...baina bihartik aurrera. Oraindik zozketa egiteko dagoen arren zuen irrika asetzeko asmoz lehiaketaren datuak eskeiniko ditugu. Azkenean 16 partaide ditugu, eta beraz 31 abesti, izan ere lehiakide batek abesti bakarra bidali baitu. Hauen artean mota guztietako musika entzun ahal izango dugu. Txapelketa lehenago aipatu bezala kanporaketen bidez izango da eta azkenean kanporaketa bakoitzak bi egun iraungo dituela erabaki da.
Bi egunean behin blogean elkarren artean lehiatuko diren bi abestiak jarriko dira jendeak jeitsi eta goza ditzan. Ostera bietatik zein duen gustukoena adierazi beharko du bakoitzak blogean. Ez dute balio boto anonimoek.
Edozein zalantza edo proposamen baduzute badakizute non idatzi.
16 comentarios:
Zozketa iada burutu da, bihar final hamaseirenekin hasiko gara. Espero dut dena zuen gustoko izatea.
zozekta burutu da??zutaz gain norbait zegoen ikusten??2 egunean behin kanporaketak egitea ERABAKI DA?? zutaz gain norbaitek erabakitzen al du hemen??
txapelketa hau amañatua dago, ez dago eskubiderik!!!TXORIZO!!!!
Zozketa nire anaiak egin du, hortaz itxi mokua! Dena garbia izan da eta bihar goizean goiztik lehen kanporaketako abestiak entzuteko aukera izanen duzute.
Nire ustez 2 egunean behin egitea da egokiena. Hori bai, kexa asko baldin badaude alda dezakegu. Baina mesedez, utzi umekeriak alde batera.
Lan ona iñigo! Zure anaiari galdetu ea zeren truke hitz egingo lukeen...
bakoitzak bere abestia botatu behar al du?
Nire anaiak egin du bozkaketa baina berak ez zuen ezer ikusten, berak zenbakiak esan eta nik apuntatu egiten nituen.
Norberak bere kantua bozkatzeko aukera du, bestela kakao handiak montatu baitaizkete.
Espero dut bihar goizean unibertsitatera joan baino lehen abestiak hor egotea...bestela bat baina gehiagori haserrea eragingo diozu...pelikula gutxiago eta lanera!
Egon lasai bihar zuek jaikitzerako blogean izango baitira. Setatiak zarete gero!
Iñigo bidali kanta guztien zerrenda bat mesedez, denak ondo entzuteko denbora izateko...
Kanten zerrenda ez da inori bidaliko. Grazia horretan baitatza, kanporaketen eguna iristea kantu berriak entzuteko.
lan bikaina iñigo!
ta arrazoia dezu esaten dezun gauza guztietan!!umekeriak alde batera!
(pelota egiten puntu extraren bat eukiko det ezta? uajajajajaja)
Bale, orduan kanta behin entzun eta bozkatzera ez? Nik nahigo nuke denbora gehiago izatea kanta guztiak ongi entzuteko baina zu zeranez Fuhrer-a konforme egon beharko naiz jejejejeje.
Lehenengo biak behintzat jarri...
Beno, dena iada prest dudanez iada jarri egingo dizkizuet. Total, bihar goizeko zazpietan jartzea baino nahiago orain jartzea.
Momentutxo batean izango dituzute.
zozketa iada burutu bada nik proposatutako kantuak iada lortu dituzula esan nahi du?
iñigo, ederra zure lana , denon partetik milesker,gabon
Aquí ha registrarse todos so vagos....
Momentutxoa pixka bat luzatzen ari da ez...
Publicar un comentario