2006-09-24

Amara Berri 3 - 1 Hondarribi

Gaur eguerdian Amara Berrik denboraldi honetako bigarren partidua jokatu du eta honakoan 3 puntuak lortu ditu. Goleatzaileak Jokin eta Ibai(2) izan dira, azkenak bi sartu dituelarik. Markagailuak erakusten ez duen arren partida oso borrokatua izan da eta aspergarria ere bai hein batean. Garaipen honek taldea sailkapen taularen gorenean jarriko duela dirudi, ea horrela jarraitzen duten.

Puntuazioak datozen orduetan jarriko dira. Golen irudiak hemen jarraian edota youtube-n ikusi ditzakezute.

Hamaikakoa:

Berro:..................2
Asteinza:..............3
Mozto:.................3
Miguel:................2
Arka:...................4¡¡¡JUGON!!!
Montoya:.............3
Alberto:...............3
Jonan:..................2
Toki:....................4
Pablo:..................3
Jokin:..................4
________________
Ruben:................3
Ibai:....................5
Niko:...................2
Iñurri:.................1

2006-09-23

Bihar Amara Berriko erregionalen partidua Martutenen

Bihar Amara Berrik denboraldiko bigarren partida jokatuko du Hondarribiaren aurka Martuteneko futbol zelaian 12:30tan. Partidu honetan garaipena lortzeak benetan baliotsu bihur dezake aurreko partiduko puntua hortaz serio jokatu beharko dute.
**NOTA**:hemendik aurrera notak 1-5 artean izango dira, 1etik 10era izan ordez, bai iñigo eta nik neuk jaso ditugun kritika ugariengatik.Uste dut hemendik aurrera lan errazagoa izango dela jokalariak ebaluatzearena.**

2006-09-19

DUNBOA 1-1 AMARA BERRI

denboraldiko lehenengo partidua .Goleatzailea Montoya

Hamaikakoa:

BERRO:...................3
ASTEINZA:.............3
ANER:.....................4
MOZTO:..................3
ESPI:.......................0
MONTOYA:............4
ALBERTO:..............2
KORTA:..................2
JONAN:.................2
PABLO:..................2
JOKIN:...................3
___________________
PATXI:...................1
TOKI:.....................1

2006-09-14

Amara Berriko festetako pala txapelketa

Gogorarazi nahi dizuegu irailaren 22-23 egunetan Amara Berriko festetako pala txapelketaren lehen partiduak jokatuko direla. Txapelketa binakakoa izango da eta parte hartu nahi duzuenok izena eman behar duzute Atabal, Illunbe edota Recreo tabernan. Bikote bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Edozein duda edo zalantza galdetu hemen izan ere antolatzaile nagusia gure bisitari den Zabaltza jauna baita. Anima zaitezte!

2006-09-12

Igor Antonen garaipen bikaina

Euskaltel-Euskadi taldeak bigarren etapa garaipena eskuratu du jokoan den Espainiako itzuli honetan, kasu honeta Igor Anton gaztearen eskutik. Galdakaotarrak igoera bikaina burutu du eta lehen postuan zeharkatu du Calar Altoko helmuga. Honako hau bere bigarren urtea da profenionaletan eta dagoeneko igotzaile bikaina dela erakutsi du hainbat lasterketetan, azkeneko Urkiolako Igoeran kasu. Beraz adi egon beharko dugu txirrindulari honen bilakaerari.

Bisitak