2007-08 denboraldi honetarako Realaren aurkezpen ofiziala Anoetako estadioan ospatu zen larunbatean. Urteroko gertakizuna10,30tan hasi zen eta ez zuen jende gehiegirik mugitu, 1500 inguru. Honek zergati pisua badauka, alde batetik aurreko urteko denboraldia eta bestetik, egindako aurredenboraldiak ez dute asko animatzen...Ekitaldia harrobiko talde txuri urdinen aurkezpenarekin hasi zen eta jarraian lehen taldeko jokalari eta teknikariak izan ziren aurkeztuak. Aranburu kapitainak hartu zuen hitza, jarraitzaileei laguntza eskatuz eta partidu denetara joateko, ondoren entrenatzailean txanda izan zen eta azkenik Maria de la Peña Presidentak hitz egin zuen. Amaitzeko, lehen taldeak entrenamendua burutu zuen.
Aurkezpenean aurpegi berri bakar bat egon zen, Delibasic-ena hain zuzen ere, bestalde, David Vaughan ostiralean iristekoa baita eta momentuz, ez du igandean Castello-ren aurka jokatuko. Aurkezpenean egon ez zen beste jokalari bat Rivas izan zen. Jokalari honek egun batzuk atzera Cadiz taldean utzita jokatuko duelako urtebetez. Aipatzekoa da, Cifu aurkezpenean egon zela baina egun berdinean Valladolid taldeagatik fitxatu zuela. Beraz, aldaketa hauen ondorioz eta gazte batzuen etorrerarengatik, horrela geratu da momentuz 2007-2008 denboraldiko errealaren taldea:
Atezainak: Riesgo eta Bravo.
Atzelariak: Labaka, Gerardo, Mikel Gonzalez, Victor Lopez, Castillo, Ansotegi, Carlos Martinez, Castillo.
Erdilariak: Xabi Prieto, Garitano, Novo, Stevanovic, Estrada, Larrea, Elustondo, Markel Bergara, David Vaughan.
Aurrelariak: Morten Skoubo, Gari Uranga, Diaz de Cerio eta Delibasic.
Igandean dute ligako lehenengo partidua eta aste guztia daukate hobetzeko eta denboraldiko lehen garaipena lortzeko, ea horrela gertatzen den. Partidua igandean arratsaldeko 7tan da Anoetako estadioan Castello-ren aurka.
