2007-02-07

Asteburu hontako partiduak


FUTBOLA:
LEHENENGO MAILA
REAL SOCIEDAD S.A.D. - REAL MADRID C.F. Sab. 20:00
EMAITZA:

GORENGOEN MAILA
MONDRAGON C.F. - BERIO F.T. ARRASATE Sab. 16:00
EMAITZA:

ERREGIONAL MAILA
AMARA BERRI K.E. - GURE TXOKOA K.K.E. MARTUTENE Sab. 17:30
EMAITZA:

ARETO FUTBOLA:
TEJIDOS JIMENEZ - YONE BOUTIQUE sáb 19:00 KARMELO BALDA
EMAITZA:

SASKIBALOIA:
ACB LIGA
Ez dago jardunaldirik, Errege kopa jokatzen delako Malagan ostegunetik igandera.

ERREGIONAL MAILA
DKS - PLASTICOS URTETA ZKE Sáb 20:00 Paco Yoldi POL.
EMAITZA:

2007-02-06

Sarrera "merkeak" Madriden aurkako partidurako

Gehienek jakingo duzuen moduan larunbat honetan Errealak Real Madrid hartuko du etxean. Partidu hau bazkideen "egun erdia" izango da bazkide bakoitzak partidua ikusi nahi ezkero diru extra ordaindu beharko duelarik. Ikusirik Anoeta erdi hutsik egoteko arriskua handia zela zuzendaritzak bazkide "fidelei" sarrerak ohikoa baino prezio baxuagoan eskuratzeko aukera emango die (15, 20 eta 25 eurotan).
Ea honi esker larunbateko partidan giro goria sortzen den eta 3 puntuak lortzen diren.

2007-02-03

Intxaurrondo danak K. E. 1 - 5 Amara Berri

JOKIN ETA LERTXUNDI, ZER MODUZ BELGIKATIK??

Orokorrean, partidu polita jokatu du Amara Berrik gaur arratsaldean matigoxotegin. Partidua amaratarren alde hasi da lehenengo gola sartzeko aukera asko edukiaz. Alde batetik navarrok, bestetik mistak, nikok... baina gola ez da iritsi. Intxaurrondotarrek azkar eman diote buelta egoerari eta aukera on batekin erantzun dute. Ondoren, denbora dexente egon da aukera garbirik gabe lehen zatiaren ondarrera iritsi garen arte. Bukaeran, intxaurrondokoen aurrelariak aukera paregabea izan du bakarrik gelditu ostean lehen gola sartzeko, baina, baloia gehiegi gurutzatu du.
Bigarren zatia aldapan gora jarri zaie amaratarrei. Lehen jokaldian eta Espiren pase txar baten ondorioz lehen gola sartu dute intxaurrondokoek. Baina, amaratarrek ez dute partidua galdutzat eman eta honen eraginez hiru gol sartu ditu sei minutuetan sartu berria zen Albertok. Lehenengoa, jaurtiketa paregabe baten bidez, ateko armiarma sarea apurtuz. Bigarrena, falta jaurtiketa baten ondorioz. Esan beharra dago atezaina hesia prestatzen ari zela eta denoi harritu gaituela gol honek. Hirugarrena jokaldi baten ondorioz iritsi da. Hiru gol hauen ondorioz, amaratarrak bero-bero zeuden eta geihagoren bila atera dira. Honen ondorioz, Kimik sartu du laugarrena asteinzaren erdiraketa on baten ondorioz. Esan beharra dago, pare bat minutu lehenago aukera garbiago bat eduki duela kimik buruz, baina, ozta-ozta zutoin ondotik joan da kanpora. Bosgarren gola montoyak sartu du falta jaurtiketa baten ondorioz.
Egia esan behar da, Intxaurrondotarrek nahiko zikin jolastu dutela eta sarrera nahiko itsusiak egin dituztela ere bai.
Nahiz eta azkenen aurka izan, behingoz irabaztea lortu du amara berrik eta gogor lan egin beharko dute Patxiren mutilek, sailkapenean gora egin nahi badute.

Berro:2
Asteinza:3
Mozto: 3
Montoya:5 (gola + olagarro bikainak)
Espi: 2
Miguel:2
Mista: 2
Niko: 3
Korta: 2
Ruben: 3
Navarro: 3*

Alberto: 5
Jonan: 2
Kimi: 3
Aner: 2
Iñurri: 3

2007-02-02

OTSAILAK 2:Egun berezia Lokalerako!!!!

Gaur egun berezia da. Hainbeste maite dugun gure lokal honek, urte bat bete duelako!
Bertan, gauza asko bizi izan ditugu jadanik, gehienak onak!
Farra ugari, Play txapelketak, mus eta poker timbak, garbiketa polemikoak, istiluak, barreak, primerako afariak, tertuliak...eta orain dela gutxi, Anso eta Punttiren arteko besarkada ikusteko aukera ere izan genuen..benetan ahaztezina!!jejejje!
Espero det denbora askorako irautea lokal honek, non denok elkar jarraituko dugun, orain bezela arte, oso lagun onak izaten!! (ze polita!).
Ospatzeko, gaur gauena afaria elkartean. Ibon Montoyaren eskutik, bi pulpo daztatzeko aukera izango dugu.
Bestalde, gaurko eguna pixkat tristetuko duen momentua Jokin Ibarbiaren agurra izango da, bihar bait dijoa Belgikara. Egia esan, pena ematen dit. Faltan botako dugu gure baxurdea!!jajaja!
Horretaz aparte, orain dela bi aste Aitor joan zela ez dugu ahaztu behar, eta Jokinekin batera Lertxundi ere badijoala ezta ere. Unai Aldasororen kasua ordea, ezberdina da, Touloussen bizi osoa daramala dirudielako, jeejj!
Ondo pasa dezazuela opa dizuegu!!!!

Amara Berri 0-1 Mundarro

Jokin Ibarbiaren azken partidua hurrengo urtera arte.


Godoy:......................
Asteinza:..................
Montoya:..................
Mozto:......................
Espi:..........................
Mista:.......................
Pablo:........................
Niko:.........................
Toki:.........................
Alberto:....................
Jokin:........................
________________
Berro:........................
Ruben:.......................
Arsuaga:....................
Korta:.........................
Iñirru:........................
Miguel:.......................

Bisitak