Futbolzaleak bloga bere unerik negargarrienean dago. Atzean geratu dira iada egunero ehundik gora mezu idazten zireneko garai haiek. Gainera gaur egungo zuzendaritza penagarria da:
- Mista jauna: bere azken berria Cachuli atxilotu zutela idazteko izan zen. Ordutik aitzakia ugari eta alperkeria are gehiago.
- Punzz: indartsu hasi zen baina bere ikasketa ordutegi gogorrak indar barik utzi du blogan idazteko.
- Iñigo: Erasmusera joan aurretik ere makal zebilen eta orain gainera konpetentzia egiten du beste blog batekin. Traidorea.
Bueno lagunok, albiste hau pixkat aspertuta nagoelako idazten dut baina egia da blogari bixigarri pixkat sartu behar zaiola. Ez dakit kazetari berriak kontratatu edo zer egin baina beno, gabonetan pentsatuko det.
Besterik ez, ondo izango zaretelakoan besarkada bat KLtik.
Gure taldeei buruz libreki hitzegiteko aukera izango da orrialde honetan. Asteroko partidak hizpide izango dira bertan eta edonork bere eritzia eman ahal izango du.
2008-11-26
2008-10-20
Agirre Aitorren atzetik atzo!!
Atzo Donostiako 15km-tako lasterketan gertatu zen emaitza: Aitor Agirre baino lehenago iritsi zen helmugara. Denbora ofizialen zain gaude eta ahal dugunean berria betetzen saiatuko gara.
2008-09-24
OSTIRALEAN ELKARTEAN AFARIA
Iñigo, Unai Aldasoro eta Unai Rezabal erasmus-era dijoaz hurrengo astean eta horregatik ostiralean afari bat antolatzea pentsatu dugu.
Erosketak egiteko 19,30tan Arcco-ko atean. Joan ezin duenak mesedez, neri edota joango den beste bati 10 euro eman erosketak egin ahal izateko.
Dirua lehendik jarri behar da, 10 euro hain zuzen ere.
Erosketak egiteko 19,30tan Arcco-ko atean. Joan ezin duenak mesedez, neri edota joango den beste bati 10 euro eman erosketak egin ahal izateko.
Dirua lehendik jarri behar da, 10 euro hain zuzen ere.
2008-09-13
Gaurko Agenda
Hona hemen gaur arratserako agenda:
15:30 Martutene zelaian Martutene K.E B - Amara Berri K.E
15:30 Cesar Benito zelaian Berio F.T - Aretxabaleta K.E
17:30 Martuteneko zelaian UPV/EHU-Vasconia - Trintxerpe C.D.
20:00 Anoeta zelaian Real Sociedad - Murcia
Futbola gustuko ez duenarentzat berriz Espainiako Itzulian Angliruko mendate gogorrean amaituko da guarko etapa. Hortaz aspertzerik ez gaurkoan!

2008-09-04
Erreala aurrera Kopan
Atzokoan Errealak poz handia eman zuen bere jarraitzaileei Zaragoza taldeari gailendu ostean. Ezaguna zaigu gure taldeak Kopako txapelketan izan ohi duen itxura kaxkarra, lehen kanporaketan huts egitea tradizio zelarik. Bart ordea Errealak partidu txukuna egin zuen, une batzuetan joko ona erakutsiz eta estualdi handiegirik pasa gabe. Gola udako beste fitxaketa batek egin zuen, Marcos gazteak alegia, Elustondoren pase on bati esker atezaina gaindituz. Pozgarria da lehen bi partiduetan aurtengo fitxaketek emaniko itxura, garrantzitsua izango da beraien ekarpena taldea lehen mailan ikusi nahi badugu.Orain liga dator berriro ere, honako honetan Romaredan zain izango du Zaragoza. Partidua ziurrenik guztiz ezberdina izango da baina atzo lortutako konfidantza ongi etorriko zaio taldeari. Larunbatean beraz partidua ikusgai etb1-ean 18:30tan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)