Gaurkoan txirrindularitzak beste kolpe gogor bat jasan du, Alexandre Vinokourovek positibo eman baitu larunbateko erlojupekoaren ostean eginiko odol analisian. Ustez badirudi odol transfusioren bat burutu izanak ekarri duela positiboa, baina hau kontraanalisi baten bitartez baieztatu beharko da.Hau dela eta Tourreko antolakuntzak Astana taldea lasterketa uztera "gonbitatu" du eta halaxen erabaki du taldeko zuzendariak ere. Azken berri honek berriro ere kinka larrian ezarri du txirrindularitza, eta batez ere zaletuen etsipena dakar, konfidantza eza are gehiago handituaz. Ikusi behar azkenean zertan geratzen den berria.
