Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
2007-12-11
Ostiral honetan lokaleko batzar ez-ohikoa
Denbora dexente pasatzen ari da eta erabaki orokorrik hartu gabe gaude... Izan ere, urte bukaera gerturatzen ari da eta horrekin, lokala utzi nahi duen jendea dago. Horregatik, ostiral arratsaldean lokaleko akziodunen batzar ez-ohikoa egingo da. Bilera 20.00tan hasiko da (horrela kanpoan ikasten dutenk iristeko denbora eduki dezaten) eta ahal izan ezkero puntualitatearekin agertu, horrela, beste planen bat egiteko denbora eman dezan. Beraz ahal badezute agertu lokaletik ordu horretan eta ahaztu gabe, bilerara eraman abenduko dirua eta azaroan falta zaizuenoi azaroa ere bai.
2007-11-26
Bruesa GBC-k David Doblas fitxatu berri du

Liga amaiera arte sinatu dute akordioa Bruesa GBCk jakinarazten du David Doblas fitxatu duela. David Doblasek jokatu du denboraldi honetan ACBko Vive Menorca taldean eta aurreneko bi denboralditan Bruesa GBCen aritu zen. Denboraldia amaitu arte sinatu du.
Datuak:
Izena: David Doblas Portilla.
Jaiotze lekua: Santander.
Altuera: 2´06 metro.
Jaiotze data: 06/08/1981, 26 urte.
Ibilbide profesionala:
1997-99 Saski Baskonia Junior.
1999-00 LEB. Melilla. Tau Vitoriak utzita.
2000-01 LEB. Ulla Oil Rosalia.
2001-02 LEB. Ulla Oil Rosalia.
2002-03 EBA. C.B. Granada.
2002-03 ACB. C.B. Granada. 21 partida jokatu zuen.
2003-04 LEB. C.B. Granada.
2004-05 LEB. C.B. Ciudad Algeciras Cepsa.
2005-06 LEB. Bruesa GBC. Liga txapelduna.
2006-07 ACB. Bruesa GBC.
2007-08 ACB. Vive Menorca. Azaroa arte.
Internatzionala
Espainako kadete selekzioa
Espainako 20 urte azpiko selekzioa
2007-11-20
Onartezina
Hona hemen, Fortuna K.E. Behobia-Donostia-ko korrikalariei bidalitako eposta:
Korrikalari agurgarriak:
Duela aste batzuk eskaera jaso genuen “El Mundo” aldizkaritik, bere bi kazetarik Behobia-Donostia lasterketa barrutik ezagutu ahal izateko eta korrikalari herrikoien giroa gertutik azaldu ahal izateko. Ideia ona iruditu zitzaigun eta oniritzia eman genien.
Emaitza honako helbidean duzue
http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2007/11/12/masdeporte/1194894300.html
Norberak erabaki dezake lasterketan ikusi eta bizi izan zuenaren antza duen hala ez. Nahiago dugu gure iritzia ez ematea, nahiz eta erabat erabiliak sentitzen garen kirolarekin eta lasterketak suposatzen duenarekin zerikusia ez duten helburuekin.
Bide batez zuen parte-hartzea eskertu nahi dizuegu eta barkamena eskatu web gunea itxia egon delako ia bi egunez zerbitzariaren arazo bategatik. Benetan sentitzen dugu.
Agur bero bat.
Fortuna K.E.

2007-11-11
Behobia 2007
Gaur dakizuen moduan Behobia-Donostia proba ospatu da 14.000 korrikalarik parte hartu dutelarik. Horien artean hainbat ezagun izan ditugu eta oraindik beraien denborak ez ditugun arren bideotxo bat uzten dizuegu.
2007-11-06
Asteburu honetako partiduak
SASKIBALOIA
URREZKO LEB MAILA
ALICANTE COSTA - BLANCA BRUESA G.B.C // OSTIRALA 21:15 ALICANTE
BIGARREN ERREGIONAL MAILA
AINHOA TABERNA - DKS // LARUNBATA 16:00 Lasarte-Oria POL.
FUTBOLA
BIGARREN MAILA
REAL SOCIEDAD - CELTA // IGANDEA 17:00 ANOETA
GORENGOEN MAILA
BERIO F.T. - HERNANI C.D. // LARUNBATA 15:30 CESAR BENITO
ERREGIONAL MAILA
AMARA BERRI K.E. - ORIOKO F.T. // LARUNBATA 17:15 MARTUTENE
ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN MAILA
OIARTZUN K.E. - U.D.A.- IZOTZ // OSTIRALA 21:00 ELORSORO POL.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)