2006-10-28

Irun 1902 0 - 3 Amara Berri

Gaurkoan amaratarrek garaipen bikaina erdietsi dute Irunen. Taldeak joko serio eta sendoa burutu du, ongi defentsan eta huts egin gabe aurrealdean. Goleatzaileak Jokin, Alberto eta Ruben izan dira. Azpimarratu beharra dago Albertok erdietsiriko gola, areatik kanpo jaurti eta atezainaren gainetik loratuaz. Espero dezagun taldeak bide honi eustea.

Hala ere guretzat berezia izan da batit bat Mikelen berragertzea, denok baitakigu zelako gogoa zuen berriro ere futbolean lehian aritzeko. Hortaz espero dezagun hurrengo partidetan ere zelai gainean jokatzen ikustea, armailetan maldizioka partez. Zorionak Mista!

Partiduko notak (eskerrak eman Zeperi apartatu honetan eginiko lanagatik):

Godoy: 4
Espi: 4
Montoya: 4
Miguel: 5
Asteinza: 4
Arsuaga: 4
Pablo: 4
Alberto: 4
Ibai: 3
Ruben: 4
Jokin: 4

+++++++++++++++++++++++++++++++++++

Navarro: 3
Niko: 3
Mista: 3
Iñurri: -

2006-10-27

Bakero kalera

Askok dagoneko badakizuten bezala Jose Mari Bakerok ez du Errealean jarraituko, ez entrenatzaile ez kirol zuzendari bezala. Azken asteetako emaitza kaxkarrek baldintzatu dute irteera hau eta orain ikusi beharko zein eragin duen taldearengan. Bakeroren ordezkoa Migel Angel Lotina bizkaitarra izango da. Ikusiko dugu aldaketa honek jokalariak espabilarazten dituen.

2006-10-21

Amara Berri 0 - 0 Munibe

Ez da golik izan gaurkoan Martutenen. Hala eta guztiz ere esan beharra da markagailuak ez duela inolaz partiduan gertatua islatzen, aukera asko izan baitira bi taldeen partetik. Lehen zatian Munibe izan da nagusi zelaian eta berak izan ditu aukerarik garbienak. Izan ere gaurkoan defentsa etengabe saiatu da aurrelariak jokoz kanpo uzten, kasu askotan huts eginez eta Godoy guztiz salduta utziaz. Espero dezagun jokaldi hau asko hobetzea, bestela hobe litzateke ahaztu eta betiko moduan aritzea.
Bigarren zatia askoz ere irekiagoa izan da eta aukera ugari izan dira bi ateetan. Goraipatu behar da Godoyk partida amaieran egin duen gelditua, marra gainean arintasun ikusgarriz eskua atereaz. Azkenean puntu banaketa, ziurrenik emaitza bidezkoena bi taldeek eginiko lana ikusita.

Hamaikakoa:

Godoy:...................4
Espi:......................3
Aner:......................3
Montoya:...............3
Asteinza:...............3
Jonan:...................2
Pablo:....................3
Ibai:......................1
Toki:......................3
Navarro:...............2
Jokin:...................1
________________
Alberto:................1
Ruben:.................1
Iñurri:..................1
Niko:....................1
Korta:..................1


2006-10-14

Gure Txokoa 0 - 3 Amara Berri

Erregionalek partidu serioa egin dute gaur arratsaldean Berako futbol zelaian eta honi esker hiru puntuak Donostira ekarri dituzte. Zelaiaren egoera kaxkarrak asko baldintzatu du bi taldeen jokoa eta hala partidu guztiz zuzena ikusi dugu, erdialdean jokorik gabekoa. Honez gain aipatu baita ere epailearen lan kaxkarra. Ez da lehen aldia epaitzen ikusten duguna eta gaurkoan ere partidua pikutara bidali du bere zentzugabekeriei esker. Hala Amara Berritik 3 lagun kanporatu ditu, zein baino zein zalantzatsuagoak. Beste aldean berriz bi izan dira kaleratuak. Esan bezala epaile jauna protagonista bilakatu da inolako indarkeriarik izan ez den partiduan bost jokalari kanporatuz.

Intzidentziak alde batera utziz aipatu behar da taldea orokorrean ongi aritu dela, sendo atzean eta aurrealdean aukera garbiak sortaraziz. Goleatzaileak gaurkoan Toki, Ruben eta Navarro izan dira, azken hau kontraeraso bizkor batean. Amaierako gol honek behar zuen lasaitasuna eman dio taldeari izan ere orduantxe ari baitzen arerioa gehien erasotzen.

Garaipen honek taldea goruntz eraman dezake berriro, batit bat hurrengo asteko partida irabazi ezkero. Hortaz adi denok sailkapenera.

Hamaikakoa:

Berro:..................2
Montoya:.............3
Aner:...................4
Mozto:.................4
Arka:...................2
Jonan:.................4
Arsuaga:..............3*
Toki:....................4
Niko:...................4
Korta:..................3
Ruben:.................4
________________
Navarro:..............4
Godoy:.................4
Pablo:..................3
Jokin:...................3
Miguel:.................3
Ibai:......................-
Iñurri:..................-

2006-10-11

Bruesaren bigarren partidua gaur gauean (20:30, Ilunbe)

Gogorazi nahiko genuke gaur gauean Bruesak ACB ligako hirugarren partidua jokatuko duela Akasvayu Gironaren aurka (barka izena gaizki idatzi badut). Partidua benetan interesgarria izango da zaletuentzat, izan ere garaipenak aurreko egunekoa amets bat bainan zerbait gehiago izan zela baieztatuko bailuke. Kantxara joan ezin duzutenontzat jakinarazi Teledonostik partida zuzen-zuzenean igorriko duela Melero buru dela. Animo beraz jokalariei!

Bisitak