2008-04-30

SUFRIMENDUAREN JARRAIPENA

  • PARTIDUA: AMARA BERRI K.E. - MARTUTENE
  • LEKUA: MARTUTENE FUTBOL ZELAIA
  • EGUNA: MAIATZAK 1, OSTEGUNA
  • ORDUA: 16.30

2008-04-17

Larunbat arratsaldean Martutenera

Larunbat honetan Amara Berrik partidu garrantzitsu bat dauka 17,30etan Martutene futbol Zelaian Bergara-ren aurka (3.ak dijoazte). Izan ere, krisi haundi batean sarturik daudelako eta jeitsiera postuak benetan gertu dituelako (Lagun Onak taldea puntu berdinekin dago eta jeitsiera postuetako lehenengoa da...). Egia esan, taldeak 2007ko abendutik ez du garaipenik lortu eta horrek benetan kondenatu egin du. Denboraldia amaitzeko 4 partidu falta dira eta hauetako bi etxean jokatuko dituzte, bata, larunbat hontakoa eta hemendik bi astera bestea, hil ala biziko partidua izango dena, Martutene-ren aurka.
Hona hemen, sailkapena:

8 MUTRIKU F.T.---------32---26
9 ORIOKO F.T.----------31---26
10 MARTUTENE K.E.------30---26
11 ELGOIBAR C.D.-------29---26
12 ILINTXA S.D.--------29---26
13 AMARA BERRI K.E.----28---26
14 LAGUN ONAK C.D.-----28---26
15 SORALUZE C.F.-------25---26
16 INTXURRE K.K.E.-----14---26



BERAZ, EA ANIMATZEN ZERATEN ETA AMARA BERRIK BEHINGOZ GARAIPEN BAT LORTZEN DUEN!!!

2008-04-02

Euskal Herriko Itzulia 2008

Batzuek iada jakingo duzuen moduan datorren astelehenean EHI-ren aurtengo edizioa hasiko da. Beti bezela kalitate handiko txirrindulariak izango dira, baita urteroko sorpresak ere ( "jabali" Cobo kasu). Hau dela eta urtero bezala Tropela.net-en sartzera gonbitatzen zaituztet denok kiniela egin dezazuen. Beti bezala gure tropeltxoak "koldo mitxelena" izena du, hortaz ez dago galerarik.
Besterik gabe agur bat erredaktore alperraren partetik.

2008-03-06

Badiolak bere lorpenak zerrendatu ditu

Gure Badiola gelditu ezinik dabil, eta horren adierazle atzo errealeko webgunean ezarri zuen zerrenda luzea da. Bertan zuzendari jarri denetik egin diren lorpen guztiak zenbakitu ditu (atentu azken lorpenak dioena). Egia da presidente bitxi xamarra dugula baina gauza bat onartu behar zaio, ez du inor indiferente uzten ( barkatu azken erderakada honegatik).

2008-02-14

Asteburu honetarako partiduak

SASKIBALOIA
Urrezko LEB liga
CAI Zaragoza - Bruesa GBC Ost. 21.00

Bigarren erregional maila
Donosti Dolphins - DKS Lar. 18.00 San Ignacio de Loyola

ARETO FUTBOLA
Hirugarren maila
Naturista Mª Carmen - K. E. Oiartzun Ost. 21.00 Elorsoro polikiroldegia

FUTBOLA
Bigarren maila
Real Sociedad - Las Palmas Ig. 17.00 Anoeta

Gorengoen maila
Berio - Aloña Mendi Lar. 16.00 Cesar Benito

Lehen Erregional maila
Amara Berri - Urola Lar. 17.30 Martutene

Bisitak