2006-07-30

Dagoeneko Iturenetik bueltan

Erregerenatarren eskutik astebukaera bikain bat pasatzeko aukera izan dugu. Hiru egunotan txirrindularitzaz gozatu eta sufritu dugu baina beti ere aldarte onean eta paisaia benetan ederrak ikusiaz. Azkenean 247 km izan dira buruturikoak, 19 km/h-ko bataz besteko abiaduraz.
Hala herri eta toki ugari bixitatu ditugu: Bertiz-go parkea, Zubieta, Elizondo, Zugarramurdi, Irurita...
Orokorrean dena ongi joan dela esan liteke nahiz eta arazoak ere izan diren, Zeperen pintxazoa eta Aitorren kuadroan pitzadura kasu.
Jarraian bidaiko zenbait argazki ikus ditzakezute.






2006-07-25

Iturengo bidaiari buruzko azken berriak

Gaur arratsean hitzegiten aritu gara astebukaerako planari buruz eta honako gauzak erabaki dira:

-Irteera: ostiral goizean.
-Buelta: igandean, ordua erabakitzeko.
-Joana: Donosti-Irun topoz, Irunetik Iturenera 40 km bizikletaz, ziurrenik ibilbide aldapatsua.
-Plana egunero bizikletaz ibilaldiak egitea izango da, goiz eta arratsaldez.
-Ziurrenik larunbatean Mendaurreko ermitara igoko gara, portu gogor baina bikaina izan daiteke.
-Asteazken gauerako joango direnen izenak behar dira, 10 pertsona gehienez.
-Motxilak Iturenera Lazarok eramango dizkigu.
-Eraman beharreko gauzak: Mountain Bike, bainu-jantzia, toaila eta aldatzeko arropa.
-Astebururako eguraldi ona igartzen da momentuz. Informazio gehiagorako bisitatu www.euskalmet.net

Ziurrenik gauzak falta dira hortaz esan eta zuzenduko dut.

Asteburuan Iturenera

Erregerena anaien eskutik astebukaera honetarako Iturenera joateko aukera dago. Plana ostiralean ateratzea da Iruneraino topoan joanez eta ostera bizikletaz Itureneraino. Buelta igandean izango da eta hiru egunetan bizikleta ibilaldiak izango dira nagusi. Apuntatzeko intentzioa duzutenok utzi zeuon izena.

2006-07-23

Cachuli atxilotu dute!!!!!

Julian Muñoz Marbellako alkate ohia baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen ostegunean Miguel Angel Torres epaileak. Marbellako Udalean ustez eman diren ustelkeria kasuen ondorioz izan da.

Malaya operazioaren 3.fasean atxilotu zuten Muñoz jauna. Ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta funtzionario-eroskeria leporatzen diote 58 urteko alkate ohiari.

Muñozen familiari dagokionez, animoak bidali nahi dizkiogu bai Isabel haundiari eta baita bere seme "paquirrin"-eri.

Animo Isabel!!!! aupa la Tonadillera!!!!!


2006-07-22

Kantu txapelketako emaitzak

Berandu xamar izan arren hemen dituzute azkenik txapelketaren finaleko emaitzak. Garailea Bob Dylan "maitatuaren" Blowin In The Wind izan da. Esan kantu hau Dylanen bigarren diskoan agertu zela honek 20 urte eskax zituenean. Azken sailkapena modu honetan geratu da:

1.-Blowin in the wind (Bob Dylan)........................52 puntu
2.-Another day in paradise (Phil Collins)............43 puntu
3.-Knockin on heavens door (Bob Dylan).............41 puntu
4.-Welcome to the jungle (Guns N Roses).............38 puntu
5.-Estadio Azteca (Andres Calamaro)..................30 puntu
6.-Now we are free (H. Zimmer&L. Gerrard)........28 puntu
I will be waiting (Place Vendome)....................28 puntu
Jaseinamorar (Tribalistas)...............................28 puntu

Bisitak