Aurtengo Klasikan ere lagun ugari bildu ginen Jaizkibelen eguna pasatzeko. Gainera urte honetako edizioak arrazoi gehigarri bat izan du, Agirre eta Urkiren arteko apostua hain zuzen ere. Ikuskizuna ez zen falta izan baina pena baita ere diferentziak horren handiak izana, Urkik 7 minututik gora atera baitzion Agirre-Unai bikoteari. Besteok bitartean bakoitza geure erritmoan maldan gora igo ginen, orokorrean sasoi hobekuntza garrantzitsuekin. Bestalde aipagarria izan da motorzaleen kopuru handia.
Besterik kontatzeke ez dudanez larunbatean ateratako argazkiekin uzten zaituztet.
Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
2008-08-04
2008-08-02
Barbakoa 2008
Benetan ederra atzo arratsean izan genuen barbakoa. Ez zen janaririk falta izan eta eg
uraldia ere ederki portatu zen. Azkenean ia 30 lagun bildu ginen bertan gau giro atseginaz gozatzeko. Menua goxoa eta zabala izan zen: hanburgesa, pintxo morunoa, txistorra, odolkia, hegaluzea... Eta nola ez, "zurrakapote" ospetsua eta birra kantitate beldurgarria. Artikulu hau aprobetxatu nahiko nuke Enekori eta atzoko bi sukaldariei ( Pol eta Mista jauna) eskerrak emateko.
2008-07-29
Ostiralean barbakoa Enekoren eskutik
Iada urteroko usadio bilakatzen ari da udako barbakoa. Honako honetan Eneko jaun txit gorenak bere eskaintzen du ostiral honetan afari eder bat egiteko. Pentsatzeko den moduan ez da ez jan ez edaririk faltako. Enekoren eskariz aipamenetan jartzen den zerrendan apuntatzea eskatzen dizuegu dena argi gera dadin. Erosketa egiteko ere gelditu beharko da hortaz adi egon zaitezte blogera.
2008-07-21
Jaizkibelgo kronika
Zaila zait gaurko kronika hastea, izan ere, nahiz eta hasera batean jarritako erronka bete ez den, onartu beharra dago Agirre jaunak emaniko erakustaldia ikaragarria izan dela.
Arratsaldeko seiak eta erditan Jaizkibelgo magalean prest aurkitzen zen jendea erronkari hasera emateko (jende gehiago espero zen, askok kale egin dute...). Bizikletako manilarra eskuohialaz goxo-goxo jarri eta hortxe abiatu dira lehen metroetan gora Agirre eta Etxebe. Haseratik ordea arazoak somatu dira, Agirre ez zihoan gustura posturaz eta 700 metro gogorren ostean proba gelditu da.
Gauza ordea ez da bertan amaitu, "pisu" berri bat topatu (Julentzio, bere 75 kg-ekin) eta berriro ere portuaren behealdetik hasera eman zaio erronka berriari. Saioaldi honetan biak, bai Agirre zein Julen "gustura" joan dira eta erritmo polit batean mendatearen gailurreraino iritsi dira geldialdirik egin gabe. Denera 47´46" izan dira, benetan denbora bikaina!
Orain erronka berriaren esperoan geratzen gara, eta zeuei, geure irakurle lagunei, animatzen zaituztegu "animalia" honi ideia berri eta ikusgarriak proposatzera. Ziur gustoki hartuko dituela zeuen proposamenak.
Argazki gehiago
Bideoa

2008-07-16
Col D´Aspineko abenturak
Gehienok jakingo duzuen moduan aurreko astuburuan gutako batzuk Tourrean egon ginen Pirineotako 9. etapan. Hortxe ibili ginen Mikel Astarloza taldea eta Haimar Zubeldiaren jarraitzaileekin bertan montaturiko karpa ederrean. Hori bai, larunbat gauean karpak pott egin zuen baina beno, ezin esan gaizki pasa genuenik.
Huts egin zutenak geure txirrindulariak izan ziren. Garaipenen bat espero genuen baina ez zen posible izan. Mikel Astarlozaren kastarekin gelditu behar. Bada beno, luzatu barik bertan ateratako argazkien link-a luzatzen dizuet eta baita karpa hondatu aurretik grabatutako bideoa ere.
Argazkiak

Suscribirse a:
Entradas (Atom)