Partiduak izan du bere sona aste guztian zehar, izan ere liderraren aurkako partiduak beti izan ohi dira bereziak, eta are gehiago gure taldea hirugarren postuan bada. Zoritxarrez esperantzak ezer gutxi iraun du zaletuen artean. Zenbaitzuk iritsi garenerako 2-0koa markagailuan zintzilik topatu dugu, biak gure jokalarien hutsen ondorio, bata Endikak bere atean eta bestea aldiz Godoy-ren hutsegite baten ostean.
Bi taldeek eskeinitako jokoa benetan xingle eta kaxkarra izan da, ikusleak aspertzeko modukoa. Hala erdialdean etengabekoak ziren baloi galerak, askotan zelaia eta baloiaren egoera kaxkarrak eragindakoak.
Bigarren zatian ezer gutxi aldatu dira gauzak. Aipatzeko modukoa izan da hala ere entrenatzaileak eginiko aldaketa bitxia, Endika aldageletan utziaz eta Arsuaga zentral moduan ezarriz, azken honek txartel horia zuela jakinik gainera. Esan bezala partidak aurreko bidetik jarraitu du eta hala andoaindarrek hirugarren gola lortu dute, baita beren jokalari bat kanporatzea ere. Honek ordea ez du inolako aldaketarik sortarazi eta norgehiagoka hasi den moduan amaitu da, hotz eta trixte.
Ikusiko dugu emaitza honek zein ondorio dakartzan taldearen ibilbidean. Hemendik espero dugu autokritika eta umiltasuna berreskuratzeko balio izatea.
Hamaikakoa:
Godoy:....................0
Asteinza:.................1
Mozto:.....................0
Miguel:....................0
Montoya:................1
Pablo:......................1
Arsuaga:..................1
Niko:........................1
Alberto:...................0
Toki:........................0
Jokin:.......................0
_________________
Jonan:.......................1
Navarro:...................1
Mista:........................1
Korta:........................1
Ruben:.......................1