
Egun batzuk UCI-n egon ondoren, gaur arratsaldeko 14:30tan hil da 22 urte dituen Antonio puerta. Larunbat gauean jokatzen ari zen partiduan, lehenengo bihotzekoak eman zion zelaian bertan baina berriz errekuperatu eta aldageletara eraman zuten, han, beste bihotzeko bat eman ziolarik. Larritasuna ikusiaz erietxera eraman zuten eta zuzenean UCI-ra eraman zuten. Bertan 3 egun pasa ondoren eta larritasunetik hobetzen zihoan bitartean, hil egin da. Partidu batean 22 urteko pertsona bati bihotzekoa emateko dagoen probabilitatea 1/200.000 koa da. Baina orain dela 6 hilabete beste bihotzeko bat eman zion eta oraindela urtebete ere. Hiltzearen arrazoia, buruan eragin diola bihotzekoak, zehazki entzefaloan eta "encefalopatía postanóxica"-rengatik izan da.
Lehen mailako jokalaririk onenetakoa izateko aukera asko zituen, izan ere, 22 urte besterik ez zituen eta Sevilla taldearekin garaipen asko lortu ditu: 2 UEFA txapelketa, Europako superkopa, Espainiako superkopa bat eta Errege kopa bat.
Goian bego
