Larunbat honetan Errealak denboraldi berriari ekingo dio Las Palmasen aurka. Partidua 18:30tan izango da eta bazkide ez direnek telebistaz jarraitu ahal izango dute Etb-tik. Nola ez Badiola hasi da gauzak mugitzen eta sarrerak modu berezian saltzen hasi da aurreko urtean bezala. Honela, aste honetan jubilatuek, emakumeek eta 18 urte azpiko nerabeek 5 eurotan izango dituzte sarrerak. Hamar urte azpiko umeek berriz euro bakarragatik ikusi ahalko dute partidua. Argi dago zelaia bete nahi bada halako proposamenak beharrezkoak direla baina ez dakit bazkideak garen guztiei grazi gehiegirik egiten digun. Zuen eritzia jakin nahiko genuke.Dena dela, aupa Erreala!!!