Benetan egun trixtea izan zen atzokoa, alde batetik neskek beren finala galdu baitzuten, eta bestetik Errealak bigarren mailaren atarian geratu baitzen.
Lehen zita arratseko bostetan zen Amara Berriko nesken eskutik, zeintzu kopako finala jokatzen zuten Ostadar taldearen aurka. Partidua borrokatua izan zen eta azkenean berdinketa batekin amaitu zen partida. Penalti jaurtiketetan ere emozioa izan zen nagusi baina denen zoritxarrerako zortzigarren jaurtiketan kale egin zen eta hortxe joan zen kopa. Hala ere aurten buruturiko denboraldiak esperantzak dakartza hurrengo urteari begira eta espero dezagun hor aurrean ibiliko direla.
Errealari dagokionean ezer gutxi esateko, izan ere gure talde honek hasi zuen bezala amaituko du denboraldia, kale egiten. Izan ere atzoko gau euritsuan haizeak alde ziharduen: Athletic galtzen, Betis lastima ematen... Ordea argi geratu da berriro ere aurten arazoa taldea bera izan dela, une erabakiorretan etengabe huts eginez. Hala ere onartu behar partidua heroizitate kutsu bat ere izan zuela amaiera aldean, non taldea erasokor eta gartsu agertu zen. Azkeneko penaltian huts egiteak are gehiago handitu zuen zaleen herioa.
Partidu amaieran jarraitzaileek txalo zaparrada batez agurtu zuten taldea, txistu eta ohiuak alder batera utziaz. Indiferentzia? Trixtura? Ez dakit, afizio honek bigarren maila baina zertxobait gehiago merezi duelakoan nago. Lehen mailari agur esan genion beraz atzokoan, ea ahalik eta lasterren bueltatzen garen.
GORA ERREALA!!!