Hau da gaur arratsaldean arautu dugun porra:
Jardunaldiro hiru partidu sartuko dira porran. Hauetako biren emaitza konkretua asmatu behar da eta hirugarrenaren emaitza (1 x 2).
Printzipioz adostu ditugun taldeak:
- Realaren partidua
- Athletic-en partidua*
- CANAL + ekoa (hau izango da 1X2 eran erabakiko den partidua)**
* Athletic-en partidua C+en bada lehen mailako ligako liderraren partiduak kontatuko luke.
**C+en bi talde hauek jokatuko balute, ligako bigarrenaren partidua izango litzateke porran sartuko litzatekeena.
Lehen Mailan ligarik egon ezean, bigarren mailako euskal taldeen partiduak hartuko lirateke eta hauen artean jokatuko balute (2. jardunaldia kasu), Celtaren partiduak kontatuko luke.
- Reala
- Eibar
- Alaves
- (Celta)
--> Asteburu bakoitzean 2 euro jartzea erabaki dugu, baina jende gehiegik protesta egin ezkero, euro batera jeitsi dezakegu, aurretik hitzeginda.
--> Dirua pertsona batek jaso behar du. Jardunaldi batean norbaitek ordainduko ez balu, hurrengoan bikoitza ordaindu behar du.
--> Emaitzak jardunaldiko lehen partidua baino lehenago jarri beharko dira lokalean egongo den kartulinan. Horretarako, lokaletik pasa beharko dezute apuntatzera eta ostera, emaitza jartzera. Bihar jarriko da kartulina lokalean nahi duenak apuntatzeko.
--> Pertsona ezberdinek apostu berbera egin dezakete. Irabazi ezkero, irabaziak banandu beharko lituzkete.
--> Aste batzuk pasa ondoren, porran sartu nahi duenak ordurarte norberak jarritako diru kopuru berdina jarri beharko du porran parte hartzeko.
--> Oraingoz apuntatuak daudenak hauek dira:
Mista, Niko, Etxebe, Jokin, Toki, Topo, Mozto, Aitor E., Endibias, Gorka, Punzz
Arazorik izan ezkero, komentatu eta beharrezkoak diren aldaketak egingo dira.