2008-01-27

Futbolzaleak Broker Txapelketa

Aspaldian blogzale ugari baloreen merkatua aztertzen hasi dira eta hortik dator txapelketa hau egiteko arrazoia. Txapelketa hau azken batean geure artean lehiatzean datza, honetarako burtsan dirua inbertituz, hori bai, diru birtuala. Badakit blogaren gaiekin erlazio handirik ez duela baina beno, espero dut zuen gustoko izango dela. Jokoaren araudia jarraian:

- Hasera data: otsailak 4
- Amaiera data: ekainak 30
- Ez du balio kontu bat baina gehiago izaterik ez eta duguna reseteatzerik. Inbertsioak gaizki badoaz dirua atera eta beste nonbait inbertitu, pentsa errealitatean egiazko diruarekin arituko ginela.


Bueno, orain jokoan parte hartzeko jarraitu behar diren pausuak argituko ditut:

1) BolsaPHP webgunean sartu.
2) Bertan erregistratu: izena, password-a eta emaila emanez.
3) Kontua eratzean Koldo Mitxelena taldean sartu.
4) Orain gauza garrantzitsu bat. Ikusten duzuten moduan 60.000 euro dituzute inbertitu ahal izateko. Diru hau ordea ez ezazue ikutu astebururarte (otsailak 2 eta 3), orduan hasiko baita txapelketarako prestakuntza. Hau asteburuan merkatua geldi egoten delako da, eta hala astelehenean denok baldintza berean hasi gaitezen. Aurretik mugimenduren bat somatzen badut, kalera.

Ikusi dezakezuten moduan bertan dauden baloreak Ibex35-ko ia guztiak eta beste hainbat dira ( falta diren batzuk I. Renovables, B. Santander eta Criteria, baina beno). Kotizazioa ia ia denbora errealean doa (15 bat minutuko atzerapenarekin). Jarraian zeuen inbertsioak aztertzeko link interesgarri batzuk uzten dizkizuet:

www.finanzas.com

www.bolsacinco.com
www.cincodias.com

Zorte on!


2008-01-20

San Sebastian Eguna

Egun handia gaurkoa donostiarrentzat, batzuk eguraldiaz gozatuko dute paseoan ibiliz, beste batzuk danborra gogor astinduko dute, eta beste batzuk berriz etxean geratuko dira ajea gainditzeko asmoz. Atzo hortxe ibili ginen alde zaharreko kaleetan zehar bueltaka giroaz gozatuz eta Badiolaren laguntxoak ikusiz. Esan beharrik ere ez dago aurtengo afariko gairik jorratuena errealeko presidente berriarena izan dela.
Jarraian bart ateratako argazkien linka uzten dizuet, ez dira asko baina badela zerbait.




Argazkiak

2008-01-17

Badiola bide zuzenetik al dabil?

Iñaki Badiolari berak nahi zuen bezela atera zaio jokaldia. Iriarte bota dute eta Coleman eta Kean "beren kabuz" joan dira errealetik eta komentatzen dutenez, Oliva izan daiteke realeko hurrengo entrenatzailea. Gaur arratsaldean elkartuko dira Badiola eta Aiestaran gai honi buruz hitzegiteko. Baina, bide onetik al dijoa Badiola? Izan ere, Coleman-ek 5. utzi du taldea eta nahiz eta jokalari pare baten faltan zegoen, bide onetik zihoan eta benetan gorantz egiten ari zen (puntu bakar batera dago). Eta nahiz eta igotzeko 45 puntu (inguru gehiago) lortu beharko lituzkete igotzeko, ondo egiten ari zen prestatzaile galestarra.

Bestalde, Aurrekanpainian esandako bi fitxaketa ekartzea lortu ditu (Merida eta Martí) baina nere ustez, falta gehien somatzen dituen postuetarako ez du ezer fitxatu (aurrelari bat eta ezker hegaleko bat) nahiz eta azken hau aste honetan sinatzekotan omen dagoen. Zigic kasua ere oso famatua egin da eta azken asteetan gertatzen ari dena ikusiaz, aurrelaria Valentzian geratzeko asmoa daukala adierazi zuen atzo eta beraz, nahiko zaila izango du errealera etortzea. Honekin batera, Valentziak ez du Zigic salduko Huntelaar aurrelari holandarra fitxatzen ez badu.

Zer pentsatzen duzue zuek, ondo egiten ari al da Badiola?


Gaia aldatuz, larunbatean afaria egingo da lokalean baina akordio batera iritsi beharko gara bakoitzak zer eramateko.

P.D.: Pol-ek proiektorea eramango du lokalera Danborradaren hasiera egoera onetan ikusteko.

2008-01-01

San Silvestrea eta urte berria

Atzo urtero legez San Silvestreko lasterketa burutu zen Donostiako kaleetan zehar eta blogzale ugari bertan izan ginen urteari agur esan aurretik. Lehenik eta behin aipatu izan zen partaidetza altua, 2000 korrikalariak ez ziren urrun izango, eta lagunak ere ugari aritu ginen. Lehenik Amara Berriko talde ia osoak (Niko alperrontziak huts ordea) parte hartu zuen: Mikel, Toki, Navarro, Kimmi, Ansorena, Pablo, Aner eta konpainia. Bestalde libreki aurkeztuak Uñai, Urki, Zabaltza, Lertxundi aita-semeak, Rico Tenientea eta beste pakete bat.
Zorionak beraz guztioi parte hartu izanagatik eta ea hurrengo urtean gehiago garen. Sailkapena oraindik ez da atera, argitaratzean hemen jarriko dugu.

URTE BERRI ON GUZIOI!!!

2007-12-23

Coleman-ek jarraitu behar al du? Eman iritzia

Errealeko hauteskundeak iristen ari dira eta oraindik ez dakigu zein izango den hautagai bakarraren entrenatzailea. Ematen duenez, Badiolak hainbat jokalari fitxatu nahi ditu eta Coleman-ek jokalari horiek berari galdetzea eta kontsultatzea nahi ditu, bere esanetan, gaur egungo errealak hainbeste jokalari behar ez baititu (5 fitxaketa egin nahi ditu). Gaur Chris Coleman dago errealeko prestatzaile eta orain arte egin duen lana positiboa dela ematen du, izan ere, urria eta azaro hasieran nork pentsatuko luke gabonetara iristerakoan igotzeko postuetatik bi puntutara egongo zirenik? ba egia esa gutxi batzuk, baina, nahiz eta joko oso ikusgarria ez egin, bederatzi partida daramatza galdu gabe (7 enpate eta 2 garaipen) eta ligako hoberenen aurka jokatu ondoren goiko postuetan dago sailkatua (atzoko garaipenarekin 5. jarri da).

Coleman-ek ez zuen liga hasiera on bat izan, izan ere, oso kritikatua izan zen egin zuen hasierarekin eta denek pentsatzen zuten hoberena bera botatzea eta beste prestatzaile bat ekartzea zela onena, baina, Maria de la Peñak bere kargoa uztea eta beste bat ez fitxatzeak britainarrean fidatzea zen onena eta oraingoz ondo atera zaie apostua. Baina, zer egingo du Badiola jaunak? Egia esan, errealak beharrezkoa dauka aurrelari erreferente bat fitxatzea, baina, beharrezkoak al dira Merida eta Crosas? Nere ustez, jokalari horiek ez dira bigarren mailan dagoen errealarentzako eta gainera zelai erdia Elustondo, Aranburu, Garitano, Bergara, Novo... hauekin nahikoa dela uste dut.

Bisitak