a utzi zidatelarik. Ordea ezin dezaket gauza bera esan irakurri berri dudanaz, benetan itzela iruditu baizait.Nobelak oro har Buendia familiaren bilakaera kontatzen du belaunaldi ezberdinetan zehar. Istorioa Macondo izeneko herri irudikarian kokatzen da, bertan errealitatea eta fantasia etengabe nahasten direlarik. Hala liburuan zehar herriaren sorrera eta haren aldaketen lekuko izango gara, baita familiako oinordekoen istorio tragikoaz. Tituloak berak dioen bezala bakardadea da nobelaren ardatza, ez ordea bakardade fisikoa bakarrik. Bertako pertsonaiek bizitzan aurkitu daitezkeen bakardade mota ezberdinak jasango dituzte: maitatu ezin duenaren bakardadea, maitatua izan ezin denaren bakardadea, esperoan bizi denaren bakartasuna... Idazleak ordea gai ugari jorratzen ditu, hala nola inzestoa, ipar amerikarren konkista gosea, guda, erlijioa, hau guztia fantasia ikutu batekin aurkeztua. Hala nola latinoamerikar herrialdeek historian zehar bizi izandako eboluzioa kontatzen du, beti ere errealitatearekiko distantzia bat mantenduz.
Nobelaren puntu indartsuenetako bat idazleak derabilen teknika narratiboa da. Narratzaileak lehenaldian kontatzen du istorioa, baina noizbehinka ostera gertatuko diren pasarteak aurreratuz. Alde hortatik, Buendiatarren istorioa ziklikoa dela esan liteke, denbora igaro arren aurretiko egoerak errepikatzen direlako etengabe. Ikusiko duzuten moduan ordea hau ez da guztiz betetzen, denborak ez baitu barkatzen Macondon. Nobelaren ziklikotasun edo errepikakortasunak gogoeta ugari sortarazi ditu literatur kritikarien artean.
Uste dut orain arte idatzitakoarekin nahikoa duzutela liburua irakurtzera animatzeko (hala zen nere intentzioa behintzat). Neuri pertsonalki liburu borobila iruditu zait eta sakona, sakonegia akaso. Zorionez edo zoritxarrez orrialdearen behe aldian argibideak zituen edizio bat irakurri dut eta horien bitartez istorioak azpian duen mami guztiaz ohartu naiz. Nik hala ere lehenik "garbi" irakurtzea gomendatzen dizuet.
Besterik ezean besarkada bat eta asteburu oparo bat opa dizuet.


