Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
2006-07-07
Gaur arratsean bidaiari buruzko hitzordua (16:30etan lokalean)
Gaur bilera berri bat dugu lokalean bizikletaz egin behar den bidaia prestatzeko asmoz. Garrantzitsua da interesatuta daudenen parte hartzea behingoz gauzak lotuta gera daitezen. Pentsatu dut norbaitek portatila badu lokalera eraman dezakela, bertan internetera konektatuz kontsultak egin ditzagun. Ea jendea animatzen den.
2006-07-06
Ez Dok 14en garaipena Groseko Futbito Txapelketan
Gaur hasi da Groseko festetako futbol txapelketa Saguesen eta ED14-k ez du huts egin. Partidua estua eta tentsio handikoa izan da. Amaieran 3-3 zen markagailua eta penaltiak jaurti behar izan dira final laurdenetan egongo zen taldea erabakitzeko. Endikaren bi gelditu bikainei eta Toki eta Urkiren jaurtiketa zehatzei esker taldeak hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu du. Denok adi beraz hurrengo partidurako!
2006-07-04
KANTU TXAPELKETAKO FINALA
Ikusirik txapelketa luzea eta pisutsua doala final berezi bat egingo dugu behingoz garailea aukeratzeko. Final laurdenetarako sailkatuak zeuden 8 kantuak batera bozkatuko ditugu. Bozkaketa epea aste batekoa izango da gaurtik hasita. Zortzi abestiak zerrenda batean ordenatu beharko dira jarraian ageri den moduan.
1. Kanta 8 puntu
2. Kanta 7 puntu
3. Kanta 6 puntu
4. Kanta 5 puntu
5. Kanta 4 puntu
6. Kanta 3 puntu
7. Kanta 2 puntu
8. Kanta 1 puntu
Finaleko abestiak ondorengoak dira:
Welcome To The Jungle (Guns N Roses)
Blowin In The Wind (Bob Dylan)
Knocking On Heavens Door (Bob Dylan)
Another Day In Paradise (Phil Collins)
Now We Are Free (Hans Zimmer&Lisa Gerrard)
I Will Be Waiting (Place Vendome)
Jaseinamorar (Tribalistas)
Estadio Azteca (Andres Calamaro)

2006-07-03
Bizikleta bidezko bidaiari buruzko bilera asteartean (20:00tan, lokalean)
Larunbat gauek edateko eta dantza egitekoz gain zerbaitetarako ere balio dute. Izan ere zapatu gauean Unai eta Erregerena anaiek aspalditik bueltaka zebilen ideia jaso eta eguneratu zuten: bizikletaz bidaitxo bat egitea.
Oraindik bidaiaren nondik norakoak erabakitzeke dauden arren badirudi Fra
ntzia hegoaldea eta Iparraldea direla hasera batean igorritako proposamenak. Bidaia 3 bat eguneko izango litzateke eta uztaila amaieran egingo litzateke, astebukaeraren batean. Hala ere gauza asko erabaki behar dira oraindik eta horrexegatik jakinarazten dizuegu bihar arratseko 20:00tan lokalean bilera egingo dela gaiaz hitzegiteko eta lehen erabakiak hartzen hasteko. Honela denoi gonbidatzea besterik ez zaigu gelditzen.
Animatu
Oraindik bidaiaren nondik norakoak erabakitzeke dauden arren badirudi Fra
Animatu
2006-07-01
Hondartzan porrota
Gaur arratsean Zurriola hondartzako futbol txapelketa hasi da eta dakizuen bezala bi talde genituen bertan: Hooligans eta Anti-Hooligans. Zoritxarrez biek huts egin dute eta ez dute biharko partidetan parte hartzerik izango.
Lehen kanporatua Anti-Hooligans izan da. Partidua oso makal hasi dute eta lehen zatian jada 3-0 galtzen zuten. Bigarren zatian joko hobea erakutsi dute eta bi gol sartu ostean emozioa ere eman diote, Ansori eginiko penalti bat adierazi gabe geratu delarik. Azkenean ordea ezin izan dute berdindu.
Bestalde Hooligans taldeak lehen kanporaketa irabazi du tentsio handiko partida batean. Aurkariak aurreko urteko txapeldunak ziren eta jende asko bildu da inguruan partidaz gozatzeko, tartean Xabi Prieto. Partidu hau 2-1 irabazi dute eta hortaz hurrengo txandara pasa dira.
Bigarren partiduan ordea partidua oso orekatua izan da eta 3-3koarekin iritsi dira amaierara. Azkenean penaltietan huts egin dute eta beraiek ere txapelketatik at geratu dira.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)