!!

mozto dijo...

Arratsaldean potetxo bat hartzen badegu?18:30-19:00etan ondo?

Unknown dijo...

igual 18:30 hobe ezta?

jendeari telefonoz abisatu beharko diogu hobe.

mozto dijo...

Urkirekin hitzegin det ta 18:30etan Buleko kionskoan gelditu gera.

Olano dijo...

HIRU HONDARTZETAKO KROSSAREN SAILKAPENA, atletismo a topeREN ARABERA:

28. Imanol 34:27
32. Agirre 34:41
42. Endika 35:15
204. Urki 38:54
220. Paul 39:09
243. Unai 39:32
274. Iñigo 40:14
457. Landa 42:22
491. Olano 42:23

Igeldoko igoera erreferentzia hartuta, faboritoen taldean ez dago aldaketarik, baina txapelduna erretiratu egin behar izan da (Aitor, kontaiguzu nola zauden).

Azkarren artean, gaur Urkik salto nabarmena egin du sailkapenean, Unai eta Pol gaindituta.

Beste azkarretan, "empate técnico".

Las espadas en todo lo alto. Hortaz, egin apustu, pilotazaleok.

Anónimo dijo...

oso ona!

http://www.youtube.com/watch?v=E5osXFl8eXo&feature=related

vinokourov dijo...

Euskaltel-Euskadiko 3 txirrindularik soilik amaitu zuten Paris-Tours klasikoa, ikusi non dauden sailapenean:

http://www.cqranking.com/men/asp/gen/race.asp?raceid=21126

Mordortarra dijo...

Urkirekin 19:30tan geratu naiz. Animatu!

mozto dijo...

Gaurko manifarako 12:45etan gelditzen bagera?Nondik irtetzen da?

Unknown dijo...

Ok! ez dakit nun irteten den, baina boulevardean geraten gera

Iñigo dijo...

Aldasorokin 12:45tan geratu naiz buleko izozkidenda parean.

mozto dijo...

Ondo!Gero arte

aitorerreg dijo...

Kaixo!
18:30etan Bulean?eguzkia aprobetxatzeko.

Olano dijo...

Aitor, minutu bat aurreratu zara nere komentarioari!

jartzera nindoan Urkirekin 18h30tan geratu naizela Anoetako topoan, dorsalaren bila joateko. Zatoztenok, ez ahaztu txip horia gaur bertan eramatea gomendatzen dutela!!

mozto dijo...

OK!

Iñigo dijo...

Goizean 19:00tan geatu gera Bulean hortaz batzuk berandugo agertuko gea. Sorry.

15km dijo...

73.- Imanol 53:03
94.- Endika 53:53
495.- Urki 59:43
606.- Rezabal 1:00:41
744.- Azurmendi 1:02:01
1088.- Olano 1:05:04
1292.- Julen Landa 1:06:48

Agirre dijo...

ZORIONAK eta urte askotarako Olano!!!

Olano dijo...

Mila esker Agirre Jauna!!

IMANDER dijo...

GORA KUADRILAKO DUATLETEN SEKTAKO KIDE BERRIAK ORAINDIK PLAZAK DITUGU JEJEJEJE

aitorerreg dijo...

Aupa!! goizaldean ziklamen gozoa eta freskoa in degu Ima ta biok!
Aiako %26 penditza duen aldapa igo degu, gogorra benetan!

atsalderako zehozer hartzeko 7tan geratu gara! animatu
buleko kioskoan....

mozto dijo...

Kaixo!!
Ni ere agertuko naiz.

vinokourov dijo...

ados, ni ere agertuko naiz

duatleta dijo...

Partidu ostean geratzeko asmorik?

Anónimo dijo...

Segikoak izatea egotzita 15 gazteri ezarritako zigorrak baliogabetu ditu Gorenak

gixajoa dijo...

AHTaren aurkako ekintzaileek hiru tarta bota dizkiote Barcinari.

http://www.berria.info/albisteak/56466/ahtaren_aurkako_ekintzaileek_hiru_tarta_bota_dizkiote_barcinari.htm

Iñigo dijo...

Sagas-ekin 19:30tan geratu naiz Arccon partidua aurretik trago batzuk hartu ta zerbait jateko.

Animatu!

aitorerreg dijo...

Aupa!

Ederki ba, Endika eta ni azalduko gera ta Imak esan dit beranduo deituko dula....

Unknown dijo...

Norbaitek trago bat hartzeko asmoa badu, abisau dezala

aitorerreg dijo...

Aupa mutikos, goizean pedalada egin dugu Ima ta biok ta atsaldean relaxatzeko zehozer hartzeko?

animatu....horrela bakoitzak bere komerik kontatu ditzake jejeje

7tan kioskoan:
-Imanol
-Aitor

Urki dijo...

nik eta zabaltzak lana dugu eta 22tan aterako gara kanpon afalduko dezute??
bihar bueltilla??añorga??alde zaharra??

txunli dijo...

arratsaldean aitona bisitatzera joan behar det baina ikusten badet iritsiko naizela deituko dizuet, bestela ez itxaron

vinokourov dijo...

ni agertuko naiz 7tan bulean

mozto dijo...

Bihar Aitor eta biok Euskal Herriko Aizkora Finalea goaz.
Bertan Olasagasti, Nazabal...parte hartuko dute. Eguerdiko 12:30etatik aurrera jokatuko da Elizondon (frontoian).
20 euroko sarrera ordaindu behar da. Gero bokadilo bat edo nahi dezutena bazkaldu ta Realan partidu ikusi. Sarrerak bertan erosi behar dira.
Plan alternatibo bat da. Animatzen??

Arratsalde polit honekin, planik?

Iñigo dijo...

Ni Endika bihar hemen geratuko naiz.

Dena den gaur arratsaldean gelditzeko prest, eguraldiak asko lagundu ez arren.

Iñigo dijo...

Atzo autobus parada bidean mobila erori, galdu edo lapurtu zidaten. Hortaz ez harritu erantzunik jasotzen ez baduzute.

imander dijo...

Aupa kuadrila!
ostirala izaki 19:30ak aldera bulean gelditu naiz urki ta landakin kursalea jun ta gero potetxo bat hartzeko!

mozto dijo...

Arratsaldeon!
Aitor eta biok animatzen gea!

derzu dijo...

egunon gaztek!
igual jasoko zenuten antolatzaileen emaila, baina bazpare: gaur ireki da San Silbestren izena emateko epea. 9euro txipa badezue, 20 euro bestela, txipa barne (beste urte danetarako balio du).
Mozorrotua jun nahi dunak jantzia kurratzen badu Super Amarako saskia lor dezake! (Vinokourov, bakizu;)
animo!

Unknown dijo...

http://www.gara.net/iruditan/6947/art303266.php

Unknown dijo...

http://atletismoatope.diariovasco.com/galerias-fotos/behobia-sebastian-2011-salida-201.html

http://atletismoatope.diariovasco.com/galerias-fotos/behobia-sebastian-2011-avenida-navarra-188.html

fagoriano dijo...

Diario Vascon portada "pertsonalizatuaren" pdf-a egiten badezute Agirre ta Endika agertzen dira argazkian.

Eneko dijo...

aupa mutilak!!

abenduak 7 dakat donostirako hegaldia! hortaz barbakoatxo bat egin nahi dut, eguna zeaten ari naiz. hortarako hemen jarri zein egunetan nahiago dezuen:

http://www.doodle.com/9aymcbscwq27xwn8

Agur bat eta laister arte!

Eneko dijo...

ze muz jun zan Behobia??

bombero dijo...

esto esta que echa humo

mozto dijo...

Bueno gauerako ze plan,azkenen aterako gea?Aitor ta ni ateratzeko intentzioa daukagu, ta Imanol agian.
Ta gaur ez bada, hurrengon ATOPE!!bufasss!jeje

mozto dijo...

Azkenen plan gabe.

zabaltza dijo...

Atsaldean asteburua ondo hasteko potetxo batzuk hartuko ditugu?19etan bulean?lehenago?animatu!

Iñigo dijo...

. Bestela ez gera garaiz iristen eta.

Iñigo dijo...

19:30tan, barkatu.

zabaltza dijo...

19:30tan Bulean Endikakin gerau naiz!

Urki dijo...

atsalden poteillo, kanpon afaldu ta parrandita????

Anónimo dijo...

oraingo honetan nirekin kontatu, ni apuntatzen naiz gaur gauerako!!!

Ayem

Iñigo dijo...

Jarri ordua!

URki dijo...

19:30 bule???

edo

Antiguon, 20:30 Ze esatek-ek jotzen du dohainik DOKAn

Nahi bezela

a dijo...

Aupa!! Endika ta nik nahiago 7:30tan bulean!!

ale ea zertan geratzen den asuntoa!

aitorerreg dijo...

ni nintzen

Iñigo dijo...

Ni ere 19:30tan bulea agertuko naiz. Ikusiko degu gero Doka-ra joan edo zer egin.

Urki dijo...

ok!

mozto dijo...

oraintxe gaude!!

Unknown dijo...

Aurten 3 € ra igo dute lasterketaren prezioa, baina aldapatxoak jarraitzen du:

http://www.lasterketak.com/zizurkil-gau-krosa-2011

mozto dijo...

Tuterako Osborne zezena, Independentistak sarearen markarekin!
JEJEJE!!!!

http://www.berria.info/albisteak/58027/tuterako_osborne_zezena_independentistak_sarearen_markarekin.htm

Urki dijo...

gaur kanpon afaldu ta bueltilla??

el piropos dijo...

ta gaur??

mozto dijo...

Atsaldean ze plan?Zizurkilen afaldu?

Bisitak