2006-02-05

Errealak 2 - 1 Mallorca


Asko sufritu arren azkenean partida irabazi du errealak. Taldearen jokoa oso kaxkarra izan da, baina Mark Gonzalezen golak partidua eman dio errealari. Lehen gola errealak sartu du, berriro ere Skouboren gol on batekin, bularrez kontrolatu eta buelta-erdian. Mallorcak ordea atsedenaldiaren aurretik berdindu du.
Aipatu bezala bigarren zatian atera den Gonzalez-ek gola lortu du, urrezko hiru puntuak Donostian geratu direlarik. Ea taldea goraka igotzen hasten den...

Partidako fitxa

Real Sociedad: Riesgo; López Rekarte, Jauregi, Ansotegi (Labaka, min. 46), Garrido; Mikel Alonso, Viafara, Xabi Prieto (Novo, min. 66), Nihat (Mark González, min. 63), Stevanovic; Skoubo.

Mallorca: Moyá; Cortés, Potenza, Nunes, Maciel; Pisculichi (Tuni, min.67), Arango, Pereyra (Borja, min. 24), Jonás; Víctor (Braulio, min. 58) y Okubo.

Golak: 1-0, min 12: Skoubo. 1-1, min. 33: Pisculichi. 2-1, min. 84: Mark González.

Epailea: Turienzo Alvarez (Castilla-León). Viáfara, Mar González, Novo, Cortés, Maciel, Potenza eta Nunesek txartel horia.

Inzidentziak: 19.040 ikusle armailetan.

2006-02-04

Erregionalen garaipena ( Ilintxa 1 - 3 Amara Berri )

Erregionalen taldeak garaipen garrantzitsu bat eskuratu du arerio zail eta gogor baten aurka. Goleatzaileak Toki, Niko eta Galarraga izan dira. Etxeko taldeko jarraitzaileek txistu eta ohiu ugarirekin agurtu dute Alonso epailea (bai, Xabi eta Mikelen anaia). Bihar kronika osoa jarriko da, izan ere norbaitek nire koadernotik atera du, ostera bere lekuan utzi gabe. Ea bihar lokaletik jaso eta berria osatzen dudan. Besterik gabe ondo izan.

Amara Berriko kadeteen garaipena ( Trintxerpe 1-2 Amara Berri )

Unaiek aipatu digun moduan kadeteek 1-2 irabazi dute Trintxerperen aurka igoerako ligillako hirugarren jardunaldian. Denok dakigunez Trintxerpeko zelaia ez da batere erraza izaten hortaz garaipenak balio handia duela esan dezakegu. Berriemaileak esan digunez asko sufritu da irabazteko, atsedenaldira huts eta batekoarekin joan direlarik. Gainera atezaina lesionatu da eta aurrelariak jarri behar izan du bere lekuan. Hala eta guztiz ere azkenean partidua aurrera atera da.
Garaipen honekin 6 punturekin jartzen dira Mista eta Aldasoro jaunaren taldea. Segi dezatela horrela.

Nire esker onak Unairi partiduari buruzko informazioa hain bizkor emateagatik.

2006-02-02

Ongi etorria

Lehenik eta behin ongi etorri orri honetara. Espero dut hemengo webgune honetan denen albiste eta argazki interesgarriak bilatuko dituzutela, eta animatzen zaituztet zuek ere bertan parte hartzera, zuen eritziak emanaz. Albiste berrien esperoan agurtzen zaituztet.

Bisitak