2006-07-07

Gaur arratsean bidaiari buruzko hitzordua (16:30etan lokalean)

Gaur bilera berri bat dugu lokalean bizikletaz egin behar den bidaia prestatzeko asmoz. Garrantzitsua da interesatuta daudenen parte hartzea behingoz gauzak lotuta gera daitezen. Pentsatu dut norbaitek portatila badu lokalera eraman dezakela, bertan internetera konektatuz kontsultak egin ditzagun. Ea jendea animatzen den.

35 comentarios:

Iñigo dijo...

Gero kexatu egiten zarete, ea nork idazten duen notiziarik goizeko zazpi terditan.

Iñigo dijo...

Joe, gaur esan dit Iñakik proiektua 21ean aurkeztu behar detela Faustino bakaziotan doalako. Esan dit egiten ari nintzen guztia utzi eta idazten hasteko. Kontutan izanik oraindik laurdena ere ez dudala idatzi...

A zer bi aste espero zaizkidan!

Iñigo dijo...

Gauza bat. Jendeak konfirma dezala ea bilerara joan behar duenentz.

Landa dijo...

Nik konfirmatzen dizut!

Zepe eta Aldasoren asistentzia segurua dela esan daiteke. Zerrenda bat egiten hasi gaitezke bidaiara joan behar dugunon kopurua zehazteko; bestela, albergeak hartu eta bi astera norbaitek etorri behar dela esaten badela esaten badigu...

niko dijo...

Hondartzan egongo gera betiko lekuan, espigoiaren ondoan.
Beraz, futbol partidua hondartzan izango da!

Anónimo dijo...

Niko ze ordutan hondartzan partidoa?

Iñigo dijo...

Nik hanka izorratu xamar daukat baina bilera eta gero azalduko naiz.

Landa dijo...

Nere proposamena bilera eta gero bizikletaz Uliara eta handik Igeldora (farotik) joatea da. Txirrindulariak apuntatzen dira?

Hondartzan bainutxoa hartuko genuke gero!

Iñigo dijo...

Ongi deritzot, baina farotik gora ezin da bizikletan joan. Bueno bai joan daitekela, baina ordaintzen.
Eta motxilak bitartean non uzten ditugu?

Landa dijo...

Kilometroak egiteko gogoz zaudetenez motxilak lokalean uzten dira eta hondartzara joan aurretik bertatik pasatzen gera.

Iñigo dijo...

Eta zergatik ez diegu Niko eta konpainiari hondartzan gordetzeko eskatzen?
Hala iritsi eta baina egin gintezke.
Bueno, ez du ajola, hitzegingo degu bileran.

Anónimo dijo...

SAN FERMINAK LESAKAN LARUNBATEAN

Bihar ba al dao Lesakara juteko intentziorik? Lesakarako autobusak noiz diren begiratu det eta 19:00 eta 21:00etan dao. Nik 19:00etakoa hartzea proposatzen det ze lengo urten goatzen bazeate denbora dexente egon ginan itxoiten autobusa hartzeko.
jendeak juteko intentzioa badu abisatu blogean. Benga aio!!

Iñigo dijo...

Ongi Iker, plana antolatzen.
Nik egia esan juteko gogoa nuen baina uste det azkenean donostin geldituko naizela. Astebukaera hontan lana egin beharra dago.

Iñigo dijo...

Zepe, uste det ilea berandugo moztuko dedala. Ordun gelditzen gea bihar eguerdin Shadowen bila joateko? nik leno ezin det zeren lana egin beharra det.
Deituko dizut hamaikak aldera edo eta gelditzen gea. Ok?

Anónimo dijo...

ni lesakara banoa!
gauza da txartelak noiz artzen ditugun, bukatzen badira edo...
bestela, segun eguraldia 9tan artu genezake ondartzara juteko eta hori..

Anónimo dijo...

lesakara jun nahi dun guztiya biar 15:00tan sar dadila messengerrean hitzegiteko.21:00tan hartu ezkero berandu iristen gea lesakara ta gogoratu lengo urten pasa zena (kriston denbora pila busa hartzeko ta gainera autobus ezberdinetan banatuta). Nik nahio 19:00tan hartu litrok goiz egin ta farran goiz atera

Anónimo dijo...

zazpitan ezin gea ondartzara jun.

Anónimo dijo...

unai or zaude?

Anónimo dijo...

bihar goizean hondartzara? animatu zaitezte. unai hobe da 19:00 etako busa hartzea esq 21:00etan berandu samar da, ezta?

Iñigo dijo...

Nik iada bi ordu daramatzat idazten, erritmo bikainean. Ni uste det donostin geldituko naizela, ala etxera laurak aldera bueltatu eta bihar goizen lan pixkat egiteko.

Anónimo dijo...

iñigo nik ere zure plana nahiago det ze horrela goizago iritxiko naiz etxera
bataplanerako plana dago donostin ezta?

Iñigo dijo...

Ni desde luego ez noa bataplanera. Ni tabernak ixtean etxera joango naiz.

Portzierto, kontaketa egin det eta nere tutorialak dagoeneko 44 orri ditu. Hori bai, erdia baina gehiago marrazkiak dira. Baina beno, ongi doa gauza.

Anónimo dijo...

niri lesakakoa ez zait plan txarra iruditzen, kontua da ez dudala etxera goizeko 9tan iritxi gurarik.
hortaz nahiago det donostin gelditu. ea arratsalden, gauerako ze plan dagoen komentatzen den.
animo iñigo 100 orriak gertu daude eta!!bi egun barru bukatu dezu!!!!ejejje

Iñigo dijo...

Gogoratu kantu txapelketan botoa emateko epea astelehenean amaitzen dela!!!

Landa dijo...

Iñigo!

Nik arratsaldean Tourreko erlojupekoaren ostean Decathlonera joatea proposatzen dut.

Nola ez txirrinduz eta zure kandatuaren laguntzaz!

Iñigo dijo...

Ez noa gaur decathlonera ezta dirua patuta ere.

niko dijo...

Nere proposamena hondartzara jutea da! Neskak, eguzkia, futbola, karramarro...

Animo!!Bokadilloa hartu ta betiko lekura! Ni 20 minututan hor egongo naiz.Hor espero zaituztez!

Boikot al tour!

Anónimo dijo...

apa lagunak.bazkaldu ostean bloggean sartu zaitezte ze ordutan gelditu, bileteak hartzeko ta ori dena.15:30 aldera adibidez hitzegiteko edo nahi badezute beranduo,baina badakizue goiz jun behar gea bileteak hartzea.

Iñigo dijo...

Niko, gaur erlojupekoa dago eta ez dut inolaz ere galduko. Nik etapa ostean Ulia eta gero hondartza proposatzen dut. Zepek ere ziur plan honekin bat egiten duela.

Anónimo dijo...

lesakara jun behar zaretenak hitzegin behar deu ia ze ordutan gelditu billeteak hartzeko, litroak ta oi dena. gero billeteak hartuta 19:00 arte zerbait egin behar da porsiaka bainujantzia eramango det, agian hoporen etxera noa. animatu. MESEDEZ ERANTZUN

Anónimo dijo...

ni hondartzara tourra amaitu bezain laister joango naiz
agian bukatu baino lehen joango naiz. benga geroarte

Anónimo dijo...

ba bale, gelditzen gea 17:00 baino lehen badaezpada, esq beranduo arriskua dao billeteak ez gelditzea. por mi 16:45 etan lokalean ta jun zuzen billeteak hartzea, gero ikusko deu ze in.

Landa dijo...

Iñigo!

Ni ere Uliara joango naiz. Ea atzokoa baina etapa hobea egiten dudan...

Lokalean etapa amaitutakoan?

Iñigo dijo...

Etapa amaitzean lokalean agertuko naiz. Egongo gera.
Jode Leiphemer kaka egiten ari da.
Eta Mayok minutada.

Iñigo dijo...

Bihar blogean sorpresa txiki bat jarriko dut. Ziurrenik gehienei bost axolako zaizue baina baliteke norbaiti ilusiorik ere egitea.

Bisitak