2009-10-12

Erreala liderra dugu!

Atzo Salamancaren aurka 2-0 irabazi eta gero Erreala bigarren mailaren lidertzan aurkitzen da zazpigarren jardunaldia ostean. Atzo jokatutako partiduan taldeak txispa eta malizia erakutsi zuen, aukerak ugari izan zirelarik partiduan zehar. Azpimarratzekoa aurrealdeko jokalari berriek eskaintzen duten azkartasun eta ideia frexkoak. Griezmann, Zurutuza eta Agirretxe etengabe bilatzen dira elkarri. Argi dago momentu txarrak etorriko direla baina gutxienik goza dezagun ahal dugun bitartean, disgusto nahikoa izan dugu ta azken urteotan.


2009-10-04

Erreala igoera postutan!

Gaurkoan Errealak garaipen benetan garrantzitsua erdietsi du Numantziaren aurka (1-3), igoerarako borrokan aurkari zuzena izango den taldea. Lehen zatian 0-2ko markagailuarekin joan da aldageletara Zurutuza eta Xabi Prietoren golekin. Bigarren zatian partidua itxusi jarri da Numantziaren golarekin baina soriarrak oraindik gola ospatzen ari zirela Xabik hirugarren gola lortu du falta jaurtiketa bat buruz errematatuz.

Azpimarratzekoa batez ere haseratik aritu den hamaikakotik 10 harrobiko jokalariak zirela, denak Claudio Bravo izan ezik. Badirudi gainera Zurutuzak partidu interesgarria egin duela. Hortaz lasaitasuna mantendu behar den arren pozgarria da denboraldia ilusio pixka batekin hastea.

Zuen eritziaren esperoan geratzen naiz. Agur bero bat Wroclaw-etik.



2009-09-08

Mini Ryder Cup

Hernaniko Saretxo Txiki-Golf elkarteak aspaldi ikusi gabeko ikuskizuna eskaini zuten bertara hurbildu ziren 9 golf maixuek.


Ryder Cup famatuaren lehiaketa sisteman oinarrituta hiru talde osatu ziren zorizko aukeraketa batez.

A taldea Tiger, Endika eta Anderrek osatzen zuten. Tigerren putt-ak eta Anderrek aurkeztu zuen golf-lari piurak erreferentzizko talde bilakatu zituen hasieratik. Endikak berandu adierazi zuen bere parte hartzea, kartak gordetzeagatik-edo, eta bere maila inkognita bat zen.




B taldea Sagas, Olano eta Unaiena zen. Talde orekatua, kolpe luze edo motzetan disdira berezirik izan gabe baina zirkuitu duina egiteko ziurtasunarekin.



C taldea berriz Urki, Julen eta Aitorrek bete zuten. Talde tapatua deritzona. Apustuzaleek ez zekiten nolako lana espero. Aitorrek ere azken orduan eman zuen izena eta argazkia ateratzeko unean Urkik golf makila zakilarekin eutsi izana neke seinaletzat hartu zuten artekariek.


Honela hiru lehiaketa multzo osatu ziren taldeen ordezkari nahastuekin, lehen lehiaketa multzoa Sagas, Urki eta Tiger-ek osatu zuten, bigarrena Julen, Endika eta Olanok eta azkena Aitor, Ander eta Unaik. Honen helburua txapelketaren garbitasuna bermatzea izan zen taldeen arteko mesfidantza nabaria baitzen.

Jokoaren irakurketa ezberdina egin zen lehiaketa multzo ezberdinetan. Sagas, Urki eta Tiger-en taldea "puristen" taldea izan zen edozein egoeratan makila sartzen zutelarik. Hauek jokatzeko eraren inguruku kexu nabariak bota zituzten Aitor, Ander eta Unai edo "aperturisten" taldearen aurka. Hauek pilota apur bat mugitzen baitzuten nonbait trabatuta gelditzen zenean

Amaieran emaitzak argiak izan ziren, A taldeak garaipen erosoa lortu zuen Endikaren errekor bikainari esker. B eta C taldearen artean borroka egon bazegoen baina futbolari onenek bezalaxe une erabakigarrian kalitatea azaleratu zuten. Zulo zailena zen 15. eta bertan 17 kolpeko aldea lortu zuten B taldearekiko.

Hemen emaitzen laburpena:


2009-08-24

LOPEZ LEHENDAKARIARI ELKARRIZKETA


Atzo, igandea, Patxi Lopez lehendakariari eginiko elkarrizketa irakurri ahal izan genuen bi egunkarietan. Batzuentzat gustokoa izango da, beste batzuentzat gogaikarria. Nik hiru esaldi atera ditut eztabaidarako, ia norabide bakarrekoak hirurak, elkarrizketa osoari buruz eztabaidatzea luzeegia litzatekeelako:


1. Estamos introduciendo normalidad. Hay muchísima menos crispación política.

2.La condena no es más que un requisito ético y moral, no legal ni político.

3. Hay una libertad de expresión y manifestación que tiene que estar salvaguardada. Y hay una línea muy fina entre eso y la apología de la violencia. Corresponde a la Justicia definir qué es lo que cae a cada lado de la línea.


Elkarrizketa osoa irakurri nahi duenak El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoako webguneetan aurki dezake.


Ea komentario interesgarriak ateratzen diren.

2009-08-21

Proposamenak blogaren etorkizunaz

Iada badira urte batzuk bloga eratu genuela eta nahiz eta egun hobeak bizi izan dituen oraindik ere gutako askorentzat erreferentziazko webgune izaten jarraitzen du. Hala ere onartu behar dut aspaldian guztiz utzia dudala eta honegatik zuei laguntza eske natorkizue.

Nire ideia blogak berriro ere bizia berreskuratzea da eta honetarako zuen laguntza behar dut. Lehenik eta behin administratzaile kopurua igotzea pentsatu dut honela bloga maizago frexkatzeko asmoz. Hortaz zuen artean idazteko prest dagoen edonork bere gmail helbidea eman diezadala. Noski, eskertuko nuke artikuluak nolabaiteko zentzu bat edukitzea, hots, blogak fundamentu pixkat mantendu dezala. Albiste edo artikuluen gaiak ez du axola, beti ere jendearen interesa pizten badu: kirol albisteak, musika gomendioak, gogoetak...

Hori da dena, badakit egun hauek ez direla akaso aproposenak honelako zerbait proposatzeko baina beno, zuen partehartzea espero dut. Nola ez, edozein ideia edo proposamen gustoki jasoko dut.

Ongi izango zaretelakoan besarkada bero bat Polonialdetik.

Bisitak