2011-07-30

2011 Donostiako Klasika

Urteroko zitari eutsiz gaurkoan ere Jaizkibel-eko maldetara abiatu gara Donostiako Klasikaz gozatu eta izerdi pixka bat botatzera. Aurten tropel handia joan gara argazkietan ikusi dezakezuten moduan, bakoitza bere erritmoan. Pertsonalki sekula baina ikusle gehiago somatu dut errepide bazterrean, giroa paregabea izan delarik. Badirudi Jaizkibel birritan igotzeak jendea animatu duela.
Plano profesionalean, Gilbert izan dugu garaile, izugarrizko poderioz gainera. Argi utzi du Mirakruz-en gora bera zela ahaltsuena, eraso gogor batekin Samu eta konpainia atzean utzirik. Goraipatzekoa neure ustez Haimar Zubeldiaren lasterketa gaur, ausart eta aurpegia emanez aritu baita.

Azkenik esan urteroko legez Klasikaren helmuga lekuz aldatzeaz hitzegin dugula batzuek, eta horren aldeko mugimenduren bat sortzeko asmotan gaude, facebook edota halamodukoez baliatuz. Ideia Boulevard-ean beharren Igeldoko faroan amaitzea litzateke. Ziurrenik erokeria bat izango da, baina ea gutxienez nahi hau antolakuntzaren belarrietara eramaterik dugun. Hortaz pentsatu nola egin dezakegun.


201 comentarios:

«El más antiguo   ‹Más antiguo   201 – 201 de 201
Urki dijo...

16:45 easoko kioskoan kafetxoa bota ta maniruntz juteko!

iker eta jertsea nire etxean duzuen besteak: mania bukatzean igotzen gera jertse bila.

«El más antiguo ‹Más antiguo   201 – 201 de 201   Más reciente› El más reciente»

Bisitak