2010-03-22

UDABERRIKO LASTERKETA

Beste behin, koadrilla kirolaria dugula argi utziz, hainbat lagun izan dira gaurko Udaberriko lasterketan parte hartutakoak. Eguraldia, euritsua eta 10º ingurukoa, badirudi mesedegarria izan dela zenbaitentzat, gure gaurko protagonistek pozik egoteko denborak egin baitituzte.

8. AITOR ERREGERENA REDONDO 0:33:31

10.JON AGIRRE DORRONSORO 0:33:38

59. ENDIKA ERREGERENA REDONDO 0:36:22

228. IÑIGO HERRERO EMEZABAL 0:41:01

292. ENEKO URKIOLA FABREGA 0:42:38

389. UNAI REZABAL VILLAVERDE 0:44:21

421. JULEN LANDA ETXEBERRIA 0:45:22

529. XABIER CEBERIO ALBERDI 0:46:52

539. ALEX ZABALZA DORRONSORO 0:47:05

Hor dijoaz gaurko lasterketako argazki batzuk.



Bueno, ta orain nire argazkitxo batzuk ere gehitzen dizkizuet, exotismo pixka bat emateko albisteari. Egia esan ez dut batere aurpegi onik baina beno, zentsuraren aurka nagoenez horra hor zuentzat.





2010-03-13

Salamanca - Real Sociedad

Igande honetan Errealak partidu garrantzitsua du Salamancan. Bertan irabazita lehen mailarako bidean aurrerapauso nabarmena emango luke eta datozen partidu zailei begira konfiantza handia eskuratuko luke. Norgehiagokaren baldintzak ezin hobeak dira: Lasartek dagoeneko Xabi Prieto zein Zurutuza eskuragarri izango ditu eta gainera 2.000 errealzaletik gora espero dira Salamancan. Ea taldeak dagokion maila eman eta partidua aurrera ateratzen duen.

Bidaiatu behar ez duzuenontzat esan partidua bihar 17:00tan GolTV-en ikusgai izango dela.

2010-02-06

Murcia - Real Sociedad

Gaur arratsaldeko 18:00tan Errealak azken bi partidutako martxari buelta emateko aukera izango du Murtzian. Aurkaria jeitsiera postuetan egon arren gogotsu aterako da aurreko partidan Nastic-i irabazi ostean. Erreala berriz Xabi Prieto-ren hutsuneaz ahazten saiatuko da. Ikusi egin behar zein hamaikako aurkezten duen Lasartek.

Bestalde badakit partidua ETBn ikusi ahalko dela baina zenbaitek eskatu didatenez programa bat aurkeztuko dizuet etorkizunean JustinTV-ko partiduak arazorik gabe ikusteko. Izan ere badakizute webgune honetan jende asko sartzen bada partidua ikustera momentu batean mezu bat agertzen da, partidua ikusten jarraitzea debekatuz. Arazo hau ekiditeko ultrasurf programa erabili daiteke. Programa honen bitartez webguneak ez du gure IP-a identifikatzen eta hortaz ez gaituzte partidutik "botako".

Lagungarri izango zaizuelakoan agur bero bat Wroclaw-etik.

PD: irudia Pesetas-en jarraitzaile guztiei zuzendua.

2010-01-20

GORA DONOSTIA!



Alde zaharrean zaudetenontzat,


alde zaharretik kanpo zaudetenontzat,


momentu hauetan mozkortzen ari zaretenontzat,


biharko resakarentzat,


ikasten gaudenontzat,


atzerrian gaudenontzat,


danborra jotzen atera zeraten, aterako zeraten, edota etxean jo eta joko duzuenontzat,


festaz gozatu dezaketen eta ezin dezaketenentzat,


gure Bilboko bizilagun maiteentzat,


GORA DONOSTIA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2010-01-10

Folk musika pixkat

Ikusita aspaldian ezer gutxi idazten dela hemen musika gomendio bat egitera animatzen naiz. Hona dakarren tipo hau kasualitatez topatu dut. Gauza da Mark Knopfler-ek baduela eskoziar folk istrumentalista bat, John McCusker izenekoa. Behin irakurri nuen honek bazuela disko oso gomendagarri bat, Under One Sky deritzona. Bertan eskoziako folk musikari ugari bildu ziren zelta soinuz beteriko albuma grabatzeko. Jarraian hemengo abesti pare bat eta webgunearen linka jartzen dizuet, non diskoko kantu gehienak entzun ahalko dituzuen.

Under One Sky



Lehen bideoan agertzen den abeslaria bestalde Roddy Woomble eskoziarra da. Abeslari gazte hau lurralde haietan ospetsu da Idlewild taldeko bokalista izateagatik. Nik ordea talde honen musika baina bere bakarkako lana dut gustoko. Hain zuzen 2006an plazaratu zuen My secret is my silence diska. Hemen ere folk musikaren kutsua nabarmena da eta neri asko gustatu zait entzun nuen lehen alditik. Jarraian ere bertako abesti pare bat luzatzen dizkizuet entzun ditzazuen.




Ea zuek ere animatzen zareten eta honelako gomendioak egiten dituzuen. Badakit hala ere azterketa garaia dela askorentzat hortaz animoak eta ea musika honekin zuen ikaste momentuak gozatzerik ditudan.

Bisitak