2006-12-16

Euskalduna 3 - 0 Amara Berri

Partiduak izan du bere sona aste guztian zehar, izan ere liderraren aurkako partiduak beti izan ohi dira bereziak, eta are gehiago gure taldea hirugarren postuan bada. Zoritxarrez esperantzak ezer gutxi iraun du zaletuen artean. Zenbaitzuk iritsi garenerako 2-0koa markagailuan zintzilik topatu dugu, biak gure jokalarien hutsen ondorio, bata Endikak bere atean eta bestea aldiz Godoy-ren hutsegite baten ostean.
Bi taldeek eskeinitako jokoa benetan xingle eta kaxkarra izan da, ikusleak aspertzeko modukoa. Hala erdialdean etengabekoak ziren baloi galerak, askotan zelaia eta baloiaren egoera kaxkarrak eragindakoak.
Bigarren zatian ezer gutxi aldatu dira gauzak. Aipatzeko modukoa izan da hala ere entrenatzaileak eginiko aldaketa bitxia, Endika aldageletan utziaz eta Arsuaga zentral moduan ezarriz, azken honek txartel horia zuela jakinik gainera. Esan bezala partidak aurreko bidetik jarraitu du eta hala andoaindarrek hirugarren gola lortu dute, baita beren jokalari bat kanporatzea ere. Honek ordea ez du inolako aldaketarik sortarazi eta norgehiagoka hasi den moduan amaitu da, hotz eta trixte.
Ikusiko dugu emaitza honek zein ondorio dakartzan taldearen ibilbidean. Hemendik espero dugu autokritika eta umiltasuna berreskuratzeko balio izatea.
Hamaikakoa:
Godoy:....................0
Asteinza:.................1
Mozto:.....................0
Miguel:....................0
Montoya:................1
Pablo:......................1
Arsuaga:..................1
Niko:........................1
Alberto:...................0
Toki:........................0
Jokin:.......................0
_________________
Jonan:.......................1
Navarro:...................1
Mista:........................1
Korta:........................1
Ruben:.......................1

2006-12-14

San Silvestre krossa

Gehienok jakingo duzuen moduan Abenduaren 31an San Silvestreko krossa ospatzen da Donostiako kaleetan zehar. Ibilbideak 8,7 km inguru ditu eta giroa bikaina izan ohi da. Irteera 11:00tan da hortaz izango da denborarik arratsean lasai deskantsatu eta gaueko beste "froga" aise gainditzeko. Ordaindu beharrekoa 8 euro dira.

Honekin gonbita egina geratzen da, ea jende asko animatzen den!

2006-12-06

Santo Tomas 3-5 Amara Berri

Lehenengo zatia berdindua egon da.Gol bakarra egon da, amarakoen aldekoa.Jonanek sartu du.Eskuin bandatik erdiraketa egin eta zuzenean golera sartu da baloia.Atezainaren huts galanta benetan!

Bigarren zatian ordea, dena aldatu egin da.Lehen zatian zelai erdian egon den lehia ez dugu ikusi. Gauzak horrela, Amara berrikoek futbol bikaina burutu dute lehenengo 20 minututan, non beste 4 gol sartu dituzte,armailetan zeuden Amara Berriko zaleek"TIKI-TAKA" ohiu egiten zuten bitartean .Goleatzaileak Niko, Jonan, Alberto eta Mista izan dira.Markagailuan 0-5 ekoa lortuaz.

Hortik aurrera epailea izan da nagusi.Antiguotarren alde 3 penalti pitatu ditu, horietako 2 izan ez direlarik.Lehenengoa Berrok gelditu du baina besteetan ezin izan du ezer gehiagorik egin.Gainera, Santo Tomasekoek beste gol bat sartzeko aukera izan dute, jokaldi polit baten ondorioz, markagailuan 3 eta 5ekoa ipiniaz.

Partidua amaitu eta dutxatik ateratzean, Xabi Navarroren eskutik ,lehen mailako hamaiketako gozatzeko aukera izan dugu.Arantxaren tortilak, beneten zoragarriak zeuden...Txeloren tortilei konpetentzia egiteko modukoak!!!
Zorionak Xabi!!!

Hamaikakoa:

Berro:...................4
Asteinza:..............3
Mozto:..................3
Montoya:.............3
Arka:.................... 3
Miguel:................3
Pablo:..................4
Alberto:...............3
Jonan:.................5
Niko:...................3
Toki:....................4
________________
Iñurri:.................2
Mista:..................3
Jokin:..................2
Ibai:.....................1

2006-12-02

Amara Berri 2 - 3 Ostadar

Ahazteko partidua gaur arratsean Martutenen jokaturikoa. Jokalariek eguraldiaren pare jarri eta partida penagarria jokatu dute. Badirudi aurkaria azken postuan zegoela jakinik entrenatzaile zein jokalariak erlaxaturik irten direla zelaira. Taldea partidutik kanpo ikusi da uneoro, protesta eta falta ugari eginaz.
Partidu haseran Ostadarreko jokalariek izan dituzte lehen aukerak. Amara Berri gutxinaka partidan sartzen hasi da baina jokoaz jabetu ezinik aritu da lehen zati osoan. Hau gutxi balitz atsedenaldia aurretiko bost minutuetan 2 gol jaso ditu errenkadan. Honek benetan min egin dio taldeari eta bigarren zatia paretsu hasi da, joko nahasiarekin. Partidak emozioa berreskuratu du Nikok areaz kanpoko zartako batez gola eskuratu duenean, baina berriro ere agerian geratu da gaurkoan taldea ez zegoela zentraturik, izan ere Ostadarrek erditik atera eta jokaldi horretantxe gol eder bat eskuratu du defentsaren ezgaitasunaz aprobetxatuz.
Handik aurrera Amara Berri nagusitzen hasi da baina aukera garbirik sortu gabe. Azken minutuetan Jokinek bigarren gola lortu du baina ez du emaitza txukuntzeko besterik balio izan.
Amaieran hortaz porrota eta zaplazteko ederra taldearentzat.

Notak:

Berro............1
Miguel..........0
Aner.............0
Asteinza.......0
Korta............-1
Alberto.........2
Arsuaga........2
Navarro........1
Toki...............1
Nikolas..........2
Ruben...........1
___________________
Montoya.......1
Jokin.............1
Mista.............0
Iñurri............1
Jonan............1

Bisitak